Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat larri zauritu dute Algortan

Gertakaria goizaldean izan da, Algortako metro geltokitik gertu. 25 urteko gaztea kutxazain automatiko batean lo egiten ari zen. Aurpegian eta lepoan zauritu dute. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, baina sendagiria jaso du dagoeneko.
Iragarkia
Gertakariaren tokia. EITB Mediaren bideo batetik lortutako argazkia.
18:00 - 20:00
Gizon bat larri zauritu dute Getxon

Gizon bat larri zauritu dute Algortan, Getxon, ostiral honetako goizaldean, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, gizona goizaldean zauritu dute Algortako metro geltokitik gertu.

25 urteko gaztea kutxazain automatiko batean lo egiten ari zen. Aurpegian eta lepoan zauritu dute. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, baina sendagiria jaso du dagoeneko.

Ertzaintzak ikerketa bat martxan jarri du gertatutakoa argitzeko, eta ustezko erasotzaileak aurkitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X