Getaria
2024/01/26 - 08:06
47 urteko gizon bat hil da Zumaia eta Getaria artean, bere ontzia irauli ostean
Arrantza ontzian zihoazen beste bi gizonak, 37 eta 43 urtekoak, arroken artetik erreskatatu dituzte Orroagako hondartzaren parean.
2024/01/21 - 18:09
Motozale bat hil da Getarian, auto baten aurka talka eginda
58 urteko motozalea larri zaurituta eraman dute Donostiako Ospitalera, baina bertan hil egin da. Ezbeharra dela eta, N-634 errepidea bi orduz egon da itxita.
2024/01/17 - 16:09
Getariak txakolinaren uzta berria aurkeztu du
Giro ezin hobea bizi dute gaur Getarian, San Anton eguna dela eta. Ehunka lagunek dastatu ahal izan dute txakolin uzta berria.
2023/11/20 - 23:26
Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10
Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
2023/08/24 - 14:02
Horrela estali dute behe-hodeiek euskal kostaldea
Eguzkia nagusi bada ere, behe-hodeien etorrerak irudi ikusgarriak utzi ditu euskal kostaldean. Gainera, termometroak jaisten hasi dira.
2023/07/31 - 22:13
Motozale bat hil da Getarian, erorikoa izan eta galtzadatik irtenda
Istripuan, oinezko bat zauritu da, eta Donostia ospitalera eraman dute. Aurten Euskadiko errepideetan hil den seigarren motozalea da.
2023/07/11 - 17:09
Bandera gorria Donostiako Zurriola hondartzan, karabela portugesen 7 ziztada izan ondoren
Asteburuaz geroztik, sorosleek eta hondartzetako arduradunek arreta handiz jarraitzen dute karabela portugesen iritsiera Euskal Herriko hondartzetara. Atzo Zarauzko hondartzan bainua debekatu zuten hainbat ziztada egon ondotik eta gaur gauza bera egin dute Donostiako Zurriola hondartzan.
2023/07/10 - 23:03
Hegaluzea deskargatu eta berehala prestatzen dute Getariako jatetxeetan
Hegaluzea deskargatu eta biharamunean hasten da jatetxeetara sartzen. Sasoian sasoiko generoa eramaten dute platerera, bezeroek balioan jartzen dute filosofia hori.
2023/07/10 - 16:39
600 tonatik gora hegaluze sartu da gaur euskal portuetan
Getariako eta Hondarribiko portuetan hustu dute kopururik handiena. Prezioa, ordea, iaz baino baxuagoa ari da izaten, bataz beste 2,80 euroan saldu baita kiloa lonjetan.
2023/07/10 - 11:03
300.000 kilo hegaluze deskargatu dituzte Getariako portuan
Hegaluzearen kostera duela hilabete inguru hasi zen eta gaurkoa lehen deskarga handia da. Getariako portura, adibidez, 300.000 kilo hegaluze iritsi dira.
2023/06/21 - 01:01
Etxebarri, Elkano eta Mugaritz, munduko 50 jatetxe onenen artean
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegiak Top-5ean jarraitzen du, 4. sailkatu baita "The World's 50 Best Restaurants 2023" zerrendan; Aitor Arregiren Elkano jatetxea 22. postuan sailkatu da, eta Andoni Luis Adurizen Mugaritzek eskuratu du zerrendako 31. lekua.
2023/06/21 - 01:00
Etxebarri Erretegia, munduko laugarren jatetxerik onena; Elkano 22. postuan geratu da eta Mugaritz 31.ean
Hauek dira The World 's 50 Best Restaurants zerrendako euskal jatetxeak.
2023/06/18 - 15:00
Getariako portua itxita egon da ia ordubetez, izotz lantegi batean izan den amoniako isuriagatik
Gas toxikoaren ihesa 11:45 inguruan gertatu da. Lantegiko beharginak berahala ohartu dira, eta isuriak ez du aparteko kalterik eragin.
2023/05/05 - 12:22
3 milioi kilo antxoa baino gehiago eta 7,4 milioi kilo berdel harrapatu ditu euskal flotak kanpaina hasieratik
Getarian gaur ospatzen ari diren Antxua Egunaren eta Arrantzale Egunaren ekitaldi nagusian eman du jakitera Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak 2023ko antxoa eta berdel harrapaketen lehen balantzea.
2023/04/28 - 17:14
Getariako artzain bati emandako jipoia salatzeko elkarretaratzea egin du EHNE sindikatuak
Joan den astean, txakur baten jabeak Getariako baserritar bat erasotu zuen. Erasotzaileak, txakurra mendian aske utzi eta galdu ondoren berreskurtzera joan zenean jipoitu zuen baserritarra. EHNEk Erakundeen babesa aldarrikatzen du eta portaera desegokiak mugatzeko neurriak bermatzea.
2023/04/13 - 16:37
AZTIk eta Balfego enpresak hegalaburrak gizenduko dituzte Getarian
Getariatik 3,6 itsas miliara bi itxitura ezarriko dira itsasoan. 2025. urtean instalazioak bete betean aritzea espero dute eta urtero 500 tona hegalabur ekoitziko dituztela uste dute.
2023/04/13 - 14:08
Balfegok eta AZTIk bi kaiola urperagarri eraikiko dituzte Getarian, hegalaburra gizentzeko
Gizentzeko kaiolek aldaketa ekarriko dute arrantzaleentzat, beita biziaren teknika (atunak banan-banan arrantzatzeko) utzi eta inguraketa bidez harrapatuko baitute atungorria.
2023/03/15 - 14:07
EAEko arrantza-ontziek 380 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantza-denboraldia hasi zenetik egunik oparoenean
Getariako portuan bakarrik, 120 tona deskargatu dira. Hondarribian eta Pasaian 50 eta 13 tona lehorreratu dituzte, hurrenez hurren, eta Bizkaian 200 tonara iritsiko direla nabarmendu dute.
2023/03/15 - 11:14
Antxoaren arrantzu-aldia hasi zenetik, gaurkoa izan da egunik oparoena
Getariko portuan, batez ere, tamaina ertaineko antxoa sartu da (kiloko 50-60 ale), eta 1,5 eta 2 euro artean saldu da kiloa. Ikusteko dago, arraindegietan zein izango den salneurria.
2023/01/23 - 15:53
Balenciaga Etxearekin lotutako 40ko eta 60ko hamarkaden arteko funts bat erosi du Kultura Sailak
Cristobal Balenciagaren eta bere taldearen, 8.000 marrazki eta dokumentu baino gehiago eskuratu ditu Jaurlaritzak. Bildumen lan-zirriborroek, desfileetarako bozetoek, antzerkirako figurinek eta beste hainbat dokumentuk osatzen dute funtsa.