Getxo
2022/09/24 - 21:18
Urpekari boluntarioek 190 kilo itsas hondakin atera dituzte Lekeition
Lekeitioko Urpeko Taldeak, Dzanga Piragua Taldearekin lankidetzan, Bizkaiko kostaldeko herriko portuan eta kostaldean esku hartu du, Itsas Hondoen Nazioarteko Garbiketa Handiaren VIII. edizioaren baitan.
2022/09/19 - 00:27
Neomak folk taldeak itxi du Getxo Folk jaialdiaren 38. edizioa
Elektronika soinuek, perkusio indartsuak eta trikitixak bat egiten dute Neomak taldea osatzen duten zazpi emakume-ahotsekin. Haiek hartu dute asteazkenean hasitako jaialdia ixteko ardura, eta oholtza gainetik igarotzen azkenak izan dira igande honetan.
2022/09/17 - 17:03
Energiaren sektoreko Solarpack Getxoko enpresak Solaer konpainia erosiko du
Solarpack Getxoko enpresak Solaer konpainia erosiko du. Biak eguzki-energian espezializatuta daude, eta bizkaitarrak ziurtatu duenez, hitzarmen honen bidez energia garbi eta eskuragarria lortzeko trantsizioa bizkortuko da. Erosketa urte amaiera baino lehen gauzatzea espero dute.
2022/09/14 - 22:55
Bi urteren ostean, Getxo Folk jaialdia ohiko formatuan itzuli da
Getxo murgildu da Folkaren doinuetan. Ana Alcaide musikariaren kontzertuarekin ireki dute jaialdia. Artistak “Ritual” bere azken lana aurkeztu du. Giro ederrean, eta eguraldia lagun hasi da. Muxikebarrin izango dira kontzertuak, eta baita portu zaharrean ere.
2022/09/11 - 16:08
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak migratzaileentzako eskubideak aldarrikatu ditu Getxon
Urteroko performanceaz gain, mugetan jazotzen diren heriotzak salatzeko eta euren aldarrikapenak Europako Parlamentura eramateko urriaren 1ean Bruselara egingo duten martxaren berri eman dute plataformakoek.
2022/09/09 - 12:37
Gizon bat larri zauritu dute Getxon
Gizon bat larri zauritu dute Algortan (Getxo) ostiral honetako goizaldean. Zaurien ondorioz, gizona Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Segurtasun Sailak ikerketa bat hasi du, gertatutakoa argitze aldera.
2022/09/09 - 10:44
Gizon bat larri zauritu dute Algortan
Gertakaria goizaldean izan da, Algortako metro geltokitik gertu. 25 urteko gaztea kutxazain automatiko batean lo egiten ari zen. Aurpegian eta lepoan zauritu dute. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, baina sendagiria jaso du dagoeneko.
2022/09/07 - 13:34
Hiru edukiontzi erre dira Getxon, eta lau ibilgailuk eta fatxada batek kalteak izan dituzte
Santa Eugenia kalean jazo da. Sutea 3:30 aldera hasi da, eta ordubeteren buruan itzali dute. Eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
2022/08/17 - 22:50
Elkarretaratzea egin dute Algortan desobedientziagatik salatu dituzten bi emakumeei babesa erakusteko
Mugimendu feministak gezurtatu egin du Ertzaintzaren bertsioa, eta esan du akusatutako bi emakumeak izan zirela biktima artatu zutenak eta anbulantziari deitu ziotenak. Ertzaintzari pasatzen utzi ziotela adierazi dute.
2022/08/17 - 22:36
Epaitegi batek galarazi egin du Romoko Nagusien Etxea eraistea
Asteazken goizean, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Getxoko eraikina hesitu zuten.
2022/08/17 - 14:35
Romoko Nagusien Etxea zigilatu dute eraisteko
Goizean goizetik dozenaka pertsona bildu dira inguruetan eraistearen aurka daudela adierazteko, baina, polizia-hesia dela eta, ezinezkoa zaie eraikinera hurbiltzea.
2022/08/17 - 12:15
Getxoko Romo auzoko Nagusien Etxea, eraistear
Uztailaren 26a baino lehen eraikinetik alde egin behar zutela jakinarazi zien Getxoko gobernu-taldeak erabiltzaileei. Hala ere, Ibar Nagusien Etxeko bazkideak abisuaren aurka agertu ziren eta ez zutela euren kabuz utziko erabaki zuten.
2022/08/16 - 16:23
Tentsioa polizien eta Mugimendu Feministaren artean, Getxon ziztaden aurkako protokoloaren harira
Mugimendu Feministako bi kide ikertzen ari dira, desobedientzia delitu bat egotzita. Ziztada kasu baten aurrean ertzainei laguntzeari uko egin ziotela dio Ertzaintzak, eta akusatuek ziurtatu dute haiek deitu zutela SOS Deiak-era eta adostu zutela biktima anbulantziara lagunduko zutela.
2022/08/16 - 15:10
Tentsioa polizien eta Mugimendu Feministaren artean, Getxon ziztaden aurkako protokoloaren harira
Mugimendu Feministako bi kide ikertzen ari dira, desobedientzia delitu bat egotzita. Ziztada kasu baten aurrean ertzainei laguntzeari uko egin ziotela dio Ertzaintzak, eta akusatuek ziurtatu dute haiek deitu zutela SOS Deiak-era eta adostu zutela biktima anbulantziara lagunduko zutela.
2022/08/14 - 15:53
Adingabe batek sexu-eraso bat salatu du Algortako Portu Zaharreko jaietan
Adingabeak Udaltzaingoan salatu duenez, gazte talde batek sexu-ukituak egin dizkio. Gainera, beste adingabe batek ziztatua izan dela salatu du Polizian ere. Tokiko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du arratsaldeko 19:00etarako, murrutzar handian.
2022/08/12 - 21:12
Getxok kalimotxoaren sortzaileak omendu ditu
Antzarrak izeneko koadrila batek sortu zuen Algortako portuko jaietan duela 50 urte. Gaur, herriko jaietan sortzaileak omendu dituzte.
2022/08/12 - 17:52
Kalimotxoak 50 urte betetzen ditu
1972ko abuztuaren 12an, Algortan, Portu Zaharreko jaietan, Antzarrak kuadrillak sortu zuen. Omenaldia jasoko dute kuadrilla horretako kideek, horregatik.
2022/08/11 - 17:38
Bi gazte atxilotu dituzte Getxon, beste bat buruan larri zauritzea egotzita
Biktima burutik odoletan eta konortea erdi galduta aurkitu zuten. Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, larri.
2022/08/09 - 14:54
Bilboko metroko ikuskatzaile batek eraso bat pairatu du
Enpresako langileak asteazken honetan Gobelako geltokian kontzentratuko dira erasoen gaitzespen irmoa erakusteko.
2022/08/08 - 14:06
Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Carlos Iturgaizen semeak pairatutako "jazarpena" gaitzetsi du
Batzordeak adierazpena onartu du EAJ, PP, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos taldeen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Agirian "tolerantzia eza eta gorrotoa islatzen dituen gertakari lazgarria" salatu eta "ezberdin pentsatzen dutenen aurkako gorrotoaren aztarnatzat" jo dute.