Getxo
2023/03/17 - 12:02
43 sexu langile identifikatu dituzte, Bilbo eta Getxoko hainbat etxe eta gaueko klubetan egindako miaketetan
Polizia Nazionalak operazioa egin du sexu esplotazioaren biktimak izan daitezkeenak hautemateko eta sexu langileei dituzten eskubideen berri emateko.
2023/03/10 - 14:31
700 emakume baino gehiago Australiara eraman zituen 'Marta Plana'-k 60 urte bete ditu
Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 'Marta Operazioa' izeneko hitzarmenaren bidez emigratu zuten emakumeei.
2023/02/27 - 22:05
28 urteko gazte bat atxilotu dute Getxon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gertakariak larunbat goizaldean jazo ziren. Gaur, guardiako epaitegiak atxilotua aske uztea erabaki du. Biktima babesteko agindua ere eman du, 200 metroko urruntzeko aginduarekin.
2023/02/20 - 14:12
Atxilotu bat Getxoko Nagusien Etxearen eraisketaren aurkako protestetan
Hasi dira Getxoko Nagusien Etxea eraisteko lanak. Ingurua itxita egon da. Tentsio uneak bizi izan dira Ertzaintzaren eta protesta egiteko inguruan bildu den herritar talde baten artean.
2023/02/15 - 11:00
Tentsioa Romoko Nagusien Etxea eraistearen aurkako protestetan
Atzoko protestetan pertsona bat atxilotu zuten autoritatearen aurkako delitu bat egotzita, eta hainbat pertsona zauritu ziren. Gaur goizean tentsio uneak bizi dira berriro Romon.
2023/02/09 - 17:42
Arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortzea adostu dute Jaurlaritzak eta udalek
Gaur sartuko da indarrean araudi berria. Besteak beste, isunen zenbatekoak handituko dira. 2022an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik.
2023/02/09 - 17:15
Hauek dira arma zuriak oker erabiltzeagatik EAEn zorroztu dituzten isunak
Honelakoak dira gaur bertan indarrean sartu diren igoerak.
2023/01/27 - 21:38
Getxo eta Portugalete lotuko dituen ur azpiko tunelaren segurtasun neurriak erakutsi dituzte
Tunelaren segurtasun neurriak nolakoak izango diren erakutsi du Aldundiak.
2023/01/25 - 13:03
Zeintzuk dira berotze globalaren eraginak murrizteko gakoak?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlariak azaldu digunez, energia eta garraio arloko isuriak txikitu behar ditugu, eta udalerriek eraginak murrizteko planak diseinatu behar dituzte. Zarautz eta Bilbo Handia daude zaurgarrienen artean.
2023/01/22 - 18:20
David Morin sindikalista historikoa hil da, Bizkaiko CC.OO.ren sortzaileetako bat
Ezkerraldeko langile mugimenduaren erreferenteetako bat, 1928an jaio zen Getxon. Bizkaiko lehen Langile Batzordearen osaketan parte hartu zuen 1963an, La Aneja elizan.
2023/01/22 - 15:23
Ehunka olagarro hilda euskal kostan, denboralearen ondorioz
Getxoko Arrigunaga hondartzan dozenaka agertu dira. Fenomeno harrigarria da, baina ez arraroa, ohikoa delako ur geza gaziarekin nahasten denean.
2023/01/18 - 12:10
Elurrak eta txingorrak ehunka gorabehera eragin dituzte EAEn
Horri aurre egiteko, indarrean daude oraindik ere uholde arriskuaren EAEko plan berezia -alerta egoeran-, neguko bidezaintza plana -egoera eraginkorrean-, Arabako neguko bidezaintza plana -larrialdi egoeran- eta Getxoko udal plana.
2023/01/16 - 22:57
Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
2023/01/16 - 21:45
Horrela dago euskal ibaien emaria
Gaurko egun euritsuaren ondoren, ibaien emariak nabarmen egin du gora, eta Butroe eta Gobela ibaiek gainezka egin dute hainbat tokitan.
2023/01/16 - 08:31
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
2023/01/11 - 18:12
EAEko Auzitegi Gorenak indarrik gabe utzi du Erromoko Nagusien Etxearen eraispena gelditzea
Getxoko Udalaren arabera, epaia interes orokorraren adierazle da, "proiektu berriari hasiera eman behar zaiolako".
2023/01/10 - 21:51
Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?
Hirietan isurketa baxuko eremuak zehazteke dauden honetan (2023 amaitu aurretik ezarri beharko dira), ibilgailuetan pegatina edo etiketa bereizgarriak ipintzen hasiak dira asko.
2023/01/09 - 15:52
50.000 biztanletik gorako hirietan urte amaierarako zehaztu beharko dituzte emisio gutxiko guneak
Emisio gutxiko eremuak zehazteko epeak aurrera egiten du, eta, momentuz, euskal udalerrietan ez daude erabakita. Hori bai, erabiltzaile asko zuhurtziaren zuhurtziaz hasi dira ibilgailuetarako pegatinak eskuratzen.
2023/01/08 - 18:30
Emakume batek Urte Berri egunean jasandako sexu-erasoa gaitzesteko bi elkarretaratze izango dira bihar Getxon
Lehenengoa 12:00etan izango da, Getxoko Udaletxearen eskalinatan, eta bigarrena 19:00etan, Getxoko "puntu morean", Bizkaiko Zubiaren ondoan. Erasotzailea, 29 urteko gizon bat, asteazkenean atxilotu zuten.
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.