Guda Sirian
2017/01/16 - 08:55
Gizon bat atxilotu dute Donostian jihadistak erakartzea leporatuta
Atxilotuari atzerriko gudariak erakarri eta, Estatu Islamikoarekin bat egiteko, Siria eta Irakeko gerretara eramatea leporatu diote.
2017/01/07 - 17:31
Gutxienez 43 pertsona hil dira Alepon, bonba-auto baten leherketan
Horrez gain, dozenaka zauritu utzi ditu Azazeko epaitegi islamiko batetik hurbil egindako erasoak.
2017/01/06 - 11:54
Errusia indar militarrak murrizten hasi da Sirian
Errusiako Armada Sirian dituen indarren zati bat ateratzen hasi da, Vladimir Putin presidenteak hala aginduta.
2017/01/03 - 12:17
Sirian terrorismoa babestea egotzi dio Turkiak Obamaren gobernuari
AEBk milizia kurdosiriarrak Estatu Islamikoaren aurkako borrokan babesten dituelako egin du akusazioa Yildirim lehen ministro turkiarrak.
2017/01/03 - 09:50
Turkiaren ezegonkortasuna
Turkiak lurrikara politikoa bizi du eta, nahitaez, Europan eragina izango du.
2017/01/02 - 14:26
17.000 zibil inguru hil dira Sirian 2016an
Gerran hildakoen artean 2.000 ume baino gehiago dago.
2017/01/02 - 09:52
Beranduegi da, Erdogan
Duela urte bat baino gutxiago, Erdoganek Turkian barrena Sirian sartzen uzten zien jihadistei. Orain jarrera aldatu du, baina beranduegi da.
2016/12/30 - 14:32
Su-etena ia herrialde osoan errespetatzen ari da
Sirian su-etena ia herrialde osoan errespetatzen ari da. Estatu islamiko eta antzeko taldeen aurkako borrokek, aldiz, ez dute etenik.
2016/12/30 - 11:03
Su-etena mantendu dute Sirian, zenbait enfrentamendu izan arren
Halaber, Errusiako hegazkinak Estatu Islamikoaren aurkako hiru aire-eraso gauzatu dituzte, talde terroristaren aurkako operazio militar bati babesa emateko.
2016/12/29 - 17:16
Siriako Gobernuak eta matxinoek su-etena sinatu dute
Akordio batzuk sinatu dituzte, horien artean, gauerdian hasiko den su-etena eta bake-elkarrizketei berriro ekiteko nahia daude.
2016/12/29 - 11:38
15 pertsona hil dira Sirian, tregoa indarrean zela eginiko erasoetan
Gutxienez sei heriotza eragin dituzten bonbardaketak gauerdia pasatuta egin dituzte, Errusiak eta Turkiak hitzartutako su-etena hasi behar zen ordua jo eta gero.
2016/12/28 - 11:09
Turkia eta Errusia Siria osoan su-etena egiteko akordiora iritsi dira
Su-etena gauerdian jarriko dute martxan (21:00GMT). Enfrentamenduak eteteak arrakasta izanez gero, erregimenak eta oposizioak negoziazio politikoak hasiko lituzkete Astanan.
2016/12/26 - 21:24
Hobi komunak topatu dituzte Alepon, mutilatutako hamarnaka gorpurekin
Korridore humanitarioak erabilita Alepotik ihes egin nahi zuten herritarrak omen dira biktimak. Hil aurretik "modu basatian torturatu" zituzten guztiak.
2016/12/25 - 20:59
Sirian Gabonak ospatzen ari dira, gerran murgilduta izan arren
Gezurra badirudi ere, gerra giroan ere, posible da Gabonak ospatzea. Damaskoko alde zaharrean zuhaitzak eta apaingarriak saltzen dituzte. Zenbait egunez, izua alde batera utziko dute.
2016/12/25 - 12:38
Gutxienez 100 pertsona hil dira Sirian, turkiarren bonbardaketetan
Asteazken arratsaldean hasi zen erasoaldia, Estatu Islamikoak 14 soldadu turkiar hil eta 33 zauritu ondoren.
2016/12/23 - 08:24
Siriako Armadak Alepo osoaren kontrola duela esan du
Nazioarteko Gurutze Gorriaren Batzordeak zabaldutako informazioaren arabera, 30.000 pertsona baino gehiago atera dira Alepotik aste honetan.
2016/12/19 - 11:37
Aleporen ebakuazioa berriro ere martxan da
3.500 pertsona inguru atera dituzte Alepo ekialdetik, 65 autobusetan, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak adierazi duenez.
2016/12/18 - 22:21
3.500 pertsona atera dituzte Alepo ekialdetik
Zibilak bertatik ateratzeko operazioa berriz abiatu dute, autobusak erretzeagatik etenda izan ostean.
2016/12/18 - 16:14
Ebakuazioarekin jarraitzeko autobusak Alepora iritsi dira
Aitzitik, Fua eta Kefraya ebakuatu behar zituzten autobusetako sei erre egin dituzte.
2016/12/18 - 14:35
Ebakuatutako herritarrek egunean egunekoari egin behar diete aurre
Gerra piztu zenetik sei milioi pertsonak desplazatu behar izan dute. Alepon 100.000 kidek utzi behar izan dituzte haien bizilekuak azken lau asteetan.