Giza eskubideak
2024/06/01 - 12:18
1936an fusilatutako Modesto Manuel Azcona Garaicoechea arabar diputatuaren gorpuzkiak identifikatu dituzte
Arabako Aldundiko Kudeaketa Batzordeko kidea zen, eta tropa frankistek hil zuten. Miranda de Ebroko hobitik atera zituzten Azconaren gorpuzkiak, eta hiru birlobei egindako proba genetikoei esker identifikatu dituzte.
2024/06/01 - 10:39
Bidenek iragarritako bide-orriak Gazan su-etena egoteko esperantza hauspotu du
Hiru fase izango lituzke: Hamasek bahitutakoak askatzea, Israelgo Armada erretiratzea eta Gaza berreraikitzeko plana adostea. Hamasek begi onez ikusi du proposamena, eta Israelek ere ontzat jo du.
2024/05/31 - 20:08
Milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin behar izan dute Rafahtik, Israelen erasoak direla eta
Rafahtik gertu dauden ustezko gune seguruetara ebakuatzeko esan die Israelek palestinarrei, baina toki horietan hainbat eraso egin ditu azken egunotan. Dozenaka pertsona hil dira desplazatuentzako kanpalekuetan, hainbat eraso militarren ostean.
2024/05/28 - 21:12
Bonbardaketek ez dute etenik Rafahn, hildakoen kopuruak handitzen jarraitzen duelarik
Gutxienez 16 pertsona hil dira gaur goizaldean UNRWA NBEko agentziak errefuxiatuentzako jarritako kanpalekuen aurkako erasoetan, eta gaur arratsaldean 20 pertsona baino gehiago hil dira hainbat erasotan.
2024/05/27 - 21:35
Israelek 50 pertsona hil ditu "zona seguruan" zegoen Rafahko errefuxiatu gune baten kontra egindako erasoan
Israelgo Armadak berak Tal al Sultango kanpalekuaren kontrako bonbardaketa baieztatu du. Erasoak sute handia eragin du. Kanpalekua ez dute aurrez hustu, eta jende asko erreta hil da. Hildako gehienak zibilak dira.
2024/05/24 - 23:11
Israelek ez dio Justizia Auzitegiaren aginduari jaramonik egin, eta Gazaren aurkako erasoei eutsi die
Auzitegiak Rafahko erasoaldia "berehala" gelditzeko exijitu dio Israeli. Netanyahuren Gobernuak ziurtatu du ez duela "Palestinako biztanleria zibila suntsitzera eraman dezakeen operazio militarrik egin, ezta egingo ere". Gazako Zerrendan hildakoak gutxienez 35.857 dira dagoeneko.
2024/05/24 - 20:17
Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israeli agindu dio eten dezala Rafahko erasoaldia
Gainera, Hagako Auzitegiak Israeli galdegin dio "neurri eraginkorrak" har ditzala, ikerketa batzorde eta erakundeek Gazako Zerrendara trabarik gabe sartzeko aukera izan dezaten, genozidio salaketak ikertze aldera. Netanyahuk segurtasun taldea deitu du.
2024/05/24 - 07:00
Hagako Auzitegiak gaur emango du Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko ebazpena
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 15:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/05/23 - 13:51
Hegoafrikak Israelen kontra eskatutako neurriei buruzko erabakia bihar jakinaraziko du Nazioarteko Auzitegiak
Hegoafrikak eskatutako kautelazko neurri gehigarrien artean, Rafahko ofentsiba militarra berehala bertan behera uztea dago. 13:00etarako deitu du saioa Hagako Auzitegiak, eta orduan jakingo da erabakia.
2024/05/22 - 10:53
UNRWA erakundeak bertan behera utzi du elikagai banaketa Rafahn
Agentziak ohar bidez esan duenez, bi arrazoi daude banaketa bertan behera uztearen atzean: batetik, elikagaiak falta zaizkie, eta, bestetik, oso arriskutsua da inguru horretara sartzea. Maiatzaren 13tik 19ra laguntza humanitarioarekin soilik 48 kamioi sartu dira Rafahn.
