Guda Sirian
2024/12/09 - 22:37
NBEren aburuz, Israelek 1974ko akordioa hautsi du Golango gainetan sartuta
Herrialde arabiarrek ere sartu izana gaitzetsi dute. Hala ere, Netanyahuren hitzetan akordioa "ezerezean gelditu da" al-Assaden erregimena erori dela eta eremu hori "Israelen zati banaezina" dela adierazi du.
2024/12/09 - 19:35
Zer gertatuko da orain Sirian?
Baxar al-Assaden gobernua boteretik kendu du matxinoen erasoaldi batek. Orain, Siriak Sortaldearen Askapenerako Erakundeak (HTS) bultzatutako trantsizio zail bati aurre egin beharko dio. Behin boterean zegoen erregimena deuseztatuta, zer pauso emango dituzte matxinoek gobernu berria antolatzeko?
2024/12/09 - 19:22
Indar islamisten garaipenak 6,8 milioi errefuxiaturi Siriara itzultzea ahalbidetu diezaieke
Siriakoa da mundu osoko errefuxiatu krisirik handiena, 14 milioi pertsona baino gehiago baitaude etxetik kanpo. Horietatik 7,2 milioi barne-desplazatuak dira eta 6,8 milioi errefuxiatu, eta azken horietatik 5,5 milioi inguruko estatuetan bizi dira.
2024/12/09 - 17:39
Kasko Zuriak Siriako Saydnayako espetxetik atxilotuak askatzen hasi dira
Siriako Defentsa Zibileko kideak, Kasko Zuriak izenez ezagunak, Saydnayako espetxera iritsi dira ezkutuko lurpeko ziegetan zeuden atxilotuak askatzeko. Espetxea Siriako Gobernuak kudeatzen zuen, eta presoen aurka tortura erabiltzeagatik zen ezaguna.
2024/12/09 - 16:19
Israelek dio arma kimikoen biltegiak bonbardatu dituela Sirian
Jihadistak kurduen aurka egiten ari diren erasoak eteteko eskatu du Israelgo Gobernuak, kurduak "egonkortasunerako indarra" direla iritzita.
2024/12/09 - 14:02
Al-Assad gabeko aro berri bat abiatu da Sirian eta ziurgabetasuna da nagusi trantsizioaren inguruan
Al Jalali lehen ministroa bere gobernuko kideekin batera karguan jarraitzeko prest agertu da, botere aldaketa gauzatu arte.
2024/12/09 - 14:01
Gasteizen bizi den siriarra: ''Albiste hau ametsa da''
Ruba Hassan siriarra da eta 10 urte baino gehiago daramatza Gasteizen bizitzen. Lehen ez zuen bere herrialdera itzultzeko aukerarik ikusten, baina Baxar al-Assaden erregimena erori ondoren, ez du baztertzen egunen batean hara itzultzea.
2024/12/08 - 20:55
Jihadistek Damasko hartu eta Errusian asiloa lortu duen Al-Assaden agintea eraitsi dute
Sortaldea Askatzeko Erakundeko (Al-Qaeda ohia) terroristek zuzendutako matxinoek eta Turkiak babestutako errebelde talde batek indarrak batuta, 11 eguneko erasoaldian lortu dute Baxar al-Assad ihes egitera behartzea eta Siriako agintea euren esku hartzea.
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
2024/12/08 - 16:55
Baxar al-Assad Siriako Gobernutik bota duen 11 eguneko matxinadaren kronologia
Azaroaren 27an, Sortaldea Askatzeko Erakunde jihadistak eta Turkiak babestutako errebelde talde batek Siriako Gobernua boteretik kentzeko erasoaldia hasi zuten; 11 egunetan, hiriburua hartu dute, eta Baxar al-Assad presidentea ihes egitera behartu.
2024/12/08 - 15:52
Siriako agintari berriek etxeratze agindua ezarri dute 16:00etatik 05:00etara
Gau historikoaren ostean, oposizioak ez du kaosik nahi, eta trantsizio lasaia egitea espero du. Kaleetan, poza da nagusi.
2024/12/08 - 15:12
Turkiak babestutako matxino siriarrek kurduen aurkako erasoa egin dute Siria iparraldean
Siriako Armada Askea izenarekin ezagutzen diren milizia turkiazaleek Eufratesen mendebaldean dagoen Manbij hiriaren % 80 bereganatu dute. Orain arte kurduen eskuetan zegoen hori.
2024/12/08 - 15:01
Nortzuk dira Damaskon sartu diren matxinoak?
Sirian indartsu sartu diren errebeldeak HTS, Hayat Tahrir al Sham, talde islamistak lideratuta daude. Beraiekin batera, Siriako Armada Nazionala dago, Turkiak babestutako talde ezberdinez osatutakoa.
2024/12/08 - 13:16
Trumpek Ukrainan su-etena "berehala" ezartzeko eta negoziazioak abiatzeko eskatu du
Zelenskik erantzun du "indarrez" ere posible dela "bakea lortzea". Bestalde, Trumpek uste du Putinek babesik gabe utzi duelako ihes egin duela Al-Assadek Siriatik.
2024/12/08 - 10:48
Al-Assad agintetik bota eta presoak askatu dituztela iragarri dute matxinoek Siriako telebistan
"Gora siriar guztientzako Siria libre bat", aldarrikatu du jihadista matxinoek osatutako Damaskoko Operazio Aretoak.
2024/12/08 - 10:16
Baxar al-Assad presidentearen agintaldiaren amaiera ospatu dute Damaskoko kaleetan
Jihadistek Siriako hiriburua hartu dute, 11 eguneko erasoaldi baten ostean, Sortaldea Askatzeko Erakundeko terroristek (Al-Qaida ohia) zuzendutako koalizio batek indarrak batuta.
2024/12/07 - 23:09
Siriako matxinada jihadistak Damasko inguratzeko operazioaren "azken etapa" hasi dela iragarri du
Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, aliantza hiriburutik 10 kilometrora dago. Siriako Armadak "gerra mediatiko sistematikoa" salatu du, eta herritarrei dei egin die "gure herrialdearen aurkako planaren kontzientzia har dezaten eta gezurren menpe eror ez daitezen".
2024/12/07 - 10:41
Siriako Armadak atzera egiten jarraitzen du, eta Irango diplomazialariek Damasko utzi dute
Daraa eta Al-Sweida hartu dituzte errebelde edo terroristek, baina Armada egoeraren kontrola berreskuratzen hasi da Homsen eta Haman.
2024/12/05 - 19:12
Indar islamistek Alepo eta Hama hiriak bereganatu dituzte astebete eskaseko erasoaldian, Sirian
Aurrerapauso hau benetan esanguratsua da islamistentzat, hiri hau kontrolatzeak gutxienez lau probintziaren ateak irekitzen dizkielako: Alepo, jada bereganatu dutena; Mediterraneoko Tartus eskualdea, Bachar al Asaden gotorleku, eta Latakia, non Errusiak bere base militarra duen; eta, azkenik, Homs.
2024/11/30 - 13:55
Siriako Armadak baieztatu egin du Alepo utzi duela, kontraerasorako prestatzen den bitartean
Lehen Al Nusra Frontea zenak eta Turkiaren babesa duten beste talde armatu batzuk erasoaldi "zabala" hasi zuten Libanon su-etena indarrean sartzearekin batera.