Getxo
2023/08/01 - 09:50
Algortako azken sexu-erasoak salatzeko elkarretaratzea egin dute
Bestalde, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du, erasoak "erabat baztertu eta gaitzesteko". Gainera, Udalak bi elkarretaratze deitu ditu asteazkenerako, 12:00etan eta 19:30ean.
2023/07/31 - 17:30
EuskarAbenturaren laugarren edizioak Getxon eman ditu azken pausoak
Aurtengo Euskara Abentura iritsi da helmugara. Getxon egin dute goizean azken etapa 15 eta 17 urte bitarteko 125 parte-hartzaileek. Hilabete eman dute Euskal Herria zeharkatzen eta euskararen erabilera sustatzen. Esperientzian betirako lagunak topatu dituztela esan digute.
2023/07/31 - 12:25
Gizonezko bat atxilotu dute Algortako jaietan adin txikiko bati sexu erasoa egitea egotzita
Getxon astebetean salatu duten bigarren sexu erasoa da. Algortako Mugimendu Feministak elkarretaratze bat deitu du asteartean 19:00etan.
2023/07/27 - 14:11
Gizon bat atxilotu dute Getxon, Paella Egunean izandako sexu erasoarekin lotuta
26 urteko gaztea epailearen esku geratuko da. Erasoa asteartean izan zen.
2023/07/26 - 14:24
Algortako gasolindegi zaharra botatzen hasi dira, zazpi urteren ostean
2016an itxi zuten Getxoko Alango kaleko gasolindegia, baina oraindik ez dakite zer egin lursailean.
2023/07/26 - 13:55
Getxoko Aixerrotako paella festan emakume bati egindako sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak zehaztu duenez, gauean salaketa bat jarri zuten emakume gazte bati ustez ukituak egiteagatik, eta gertatutakoa ikertzen ari dira. Oraingoz, baina, ez dute inor atxilotu gertakariaren harira.
2023/07/25 - 22:42
Milaka pertsona bildu dira Getxoko Aixerrotako paella txapelketan
Goizean eguraldiak asko lagundu ez badu ere, arratsaldean nabarmen egin du hobera, eta parranda giroa nagusitu da Aixerrotan. Getxoko familia eta familia askorentzat galdu ezinezko eguna da paella txapelketa.
2023/07/25 - 16:03
Euria, azken osagaia Getxoko Paella egunean
Aixerrotan Nazioarteko Paella Lehiaketa ospatzen ari diren honetan, euriak ez du getxoztarren aldartea zapuztu.
2023/07/25 - 15:19
Euriak ez du getxoztarren aldartea zapuztu Paella Egunean
Aixerrotako Nazioarteko Paella Lehiaketa astearte honetara, uztailaren 25era, atzeratu zuten, iganderako hauteskunde orokorren deialdia ezagutu ondoren.
2023/07/19 - 16:41
Kuadrilak hasi dira Aixerrotako paella lehiaketarako prestaketa lanetan
Santiago egunean egingo den Aixerrotako paella lehiaketari begira, kuadrillak hasi dira dagoeneko euren txokotxoa prestatzen, eta horrekin batera, polemika piztu da beste behin, bizilagunak kexu direlako jaiak ingurunean eragiten duen kalteaz.
2023/07/18 - 22:32
EAJk EH Bilduri leporatu dio hitzez hitz Madrilgo kiratsa Euskadira ekartzea
Francoren estatu kolpearen 87. urteurrenean, EAJk Euskadiren defentsan jarraitzen duela argi utzi du. Garai gogorra datorrela iragarri du Estebanek, eta ozen esan du Euskadik berea aldarrikatzeko ahots sendoa behar duela. Lehendakariak Euskadiko aniztasuna Madrilera eramateko deia egin du.
2023/07/09 - 18:08
'Busti zaitez' ekimenak 26. edizio bete du esklerosi anizkoitzaren inguruko sentsibilizazioa zabaltzen
Euren esperientzien berri eman dute hainbat gaixok eta "ikerketa ezinbestekoa" dela aldarrikatu dute Euskal Herriko hainbat hondartzetan eta igerilekutan. Alfredo Antiguedad neurologoak ere hala berretsi du, "ikuspuntu mediku batetik sendatzeko, atzeratzeko, leheneratzeko eta baita saihesteko ere".
2023/07/03 - 12:46
Dave Hollandek Getxo Jazz jaialdia itxi du
Kontrabaxu-jotzaile handia izan da Getxoko jaialdiko azken egunaren burua, Muxikebarrin. Gasteizera egingo dute gaurtik aurrera jazz doinuek Euskal Herrian.
2023/07/01 - 18:41
50eko hamarkadako txirrindularien 2.000 piezako miniaturazko bilduma ikusgai, Getxon
74 urteko Rafael Camiñak egunean hiruzpalau ordu eman ditu bi urtez orain 'Cerebrito Pérez' jostailu dendan ikus daitezkeen miniaturazko irudiak margotzen. Laura Lopez saltzaileak kontatu digunez, jendea erabat liluratuta geratzen da bilduma ikustean.
2023/07/01 - 16:41
Jonathan Castroviejo txirrindulari getxotarrari harrera beroa egin diote bere jaioterrian
Getxoko Makaleta Etorbidean bereziki giro paregabe bizi dute, eta txalo artean eta oihuka hartu dute Castroviejo.
2023/06/30 - 12:36
Kurt Elling, Getxon: ''Baby hold on''
Estatubatuar abeslariaren laukotea izan zen Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiko bigarren jardunaldiko protagonista nagusia.
2023/06/29 - 12:46
Jazzmeia Horn: ''Free Your Mind''
Getxo Jazz musika jaialdia abiatu du bart Jazzmeia Horn estatubatuar abeslariak. "Love & Liberation" diskoko kantua da "Free your mind".
2023/06/21 - 18:42
Jazza hemen da jada
Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiek aurtengo edizioak aurkeztu dituzte gaur. Karteletan nagusi, Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider, Al Di Meola eta Dave Holland.
2023/06/03 - 17:51
SIM txartelak erabiltzen ditu euskarri gisa Liz Hingley argazkilariak bere lanean
The SIM Project izena duen proposamena da GetxoPhotok bere lehen asteburuan aurkeztuko duen bilduma hau. Liz Hingley Erresuma Batuko artistak formatu txikian, SIM txartel baten tamainan eta lepoko gisa aurkezten ditu 30 argazkiak. Migratzaileen istorioak biltzen ditu horietan.
2023/06/01 - 18:23
Uztailaren 25era atzeratu dute Aixerrotako Paella Eguna
Hauteskunde orokorren deialdiaren berri izan ostean, bi egun atzeratu dute festa.