Getxo
2024/08/11 - 17:25
40 graduko tenperaturak gainditu dira Hego Euskal Herriko puntu askotan
Eguneko iragarpenak bete egin dira, eta tenperatura maximoek markak hautsi dituzte Euskadiko eta Nafarroako udalerri askotan. Arratsaldean zehar, berriz, tenperaturek behera egingo dute, eta 20:00etatik aurrera enbata sartuko da eta 10 ºC-ko minimoak izango dira.
2024/08/11 - 14:32
Getxoko Udalak Algortako Portu Zaharreko jaietan izandako sexu-erasoa gaitzetsi du
Hori dela eta, indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa aktibatu du Udalak.
2024/08/10 - 20:23
Aske geratu da Getxon arma zuri batekin erasotzeagatik atxilotutako gizona
Epaileak aske utzi du 25 urteko gizona, kalean beste bati labankadak eman ostean. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, lokian eta eskuineko besaurrean zauriturik.
2024/08/09 - 17:02
Gizon bat atxilotu dute Getxon, beste bati arma zuriz eraso egiteagatik
Erasoa 13:30ean gertatu da, Gantzabal plazan. Gizon batek beste bati eraso egin dio arma zuri batekin, eta bi zauri egin dizkio, bata buruan eta bestea besoan. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.
2024/08/08 - 09:59
Albiste izango dira: Puigdemonten itzulera, Peronaren heriotza eta Argintxonaren hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/07 - 10:21
Albiste izango dira: Tanzaniako istripua, Jokin Perona hil da, eta Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/06 - 20:09
Tanzaniako istripu tragikoak Areetako familia bat kolpatu du
Hildakoak Elena Renteria (ama), Bilboko epaitegietako langilea, eta Ines Lomas (alaba) dira; zaurituak, berriz, Iñigo eta Ignacio Lomas, aita eta semea, hurrenez hurren.
2024/08/06 - 15:53
Horrelakoa da Getxoko ama-alabak istripuan hil diren Tanzaniako Ngorongoro kraterra
Bi emakume bizkaitar, ama-alabak, igandean hil ziren, Tanzanian jazotako istripuan. Ibilgailua Ngorongoroko parke naturaleko mendi-bideetan barrena zihoala erori zen, kraterraren inguruan.
2024/08/01 - 13:40
Metro Bilbaoren zerbitzua martxan da berriz ere Leioa eta Ibarbengoa artean, katenariako matxura konponduta
Enpresak jakinarazi duenez, "arazo teknikoengatik" egin dute etenaldia 06:00 aldera, eta bost ordu behar izan dute konpontzeko. Goizeko 11:00etan berriz ere lehen trena atera da, behar den frogak egin ondotik.
2024/08/01 - 00:36
Elkarretaratzea egin dute Algortan, jaietan izandako sexu-erasoen aurka protesta egiteko
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du bart Algortako (Getxo, Bizkaia) jaietan sexu-erasoengatik jarritako bi salaketarekin zerikusia duelakoa.
2024/07/31 - 17:45
24 urteko gazte bat atxilotu dute Algortako jaietan izandako bi sexu-erasorekin zerikusia duelakoan
Algortako mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, jaietako 'puntu morean' salatutako sexu-erasoen aurka protesta egiteko.
2024/07/31 - 15:18
Bukatu da EuskarAbentura 2024, Euskal Herri osoa hilabetez oinez zeharkatu ostean
Edizio honetan parte hartu duten 15 eta 17 urte bitarteko 127 gazteak uztailaren 1ean abiatu ziren Atharratzetik eta gaur iritsi dira Getxora Euskal Herrian zehar oinez eta euskaraz 400 kilometro egin ondoren.
2024/07/25 - 13:38
Giro ederra Aixerrotan (Getxo) Paella Eguna ospatzeko
1956tik uztailaren 25ean urtero egiten den bezala, Getxok Paellen eguna ospatzen du gaur. Festara 30.000 pertsona batzea espero da.
2024/07/25 - 12:49
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu, eta droga laborategi bat desegin du Getxon
46 eta 50 urteko bi gizon, eta 39 eta 53 urteko bi emakume dira atxilotuak. Osasun publikoaren aurkako delitua, suzko armak legez kanpo edukitzea eta talde kriminaleko kide izatea egotzi diete.
2024/07/25 - 12:39
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu, eta speeda eta estasia egiten ziren laborategi bat desegin du Getxon
Ertzaintzak atxilotutako lau pertsonak, bi gizon eta bi emakume, epailearen aurrera eraman dituzte osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat, suzko armak legez kanpo edukitzea eta talde kriminaleko kide izatea egotzita.
2024/07/20 - 16:40
Basoko etorkinen auziari aurre egiteko koordinazio mahai bat sortzeko eskatu du Uribe Kostako Mankomunitateak
Aitor Garagarza Mankomunitateko presidenteorde eta Plentziako alkateak egiturazko arazo bati aurre egiteko baliabide "mugatuak" dituztela adierazi du.
2024/07/14 - 15:38
Donostiako Kontxako hondartzan ere busti dira esklerosi anizkoitza ikusarazteko
Arabako hainbat igerilekutan hasi zen ekimena, eta euskal kostaldera heldu da gaur. Donostiako Kontxako hondartzan izan dira, baita Getxoko Ereaga hondartzan ere.
2024/07/10 - 14:23
Euskal antzerkigintza berriaren erakusleiho izango da Getxo udazkenean
Muxikebarri Getxoko antzokiak lau koprodukzio erakutsiko ditu irailetik abendura bitartean: "Las ciegas hormigas", "Confines", "Madre Perla" eta "Miñan".
2024/07/08 - 11:51
Bill Frisell Triok Getxo Jazz itxi du
Thomas Morgan baxu-jotzaileak eta Rudy Royston bateria-jotzaileak lagunduta, estatubatuar gitarrista dotore aritu da bart Muxikebarrin, Getxo Jazz jaialdiko azken kontzertuan.
2024/07/06 - 15:52
Kurt Rosenwinkel gitarra-jotzailea Getxoko jazzaldian izan da
Kurt Rosenwinkel gitarra-jotzailea azken 30 urteetan jazz musikaren funtsezko artista ezagunenetako bat da. Bart kontzertua eskaini du Getxo Jazzen.