2024/05/21 - 22:54
PSOE bakarrik geratu da, eta Kongresuak ez du proxenetismoaren aurkako legea onartu
PPk, Sumarrek, ERCk, Juntsek, EAJk eta EH Bilduk kontra bozkatu dute; Podemos eta Vox abstenitu egin dira, eta PSOErekin batera Coalicion Canariak, BNGk, UPNk eta Jose Luis Abalosek baino ez dute baiezko botoa eman. 184 aurkako boto izan dira, aldeko 122 eta 36 abstentzio.
2024/05/21 - 13:02
Israel Gazan egiten ari den erasoaldia "ez da genozidioa", Bidenen aburuz
AEBko presidenteak babesa adierazi dio, beste behin, Israeli eta Hagako fiskalburuaren erabakiaren kontra egin du. Horren arabera, ez dago Israel Hamasekin "alderatzerik".
2024/05/20 - 18:14
Netanyahu atxilotzeko agindua abiatzea eskatu du Hagako fiskalak
Auzitegiko Fiskaltzak uste du "arrazoizko zantzuak" daudela esateko Israelgo lehen ministroak baduela "zigor ardurarik" Gazan egindako gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimenen kasuan. Netanyahuz gain, Gallant Defentsa ministroa eta Hamaseko hiru kide atxilotzea galdegin du fiskalak.
2024/05/17 - 16:48
Lehen kamioiak lehorreratzen hasi dira Gazan, AEBk jarritako behin-behineko kaiaren bidez
Kamioiek, batez ere, hainbat herrialdek eta erakunde humanitariok emandako oinarrizko produktuak daramatzate. Azpiegitura horri esker, egunean 90 kamioi inguru iritsiko dira Gazara, eta kopuru hori 150 kamioira igoko da planaren bigarren fasean.
2024/05/16 - 21:56
Rafahko erasoaldia Gaza suntsitzeko "amaieraren" parte dela ohartarazi dio Hegoafrikak Hagako Auzitegiari
Nabarmendu duenez, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurreko aginduak ez dira eraginkorrak izan, "izan eskatzen dutenaren argitasun faltagatik, izan Israelek entzungor egin dielako"; eta auzitegiari eskatu dio Israeli "argi eta garbi" exjitzea operazio militarrak bertan behera utz ditzan.
2024/05/16 - 21:06
Nafarroako Parlamentuak Gazako "genozidioa" salatu du
Mozioari PSNren zuzenketa bat gehitu zaio, puntu berri bat gehitzeko. Hartan, Nafarroako Parlamentuak Hamasek Israelgo Estatuaren aurka egindako "eraso terroristak" gaitzetsi ditu.
2024/05/15 - 23:06
Mobilizazioak Palestinaren alde eta Israeli boikota egitea aldarrikatzeko, Nakba egunean
Bilbon, Donostian eta Gasteizen 19:00etan izan dira protestak, eta Iruñean, berriz, bart gauerdian.
2024/05/15 - 20:32
Maya Sheeb, palestinarra: ''Genozidio bat da; guk aldaketa lortzeko ezagutza eta boterea daukagu''
Deustuko Unibertsitateko ikasleek elkarretaratzea egin dute Israelgo Armada babesten dutenekin harremanak hausteko eskatzeko. Ikasleen artean gazte palestinar bat zegoen.
2024/05/14 - 21:36
Israel Rafahn barneratzen ari da bonbardaketekin, eta ebakuazio gehiago agindu ditu Jabalian
450.000 pertsonak, biztanleen % 20k, ihes egin dute Rafahtik Israelgo operazio militarra hasi zenetik.
2024/05/14 - 18:55
Pablo Gonzalezek senideen bisita jaso du, eta akusazioa "behingoz zehazteko" eskatu diote Poloniari
Euskal kazetariaren emazteak azaldu duenez, semearekin batera, bi orduz bisitatu ahal izan zuen Gonzalez Poloniako zerbitzu sekretuetako kideen aurrean, bi urte eta hiru hilabeteetako kartzelaldian jaso duen hirugarren bisitan.