Migrazioa covid-19 garaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pandemiak % 75 gutxitu du atzerritar jatorriko migratzaileen etorrera EAEra

Mugikortasunean ezarritako murrizketek ez dute eragin berdina izan jatorri eremuetan. Hala, Latinoamerika izan da eraginik handiena jasan duena (% 72ko murrizketarekin).
Etorkin gazte bat dendari lanetan.
Etorkin gazte bat dendari lanetan. ETBko bideo batetik ateratarako argazkia

Pandemia tarteko, atzerritar jatorriko migratzaileen etorrera % 75 gutxitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Hala ondorioztatu du Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egindako "Covid-19aren eragina EAEn atzerritar jatorriko pertsonengan" ikerketak.

Txostenak jasotako datuen arabera, 2021eko urtarrilaren 1ean atzerrian jaiotako 246.501 pertsona zeuden EAEn erroldatuta, aurreko urtean baino 4.777 gehiago. Nolanahi ere, atzerakada handia da hori, aurreko urteetan izandakoarekin alderatuta. Izan ere, 2019-2020 aldiarekin alderatuta, erkidegorako fluxuak % 75 inguru murriztu dira —2019 eta 2020 aldian ia 20.000 pertsona izatetik, azken urtean 5.000 baino gutxiago izatera—, eta 2016ko kopuruetara itzuli da kasik.

Jatorri eremuari dagokionez, mugikortasunean ezarritako murrizketek ez dute eragin berdina izan eremu guztietan. Latinoamerika izan da eraginik handiena jasan duena zenbaki absolututan, azken urteotan nagusi izan baita. Hala, 2019 eta 2020 artean, gune horretako 14.116 pertsona iritsi ziren EAEra, eta 2020 eta 2021 artean, kopuru hori gutxitu egin da, 3.873 pertsona iritsi baitira; horrenbestez, % 72,6 gutxitu dira etorrerak.

Langabeziak gora egin zuen etorkinen artean, batez ere emakumezkoen artean

Pertsona horien lan egoerari dagokionez, bistakoa da covid-19aren lehen olatua etortzearekin batera EAEko atzerritar aktiboen eta landunen bolumena nabarmen jaitsi zela. Dean dela, hurrengo hilabetetan arin errekuperatu da egoera, eta 2029tik izandako datu onenekin itxi da urtea.

Pandemiak bereziki gogor erasan die atzerriko emakumeei, eta gizonezkoen langabezia tasaren gainetik dago emakumezkoena.

Konfinamendu garaiak astindu zuen gogorren talde hau. 2020ko otsaila eta apirila artean pertsona atzerritarren Gizarte Segurantzaren afiliazioa % 7,8 jaitsi zen.

Euskal gizarteak kolektibo horrekiko duen jarrera ere aztertu du ikerketak, eta ondorioztatu du krisi hirukoitz horren aurrean jarrera toleranteagoa erakutsi duela. Euskal gizarte ia osoak (% 91k) uste du egoera larrienean dauden pertsonei eman behar zaiela lehentasuna, horien jatorria edozein dela ere. Bestalde, hiru pertsonatik bi (% 65,0) ados dago jende guztiak, haien jatorria edozein dela ere, birusaren ondorio ekonomikoak eta sozialak arintzeko abian jarri diren laguntzak eskuratu ahal izatearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X