Giza Eskubideen Europako Auzitegia
2017/04/13 - 14:48
Estrasburgok Errusia zigortu du Beslango erasoko biktimak ez babesteagatik
Kremlinek "onartezin" jo du auzitegiaren ebazpena: "Onartezina da ebazpena eraso terroristak behin eta berriz jasotzen dituzten herrialdeentzat".
2017/03/02 - 13:26
Hiru presok gerturatzeko egindako eskaera baztertu du Estrasburgok
Alex Zobaran, Urko Labaka eta Ione Lozano presoek Frantziaren kontrako auzia Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira eraman zuten.
2017/01/11 - 10:09
'Kantauri'k hartutako bidea jarraitzera dei egin die Sarek presoei
'Kantauri'k egindakoa "ekintza itxaropentsua da ibilbidea kontuan hartuta, euskal presoen eremuan ekimen berria" delako, esan du plataformak.
2016/12/09 - 18:38
'Krisi garaiotan eskubide sozialak zaindu behar dira bereziki'
Giza Eskubideen Europako Auzitegiko presidenteak garrantzi nabarmena eman die giza eskubideei, izan ere, ez datoz hitz horiekin jasota Europako Hitzarmenean.
2016/08/11 - 19:21
Zazpi presoren egoera salatuko du Sarek irailean Europan
Pilatutako zigorrak aintzat hartu ez zaizkien presoak dira. "Legez kanpokoa da erabat, Estatu batek ezin duelako Europako legedia moldatu", azaldu du Azkarragak.
2016/08/03 - 22:07
Tasio Erkiziak helegitea jarriko du Estrasburgon
Konstituzionalak urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion, Argalaren aldeko omenaldi batean parte hartzeagatik.
2016/06/02 - 23:41
Estatuan torturatu egiten dela aitortzea eskatu du Beortegik
Xabier Beortegik eta "Aztnugal" auziko bost inputatuek dimititzea eskatu diote Carmen Albari.
2015/11/26 - 11:54
Estrasburgok tramitera onartu du Otegiren helegitearen zati bat
Dena dela, erabakia atzeratu egin du. Epaiketan ezker abertzaleko buruzagiaren oinarrizko eskubideak urratu ote ziren erabakiko du aurrerago, baina atzera bota ditu gainerako alegazioak.
2015/11/12 - 14:16
Estrasburgo, Filipe Bidarti adierazpen askatasuna mugatzearen alde
Frantziak terrorismo delituekin lotutako adierazpenak egitea debekatu zion Iparretarrak taldeko kideari. Bidartek Giza Eskubideen Auzitegira jo zuen babes eske. Honek, baina, ukatu egin dio.
2015/06/05 - 13:56
Frantziako tetraplegiko bat hiltzen uztea baimendu du Estrasburgok
Vicent Lambert bizirik mantentzen duen makina amatatu ahalko dute, anai-arrebetako batzuk eta emazteak eskatu duten bezala.
2015/05/05 - 12:42
Estrasburgok Espainia zigortu du tortura auzi bat ez ikertzeagatik
Estrasburgoko Auzitegiak Espainia zigortu du, Jon Patxi Arratibelen tortura salaketak ez zituelako ikertu. Behatokiak eraman zuen auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegira.
2015/04/21 - 23:05
Giza eskubideen auzitegiak greba eskubidea ukatu dio Ertzaintzari
Greba eskubidea ez dagoela Polizia Etikaren Europar Kodean jasoa eta espainiako segurtasun indarren legeak debekatu egiten duela dio Estrasburgok. ErNEk haserre jaso du berria, helegitea jarriko du.
2015/04/21 - 15:13
Erkoreka: 'Estrasburgok Jaurlaritzaren jarduna babestu du'
Erkorekak adierazi duenez, Europako Giza Eskubideen auzitegiaren sententziak, Jaurlaritzaren jarduna egokia izan zela berretsi du.
2015/04/21 - 14:00
Ertzaintzaren greba eskubidea mugatua dela berretsi du Estrasburgok
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak arrazoia eman dio Espainiari. ERNEk salaketa jarri zuen 2009an Estrasburgon, 2004an lanuzte bat antolatzen ez ziotelako utzi Ertzaintzari.
2015/03/21 - 12:35
Lourdes Txurruka Madinabeitia Huelvako espetxetik atera da
25 urte baino gehiago kartzelan eman ditu. 'Parot doktrina' bertan behera geratu zenetik aske utzi duten ETAko azken kidea da Txurruka.
2015/01/22 - 14:44
Portu eta Sarasolaren tortura salaketak ikertuko ditu Estrasburgok
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak tramitera onartu du Mattin Sarasola eta Igor Portu ustez torturatu zituzten guardia zibilen absoluzioaren kontra aurkeztutako salaketa.
2015/01/08 - 15:09
Etxerat: 'Giza eskubideen alde dagoen ala ez erabaki behar du Gorenak'
Auzitegi Gorenak datorren astean finkatu behar du irizpidea, atzerrian espetxe-zigorra bete duten presoei urte horiek kontuan hartu behar zaizkien ala ez erabakitzeko.
2015/01/06 - 12:34
Didier Rouget abokatua hil da
Parisen jaioa (Ustaritzen bizi zen), tortura auzietan abokatu lanak egin zituen eta, Herri Batasunaren, Euskal Herritarroken eta Batasunaren ilegalizazioen aurka ere aritu zen.
2014/10/21 - 12:04
Parot doktrina baliogabetu zutela, urtebete
Ines del Riok eraman zuen gaia Estrasburgora. Parot doktrinaren aurkako helegitea jarri eta irabazi egin zuen. Ordutik, ETAko 63 preso atera dira kartzelatik, euren zigorrak beteta.
2014/10/07 - 12:44
Estrasburgok Espainia zigortu du bi tortura kasu ez ikertzeagatik
Beatriz Etxeberria eta Oihan Unai Ataun atxilotuek salatutako torturak ez ikertzeagatik 29.000 eta 24.000 euro ordaintzera zigortu du Espainia.