Gogora
2024/06/26 - 14:22
Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eusko Legebiltzarrak
Pairatutako giza eskubideen urraketa bidegabeagatik, torturaren biktima izan diren pertsonak gizartearen aurrean aitortzea da jardunaldiaren helburua, Gasteizko Ganberak azaldu duenez.
2024/06/16 - 15:39
1937an frankistek hildako gudariak eta milizianoak omendu dituzte Artxanda mendian
Gogora Institutuak, Bilboko Udalak eta elkarte eta fundazio historikoek eta talde memorialistek antolatutako ekitaldia izan da. Hildako gudarien hainbat senidek hitz egin dute, eta lore eskaintza egin dute.
2024/06/01 - 12:18
1936an fusilatutako Modesto Manuel Azcona Garaicoechea arabar diputatuaren gorpuzkiak identifikatu dituzte
Arabako Aldundiko Kudeaketa Batzordeko kidea zen, eta tropa frankistek hil zuten. Miranda de Ebroko hobitik atera zituzten Azconaren gorpuzkiak, eta hiru birlobei egindako proba genetikoei esker identifikatu dituzte.
2024/05/13 - 22:56
Zornotzan hobitik ateratako bi milizianoren gorpuzkiak jaso dituzte senideek
Adolfo Cengotitabengoa eta Jaime Iñiguez miliziano bizkaitarren gorpuzkiak senitartekoei eman dizkiete astelehen honetan Zornotzan, Eusko Jaurlaritzak hilerriko hobi batetik atera ostean.
2024/05/06 - 15:11
Zornotzako hilerrian berreskuratutako Gerra Zibileko 86 desagertuetako lehena identifikatu dute
Haren familiak maiatzaren 13an jasoko ditu gorpuzkiak, Gogora Institutuak aurreikusita dituen Memoria Historikoaren arloko hainbat ekitaldiren esparruan.
2024/04/28 - 18:23
Angel Egaña gudaria omendu dute haren gorpuzkiak Valladolideko hilobi batetik atera ostean
1938ko ekainaren 2an hil zuten Valladoliden, 24 urte zituela. Egañaren gorpuzkiak Valladolideko El Carmen hilerriko hobi batean egon dira, eta bertako Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak errekuperatu ditu. Gerora, Gogorak identifikatu ditu.
2024/04/28 - 18:20
Angel Egaña gudariaren omenezko ekitaldia egin dute Arrankudiagako Udalak eta Gogorak
Arrankudiagan jaioa, Padura batailoiko teniente izan zen Egaña Euskadiko Gudarostean. Armada matxinatuak Santoñan (Kantabria) atxilotu zuen. Han, epaitu, eta heriotza zigorra ezarri zioten.
2024/04/14 - 13:25
Jaurlaritzak urtero omenduko ditu, apirilaren 14an, Saibigaingo gudaren biktimak
Gutxienez 128 pertsona desagertu ziren borrokaldi hartan, gehienak euskal herritarrak eta asturiarrak.
2024/03/26 - 14:55
Gerra zibileko 14 borrokalariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Gogora Institutuak 14 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ditu Zornotzako hilerrian, eta aztarnen arabera, herriko Odol Ospitaletik edo zuzenean inguruko gerra-fronteetatik eramandako gudarien eta milizianoen gorpuzkiak dira.
2024/03/26 - 14:38
Gerra zibileko 14 gudari eta milizianoren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Hilerri horretako indusketaren bigarren faseko lehen emaitzak dira. Lehenengo fasean, 2023ko abenduan, Zornotzatik gertu zeuden gerra-fronteetan hildako 54 gudariren gorpuzkiak atera zituzten lurpetik.
2024/03/25 - 10:44
Zornotzako hilerriko indusketa lanen bigarren fasea hasiko da gaur, gudarien gorpuzkien bila
Aurreko lanetan, 2023ko abenduan, 54 pertsonaren gorpuzkiak atera zituzten lurpetik. Gerra garaiko odol ospitaletik edo zuzenean gerra-fronteetatik iritsitako gudari eta milizianoak direla uste dute.
2024/02/04 - 17:36
Gudari baten hezurrak hobitik atera dituzte Saibin (Abadiño), 2024 osoan jarraituko duen kanpaina hasieran
"Armada kolpistaren aurrean askatasunaren alde bizia eman zutenen sakrifizioa" goraipatu du Eusko Jaurlaritzak, eta omenaldirik onena gorpuak aurkitzea, identifikatzea eta familiei itzultzea dela adierazi du.
2024/02/04 - 14:30
Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Saibi mendian, Abadiñon
Lehendakaria, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran Arabako Gizarte Politiken foru diputatua izan dira bertan. Prospekzio-lanek jarraitu egingo dute 2024an, gudalekua izan zenez, arrasto gehiago egon daitezkeelakoan.
2024/02/03 - 19:28
Frankismo garaian Bilboko Eskolapioetan preso egondako gizonak omendu dituzte
Litekeena da 3.500 gizon inguru igaro izana bertatik. Iragana begirada kritikoarekin aztertzeko eta gertatutakoa belaunaldiz belaunaldi transmititzeko proposatu du Gogora Institutuko zuzendariak larunbat honetan preso horiei egindako omenaldian.
2024/01/24 - 11:08
Gerra Zibileko gorpuzkiak identifikatzen lagunduko duen akordioa itxi dute Gogorak, EHUk eta AMEE erakundeak
Hiru erakundeok sinatu berri duten elkarlan itunari esker, Donostiako Auzitegiko Genetika Unitatearen laborategia erabili ahal izango dute ikertzaileek gerra garaiko gorpuzkien identifikaziorako.
2023/12/09 - 15:46
Frankismoak Ondarretan eraildako Hipolito Berasategiren gorpuzkiak familiari entregatu dizkio Jaurlaritzak
Donostiako Udalean egindako ekitaldi batean jaso ditu Pepik bere aitaren hezurrak, 83 urteren ostean. Ondarretan erail eta desagertutakoetatik identifikatu ahal izan den lehen biktima da. Oiartzungo hilerrira eramanak ziren haren hezurrak, beste askorenen artean.
2023/12/02 - 13:50
Bernardo Rodriguez Rincon frankismoaren biktimaren gorpuzkiak eman dizkio Jaurlaritzak haren familiari
Bernardo Urduñako espetxe frankistan egon zen preso, eta bertan hobitik ateratako 71 presoen artean identifikatu duten zortzigarrena da. Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak eman dizkio Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak haren familiari.
2023/11/27 - 22:27
Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren beste hiru biktima identifikatu dituzte
Identifikatuak Felix Rodriguez Arana (Tolosan jaioa, baina pasaitarra), Quintana de la Serenako (Badajoz) Francisco de la Cruz Orellana eta Hipolito Berasategi Alcalde (Burgoseko Briviesca herrian jaioa) dira.
2023/11/10 - 11:02
Memoria gazteei helarazteko beharra nabarmendu du Aintzane Ezenarrok: "Gure belaunaldiaren betebeharra da"
Gogora Institutuko zuzendariaren arabera, hurrengo belaunaldiek ezingo dute gertatutakoari buruzko analisi kritikorik egin, transmisiorik ez badago.
2023/10/03 - 20:38
Ordena Publikoko Auzitegiak Euskadiko herritarren kontra zabaldutako sumarioak digitalizatuko ditu Gogorak
Gogora Institutuak jakinarazi duenez, lehen ikerketen arabera, 1963 eta 1977 bitartean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.700 herritar baino gehiagoren aurkako sumarioak abiarazi zituen auzitegi horrek.