Estrasburgo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parot doktrina baliogabetu zutela, urtebete

Ines del Riok eraman zuen gaia Estrasburgora. Parot doktrinaren aurkako helegitea jarri eta irabazi egin zuen. Ordutik, ETAko 63 preso atera dira kartzelatik, euren zigorrak beteta.
Estrasburgoko epaileak Parot doktrinaren inguruko epaiaren berri ematen (2013/10/21)
Estrasburgoko epaileak Parot doktrinaren inguruko epaiaren berri ematen (2013/10/21)

2013ko urriaren 21ean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bertan behera utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak 2006an Henri Parot ETAko kideak jarritako helegite bati emandako epaia. Ezarrita zizkioten 26 espetxe-zigorrak bakarrean biltzea eskatzen zuen Henri Parotek. 1973ko Zigor Kodea oinarri hartuta, preso batek legez bete zezakeen espetxealdiak 30 urteko muga zuen. Muga horri espetxe onurak ezarrita, hainbat urtez murrizten zen espetxealdia. Gorenaren epaiaren arabera, baina, kartzela-onurak ezartzeko beste modu bat jarri zen abian. Presoek banan-banan bete behar zituzten zigorrak, murrizketak kontuan hartuta, eta bat betetzen amaitu eta gero hasi behar zuten hurrengoa betetzen, 30 urteko mugara heldu arte. Zigor batean egindako murrizketak, beraz, ez ziren kontuan hartzen hurrengoetan.

Horrela, espetxealdia asko luzatu zioten preso askori, tartean, Ines del Rio nafarrari. Hain zuzen, Del Riok eraman zuen gaia Estrasburgora. Parot doktrinaren aurkako helegitea jarri zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegian, eta baita irabazi ere. Ondorioz, espetxetik atera zen, 26 urte preso eman ondoren. Ordutik, ETAko 63 preso atera dira kartzelatik, zigorrak beteta.

Europako Auzitegiaren epaia espero bazen ere, kolpe handia izan zen Estrasburgoren erabakia Parot doktrinaren defentsa egin zuen Mariano Rajoyren gobernuarentzat. ETAren biktimen elkarteek mobilizazioak hasi zituzten, eta Gobernuaren aurka ere egin zuten protesta.

Ezker abertzaleak eta Eusko Jaurlaritzak bakebidean aurrerapausotzat jo zuten Parot doktrina baliogabetzea. Espetxe-politika berrikusteko aukera ikusi zuten.

ETAko presoez gain, beste delitu mota batzuengatik espetxeratuta zeuden preso arruntak ere atera dira azken urtebetean kartzelatik Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpen horren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X