Getaria
2022/06/25 - 20:14
Honela kontrolatzen da kostaldeko ura mikroalga toxikoek gainezka egin ez dezaten
Alga horiek direla eta, Donostiako eta Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan zituzten iaz. Aurten, ikerketa berezia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta EHUk alga horiek noiz eta nola ugaritzen diren kontrolatzeko.
2022/06/10 - 16:49
Tom Kublin argazkilariak Balenciagarentzat egindako lanen erakusketa ikusgai izango udan
Argazkilari hungariarrak jostunarentzat hamarkadetan egindako lanak jasotzen ditu: bere jantzi-bildumak dokumentatzen dituzten argazki eta filmak, Balentziaga bera lanean erakusten duten irudiak, baita orain arte inoiz ikusi gabeko iragarki bat ere.
2022/06/06 - 14:07
Alberto San Juan izango da Cristobal Balenciaga Moriartik zuzenduko duen telesailean
Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi euskal moda-sortzailearen inguruko telesaila filmatzen hasi dira Disney+ plataformarako.
2022/05/18 - 12:12
Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda
Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.
2022/05/09 - 14:49
Elkano Itsas Herria proiektuak itsas kultura zabalduko du euskal kostaldean, maiatzetik irailera
Juanita Larando patatxak euskal kostaldeko 30 herri inguru bisitatuko ditu hiru hilabetetan. Halaber, erakusketa ibiltari bat, historiari buruzko hitzaldiak, solasaldiak, bertsolariak, musika, dantza, ipuin-kontalariak, lantegiak eta dokumentalak izango dira.
2022/05/06 - 18:24
Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean, Getarian, kamioi baten istripuagatik
14 kilometroko pilaketak daude Irungo noranzkoan, eta bi kilometrokoak, Bilbokoan. Kamioi bat irauli eta bidea oztopatzen ari da. Trafikoa N-634 errepidetik ari dira.
2022/05/06 - 17:48
AP-8a lehengoratu dute Getarian
Kamioi batek istripua izan du autopistan, Getaria parean, eta Irungo noranzkoan. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz. Auto-pilaketek jarraitzen dute oraindik Frantziara bidean.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/03 - 12:41
Etxola bat erre da Getarian
Tximinian hasi da sutea, eta teilatura zabaldu da. Inor ez baita zauritu, baina bertako bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte.
2022/03/28 - 10:50
Baxurako flota itsasora itzuli da, lehorrean bi aste eman ondoren
Gipuzkoako eta Bizkaiko kofradietako ontziak itsasora itzuli dira, egoera "jasanezina" delako itsasontzientzat. Berdelaren kasuan, ontzi bakoitzak gehienez 30.000 kilo harrapatuko ditu eguneko. Aitzitik, ez dute antxoaren kuota murriztu.
2022/03/28 - 09:04
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak itsasora atera eta berdel zein antxoarekin porturatu dira
Lanera itzuli diren lehen ontziek ia 10.000 kilo berdel eta bokarta ere deskargatu dituzte Ondarroako (Bizkaia) eta Getariako (Gipuzkoa) portuetan.
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/18 - 15:53
Balenciagaren "Izaera" ulertzeko 90 pieza ikusgai jarri dituzte Getariako museoan
90 pieza dira, denak museoarentzat funtsetakoak eta gehienak orain arte inoiz erakutsi gabeak, Balenciagaren izaeraren adierazgarri.
2022/02/02 - 18:05
Itsas jaialdi kultural batek 20 portutan omenduko du Elkano
Pasaia, Bermeo eta Baiona dira datorren udan "festibal ibiltari" horrek harrapatuko dituen udalerrietako batzuk. Abesti bat ere egingo diote.
2021/12/23 - 15:46
Getariako San Anton haztegitik ateratzen da Euskal Herrian eta Estatuan jaten den mariskoaren zati handi bat
Getariako San Anton haztegiko langileen lana gogorra da, bereziki sasoi honetan. Garraio lana ere kontu eta mimo handiz egiten dute produktua bizirik eta egoera onean edukitzeko.
2021/11/12 - 12:21
Moriartik Cristobal Balenciagaren bizitza kontatuko du telesail batean
Jose Mari Goenagak, Aitor Arregik eta Jon Garañok Disney+ plataformarentzat sortu eta zuzenduko dute fikziozko lana.
2021/10/29 - 16:54
Balenciaga eta kapelaren dotorezia
87 kapelak eta 9 konjuntok osatzen dute Balenciaga Museoak eta Bartzelonako Diseinuaren Museoak elkarrekin ekoiztu duten mostra. Gaurko aurkezpenerako Londresetik propio etorri da Philip Treacy, aristokrata eta famatuentzat lan egiten duen, munduko kapelagile famatuenetako bat.
2021/10/22 - 00:42
San Sebastian Moda jaialdia Getariako Balenciaga Museora itzuli da
San Sebastian Moda jaialdia hasi da bertoko jantzi denda, diseinatzaile eta moda sortzaileen mundua suspertzeko asmoz. eta pandemia aurreko ohiturak berreskuratu dituzte.
2021/10/20 - 12:13
Autobus baten matxurak eta istripu batek ilara luzeak eragin dituzte AP-8an, Getarian
Autobusa eskuineko erreian gelditu da Getaria parean eta geroago bi autok talka egin dute Zarautzen. Hori guztia dela eta, 7 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Bilborako noranzkoan.