Getxo
2023/11/30 - 18:02
Sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote ertzain bati, Getxon atxilotutako emakume bat jipoitzeagatik
Era berean, edozein kargu publiko betetzeko gaitasunik gabe utzi du epaileak, 900 euroko isuna ezarri dio eta emakumearentzat 12.400 euroko kalte-ordaina, eragindako kalte moralagatik. Emakumeari, berriz, desobedientzia-delitua egotzi dio.
2023/11/16 - 21:29
Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi eta ia 150.000 bisitari hartu ditu denboraldi honetan
Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ustez, "denboraldi bikaina izan da", eta bigarren urtez jarraian "marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez".
2023/11/01 - 16:14
EAEko udalerriek parkeak eta gune publikoak itxi dituzte gaur arratsaldean Euskadi astinduko duen haizeagatik
Udalek arreta handiz ibiltzeko eskatu diete herritarrei, eta zuhaitz-eremuetan ez ibiltzeko, eta ateak, leihoak eta toldoak ondo ixteko. Ahal den neurrian, autoa ez hartzeko eta mendira ez joateko ere eskatu dute.
2023/10/19 - 13:13
Bi emakumek sexu erasoa salatu dute Getxon
Udalaren Bozeramaile Batzordeak erasoak gaitzetsi ditu, eta bi elkarretaratze deitu ditu biharko: instituzionala, goizean, eta herritarrena, arratsaldean.
2023/10/04 - 14:07
Emakume batek Getxoko ertzain-etxean jasan zuen erasoaren epaiketa hasi da
Ertzaintzaren agenteak eta erasoa jasan zuen emakumeak elkarren aurkako salaketak aurkeztu zituzte. Emakumeak dio ertzainak jo egin zuela ertzain-etxean. Agenteak, berriz, lesioengatik eta agintaritzaren aurkako atentatuagatik salatu zuen.
2023/10/02 - 20:57
BI637 errepidea bere onera etorri da, bi orduko ilaren ostean
Ezbeharrean bost ibilgailuk talka egin dute. Ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.
2023/09/22 - 09:07
Autoentzako ingurumen-bereizgarriak: zertarako dira?
Gero eta auto gehiago ikusten dira aurreko kristalean pegatina urdina, berdea edo horia jarrita. Trafiko Zuzendaritzak auto bakoitzak isurtzen duen kutsadura-maila identifikatzeko sortu dituen bereizgarriak dira. Horren arabera, Espainiako hirietako emisio txikiko eremuetara sartu ahal izango gara.
2023/09/22 - 09:00
Oier Martinez: ''Auto hibridoen etiketak iruzurra dira, eta DGTk badaki''
Mugikortasunean aditua da Oier. Bere aburuz, legeak zulo bat utzi du. Izan ere, ingurumen-bereizgarriak ibilgailuak daukan edo ez daukan teknologiaren arabera ematen dira, ez benetan kutsatzen duenaren arabera.
2023/09/21 - 17:11
Gizon bat atxilotu dute Getxon sexu-erasoa leporatuta
Getxoko Udalak bi elkarretaratze deitu ditu datorren ostiralerako, bata eguerdian eta bestea arratsaldean herritarrekin.
2023/09/16 - 15:57
Pertsona errefuxiatuen etorrera antzeztu dute Getxon, jasaten duten eskubideen urraketa salatzeko
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak pertsona migratzaileen aldeko ekitaldia egin du larunbat honetan Ereaga hondartzan. Inor ez dela ilegala eta denontzat eskubide berdinak bermatzea aldarrikatu dute.
2023/09/09 - 12:49
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoen aldeko kontzertu solidarioak egin dituzte Getxon
Dirua biltzeko ekitaldi solidarioa da DalecandELA Fest jaialdia, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikertu dezaten. Asteburu osoan zehar hainbat artista izango dira oholtza gainean. Bart, Ariel Roth argentinarraren txanda izan zen.
2023/09/03 - 15:47
"Detective Touré" telesailaren filmaketak 200 laguneko manifestazioa simulatuko du Getxon astelehen honetan
Gainera, irailaren 5ean, asteartean, Muxikebarri udal aretoan telesaileko hainbat eszena grabatuko dituzte.
2023/09/01 - 16:12
Pintaketak eta kalteak egin dituzte Bizkaiko hainbat anbulantziatan
Erasoak ostiral goizaldean gertatu dira, osasun garraioaren zerbitzua eskaintzen duen enpresak Zallan, Muskizen, Getxon, San Inazion (Bilbo) eta Barakaldon dituen aparkalekuetan.
2023/08/20 - 12:36
Gizon bat atxilotu dute Getxon aitari tratu txarrak emateagatik
Atxiloketa ostiral arratsaldean izan zen, Bizkaiko udalerriko etxebizitza batean. Atxilotuari etxeko indarkeriaren eta lesioen delituak egotzi dizkiote.
2023/08/19 - 12:23
Gizon bat ikertzen ari dira Algortako Portu Zaharreko jaietan izandako sexu-eraso bat egotzita
Gainera, hainbat emakumeri lesioak eragitea ere leporatu diote. Gertakariak igande goizaldean izan ziren, 03:30ak inguruan.
2023/08/15 - 19:58
Getxoko bi neska erreskatatu dituzte helikopteroz, Liendon itsasgorak isolatuta
Larrialdiei Aurre Egiteko Zentroak helikopteroa bidali du, itsasoz erreskatatzeko zailtasunak zirela eta. 17 eta 18 urteko gazteak onik daude.
2023/08/02 - 15:24
Sexu-erasoekin ''nekatuta'' daudela adierazi du Getxoko alkateak
Joan den astean Getxon izandako bi sexu-erasoak salatzeko bilkura isila egin dute udal ordezkariek eta Berdintasun Batzordeko kideek Getxoko Udaletxearen aurreko eskaileretan. Amaia Agirre Getxoko alkateak gaur arratsaldean, 19:30ean, Telletxe kaleko puntu lilan biltzera deitu ditu herritar guztiak.
2023/08/02 - 10:35
Getxoko Udalak sexu-erasoak salatzeko gaurko deitu dituen bilkuretan parte hartzera deitu ditu herritarrak
Elkarretaratze bat 12:00etan egingo da, udaletxearen atarian, eta bestea, 19:30ean, Telletxe kaleko puntu lilan.
2023/08/01 - 22:11
Karguekin aske, larunbatean Algortan izandako sexu-erasoagatik atxilotutako gizona
Iragan asteburuan bi sexu-eraso salatu dituzte Algortako jaietan, horietako baten biktima adingabea da, eta asteartean, Aixerrotako paella festan, beste emakume batek salatu zuen eraso sexista pairatu zuela.
2023/08/01 - 21:48
Azken egunotan Algortan izan diren azken sexu-erasoak salatzeko elkarretaratzea egin dute
Azken egunotan Getxon izan diren sexu-erasoak salatzeko elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Algortako Mugimendu Feministak deituta. Protesta bilkura Telletxe kalean egin da, metro-geltokiaren alboan.