Guda Sirian
2016/12/09 - 11:16
Zibilak Alepotik nola atera negoziatzen ari dira gatazkaren bi aldeak
NBEren ustean, une egokia da bake negoziazioak berrabiatzeko. Oraindik badago akordioaren aurka dagoen talderik. 120.000 bat pertsonak atera ezinik jarraitzen dute hirian.
2016/12/08 - 13:30
Siriako erregimenak eten egin ditu Alepo ekialdeko operazioak
Sergei Lavrov Errusiako Kanpo gaietarako ministroak iragarri du. “Alepo konkistatzea ez da gerraren amaiera izango”, esan du Al Asadek.
2016/12/07 - 11:18
Armadak Alepoko alde zaharra hartu eta 'segurtasuna berrezarri' du
Gainera, iragarri dutenez, operazioaren bidez 200 zibil ateratzea lortu dute eta hainbat "terrorista" atxilotu dituzte.
2016/11/30 - 20:58
Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Irunen eta Donostian
Atzemandakoetako bat Siriara joaten saiatu zen, eta besteak atxilotzeko agindua zuen.
2016/11/28 - 15:08
Siriako armadak azken 5 urteotako garaipen handiena lortu du Alepon
Hiru egunetan hiru auzo askatu ondoren, matxinoen menpeko eremua erdibitzea lortu du armadak, eta milaka lagunek ihes egin dute.
2016/11/28 - 11:14
Siriako erregimenak kontrolpean du Alepo ekialdeko iparraldeko eremua
Alepoko nazioarteko aireportura doan errepidetik Al Sajurrera doan eremua agintari siriarren esku dago.
2016/11/27 - 14:42
Alepo ekialdeko auzo nagusia berreskuratu du Siriako Armadak
Kurduekin eta Estatu Islamikoarekin lanpetuta dabilen Turkiaren babesa galdu dute matxinoek, eta horrek eragin zuzena izan du Alepoko borrokan.
2016/11/05 - 11:08
Istiluak berriz Alepon, su-eten humanitarioa amaituta
Aire-erasoak izan dira goizaldean etengabe, eta suziriak ere jaurti dituzte.
2016/10/29 - 13:43
Etenik ez Siriako Armadaren eta matxinoen arteko liskarretan
Azken 24 orduetan gutxienez 21 herritar hil dira etxebizitzen aurka botatako mortero-obusen ondorioz.
2016/10/20 - 12:17
Gaurko Alepon iragarritako su-etena, indarrean
Siriako Gobernuak iragarri duenez, errebeldeen esku dauden Alepo ekialdeko auzoetan bonbardaketak etengo ditu goizeko zortzietatik arratsaldeko laurak bitartean.
2016/10/17 - 00:36
AEBk eta Europak isunen bidez behartu nahi dute tregua Sirian
John Kerry Londresen bildu da gaur Erresuma Batua, Alemania, Frantzia eta Italiako ordezkariekin.
2016/10/15 - 18:52
Adostasunik gabe amaitu Siriari buruz Lausanan egin duten batzarra
John Kerry AEBko diplomaziaren burua eta Serguei Lavrov Errusiako Kanpo-arazoetarako ministroa Lausanako (Suitza) hotel batean bildu dira.
2016/10/15 - 16:13
Elkarrizketari helduko diote berriro, Siriako su-etena lortzeko asmoz
Azken bi asteetan harremana guztiz izoztuta egon ondoren, estatubatuarrek eta errusiarrek goi bilera egingo dute Suitzan.
2016/10/08 - 14:05
Ia 500 zibil hil dira Alepon eta inguruetan su-etena bukatu zenetik
Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, biktimen artean 90 adingabe eta 40 emakume daude, baita 1.200 zauritu ere
2016/09/27 - 14:49
Aleporen suntsiketa airetik
Siriako Gerrak Alepon eragindako kalteen irudi ikusgarriak grabatu ditu drone batek.
2016/09/25 - 16:27
Alepo da beste behin ere Siriako gerran fronterik odoltsuena
Tregoa amaitu zenetik Siriako Armadak aire erasoak gogortu egin ditu eta soldaduek lurretik egin dute aurrera auzo estrategikoetan, opositoreen inguruko setioa indartzeko.
2016/09/25 - 12:12
Siriako matxinoak: 'Bake-elkarrizketarik ez, Alepoko erasoen ostean'
Gainera, erreboltariek salatu dute Errusiako Gobernua parte hartzen ari dela bonbardaketetan; igande honetan, gutxienez 23 lagun hil dira.
2016/09/24 - 14:57
Gutxienez 90 hildako, Alepon izandako erasoetan
Oposizioak kontrolatutako eremuak bonbardatu dituzte tropa errusiarrek eta Siriako erregimenak.
2016/09/24 - 13:12
90 hildako baino gehiago Errusiako hegazkinek egindako bonbardaketetan
Neskato bat eta hilabeteetako beste ume bat atera dituzte hondakin artetik.
2016/09/23 - 14:47
'Kasko zurien' hiru gune bonbardatu dituzte Alepon
'Kasko zuriek' Alepon dituzten lau guneetatik hiruk kalte handiak jasan dituzte gaur goizeko bonbardaketen ondorioz.