Beranduegi da, Erdogan
Turkia bete betean ari da Siriako gerran. Gainera ez du etsai bakarra, bi baizik: jihadistak eta kurduak.
Biak ala biak Turkian bertan, erasoak eginez erantzuten ari dira. Hala ere, ezberdintasun garrantzitsu bat dago: kurduek polizia eta militarren aurka egiten dute, nahiz eta erasoetan biktima zibilak eragiten dituzten ere, baina jihadisten erasoek, zibilak dituzte helburu nagusi eta bakar. ISISek ez ditu Turkian egiten dituen erasoak bere gain hartzen. Nahasmena sortu nahi du, jendeak eurak edo jhadistak izan diren zalantzan jar dezaten. Hala ere, asteburuko atentatuaren kasuan ez dago zalantzarik: jihadisten ardura izan da.
Erdoganek damu behar du iraganean izandako jarrerarengatik. Duela urte baino gutxiago, Sirian, ISISekin bat egin nahi zuten, Europa osoko jihadistei, Turkian barrena igarotzea uzten zien. Erdoganek al-Asaden gobernuarekin amaitzea du helburu. Orain iritziz aldatu eta ISISi Siriar muga ixtea erabaki du, baina beranduegi da.