Gizarte zerbitzuak
2021/10/01 - 15:10
65 urtetik gorako 10 pertsonako 20 urtez azpiko 8 daude EAEn
Euskadin bizi diren herritarren % 22,5ek 65 urte edo gehiago dituzte; beraz, biztanleria "zahartzen ari da pixkanaka". Adineko pertsonak, oro har, oso pozik daude beren bizitzarekin. Gizonek osasun-pertzepzio hobea dute emakumeek baino, baina emakumeak sei urte gehiago bizi dira, batez beste.
2021/09/30 - 18:28
Langileek salatu dute Gipuzkoako egoitzetako egoera "gizagabea eta ankerra" dela
Txara I-en hautemandako gabeziak ez dira isolatuak, orokorrak eta zentro guztietara estrapolagarriak. Ez dago nahikoa langile egoiliarren arreta duina eskaintzeko. ELAk eta senideek langileen alde egin dute. Aldundiak bere jardunbidea egokia dela defendatu du.
2021/09/29 - 17:25
Aldundiak Txara I egoitzako irregulartasunak onartu ditu eta jarraipena egiten ari direla baieztatu
ELAk salatu du Gipuzkoako egoitza horretako hainbat egoiliar 14 ordu pasa zituztela ohean eta "janaririk gabe". Aldundiari bilera eskatu dio, ratioak moldatu eta egoera bideratzeko, egoiliarren duintasuna berma dadin.
2021/09/23 - 12:14
Emakunde eta aldundiek bat egingo dute EAEn emakumeen salerosketa eta sexu esplotazioari aurre egiteko
Erakunde eta eragile sozialek osaturiko Sexu Esplotaziorako Emakumeen eta Nesken Salerosketaren Aurkako Mahaiak dokumentu bat landu du salerosketaren biktima izan daitezkeen emakumeak hauteman eta identifikatzen laguntzeko.
2021/06/11 - 14:10
Mendia: "Ez dugu onartuko gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa osoa ez dakarrenik"
Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak espero du azkenean "akordioa" erdietsiko dutela Espainiako Gobernuarekin eskumena "bere osotasunean" eskuratzeko.
2021/05/28 - 13:09
Jaurlaritzak % 10 igoko du Bizigune programan gehienez jaso daitekeen errenta
Iñaki Arriola sailburuak iragarri duenez, gobernua finantza arau bat prestatzen dabil, eta uda osterako indarrean egotea espero du.
2021/05/19 - 14:36
Migrazioa modu integralean ez jorratzea egotzi dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari
Beatriz Artolazabal sailburuaren esanetan, gizarte politikak aktibatuko dira orain migrazioaren auziari "partxeak" jarriz. Gainera, Lurralde arteko Migrazio Batzordearen bilera egitea eskatu du.
2021/05/19 - 13:17
Euskadiko Adinekoen Batzordea sortu dute, adinekoentzako politikak lantzeko
Ezarritako helburuen artean daude adinekoek gizartean parte hartzea, mendekotasun egoeran daudenei arreta hobea ematea edota autonomia sustatzea.
2021/05/17 - 14:35
Pandemiak % 75 gutxitu du atzerritar jatorriko migratzaileen etorrera EAEra
Mugikortasunean ezarritako murrizketek ez dute eragin berdina izan jatorri eremuetan. Hala, Latinoamerika izan da eraginik handiena jasan duena (% 72ko murrizketarekin).
2021/05/11 - 14:18
900 gazte migratzaile kalteberatasun egoeran daudela ohartarazi du Arartekoak
Argitaratu duen txosten baten arabera, 18 eta 23 urte bitarteko 900 gazte familiako erreferenterik gabe bizi dira kalean eta administrazio publikoek "ez dute erantzun egokirik ematen".
2021/04/17 - 19:29
Gipuzkoako Senideakek erresidentzien gatazkan esku hartzeko eskatu dio Aldundiari
Gipuzkoako adineko etxeetako familien elkartea Donostian kontzentratu da erresidentzietako lan gatazkaren amaiera eskatzeko.
2021/04/07 - 21:39
Eusko Jaurlaritzak bosgarren bono iraunkorra jaulki du 1.000 milioi euroren truke
Eskariak eskaintza hirukoiztu du, eta % 70eko esleipena egin dute nazioarteko inbertitzaileek eta % 30ekoa inbertitzaile nazionalek.
2021/04/01 - 22:38
21 positibo asintomatiko Segurako erresidentzia batean
Antza denez, txertoari uko egin zioten zenbait langile kutsatu ziren aurrenen, eta ondoren egoiliarrei transmititu zieten birusa.
2021/03/30 - 12:07
Beste greba egun bat Gipuzkoako erresidentzietan, lan-hitzarmenaren alde
ELAk eta LABek deituta, kalera aterako dira berriro irtenbide bat eskatzeko "Gipuzkoan sekula izan den lan-gatazka luzeenarentzat".
2021/03/25 - 13:50
Adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko proiektua jarri du martxan Arabak
Aldundiaren arabera, lurraldean 16.000 dira bakarrik bizi diren 65 urte gorakoak. Lau urtean, adinekoentzat babes sare bat sortzea du helburu "Araba a punto" ekimenak.
2021/03/23 - 11:42
NagusiLab ekimena martxan da
Proiektua Artehazia Kultura Berrikuntza, Arteak eta Gizartea Elkarteak sustatu du, eta Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak babesten dute.
2021/03/01 - 09:08
Egoitzetako irteerak eta bisitak malguagoak dira gaurtik aurrera Bizkaian
Foru Aldundiak erresidentzietan aplikatu beharreko arau berriak argitaratu ditu, txertaketa burututa eta covid-19aren intzidentzia baxuagoa dela baieztatuta.
2021/02/25 - 13:22
Gipuzkoako egoitzetako langileek 247 egun daramatzate greban
ELAk eta LABek deituta, langileek manifestazioa egin dute Donostian, jasan behar duten "lan-karga" eta "eragin psikologikoa eta emozionala" salatzeko.
2021/02/24 - 13:19
Ekonomiak hobera egin du, eta industrian nolabaiteko baikortasuna dago txertoagatik
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren termometroa 42,1ekoa izan zen urtarrilean, eta balio hori beheranzko bidean dago oraindik, baina pandemia hasi zenetik izan den handiena da.
2021/02/23 - 16:13
ELAk greba eguna deitu du zaintza arloan martxoaren 4rako Nafarroan
Sindikatuak zaintza sektorearen publifikazioa eta Nafarroarako egoitzen hitzarmena eskatu ditu.