Gerra Sirian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk eta Europak isunen bidez behartu nahi dute tregua Sirian

John Kerry Londresen bildu da gaur Erresuma Batua, Alemania, Frantzia eta Italiako ordezkariekin.
Boris Johnson eta John Kerry. Argazkia: EFE
Boris Johnson eta John Kerry. Argazkia: EFE

AEB eta Europa isun ekonomiko berriak ezartzeko aukera ikertzen dabiltza Sirian su-etena egon dadin behartzeko. Horrela jakinarazi dute gaur Londresen Boris Johnson Erresuma Batuko Atzerri ministroak eta John Kerry AEBko Estatu idazkariak.

Alemania, Frantzia eta Italiako ordezkariak ere parte hartu duten batzar baten ostean, Kerry eta Johnson bat etorri dira, eta adierazi dute "adostasun nabaria" dagoela Errusiari eta Siriako erregimenari Alepon eta herrialdeko beste zenbait tokitan indarkeria berehala eten dezaten eskatzeko.

"Une honetan daukagun arma boteretsuena da Putin presidenteari eta Errusiari egiten ari direnaren ondorioak sentiaraz ditzatela", baieztatu du Johnsonek Kerryrekin batera Lancaster House jauregian (Londres) eman duen prentsaurrekoan.

Diplomatiko britainiarrak zehaztu duenaren arabera, une honetan esku artean dituzten tresna nagusiak Siriako Gobernuaren eta bere bazkideen aurkako isun ekonomiko gehiago ezartzea da, baita gerra krimenak egin dituztenak Justiziaren aurrera eramatea.

Ameriketako Estatu Batuetako diplomatikoak azpimarratu du atzoko batzarrean zenbait aukera izan zituztela aztergai su-etena lortzeko, eta esan zuen oraindik aukerak daudela aste honetan bertan egoera horretara heltzeko.

"Hurrengo bi egunetan lana dago egiteko su-etenerako ateak irekitzea lortzeko, hala espero dut behintzat, baina gogorra izango da", zehaztu zuen Kerryk.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X