G7 goi-bilera
2021/06/05 - 16:22
G7 taldeak % 15eko gutxieneko bazkun-zerga globala ezartzeko akordioa itxi du
Ituna "historikotzat" jo dute protagonistek. Akordioa G20aren eta banku zentraletako gobernadoreen bileran aztertuko dute uztailean, Venezian.
2021/06/04 - 21:54
G7a enpresei mundu mailan gutxieneko zerga bat ezartzea negoziatzen ari da
Espainiak, Alemaniak, Frantziak eta Italiak, goi-bilera hasi baino ordu batzuk lehenago, gutun bat sinatu dute, nazioarteko zerga sistema berri baten alde agertzeko.
2020/06/26 - 14:29
Isuna, Biarritzeko G7aren aurkako protestetan emakume bat zauritu zuen poliziari
Irailaren 17an, Biarritzeko G7aren kontrako manifestazioan, matrailean hiru haustura eragin zizkion pilotakada batek Lola Villabrigari.
2019/09/21 - 16:15
G7an atxilotu zituztenen aurkako epaiketak hasi dira Baionako Auzitegian
Bart, 17 lagun pasa dira epailearen aurretik eta urte bukaerara arte hainbat saio egingo dira. Bestalde, dendariak pozik azaldu dira Frantziako Gobernuak gailurrak eragindako kalteak ordainduko dituelako.
2019/09/02 - 18:24
Sei pertsona hil dira udan EAEko errepideetan
G7aren goi bileran gidariek agintarien gomendioak jarraitu zituztela eta mugan gailurraren egunetan auto-ilararik sortu ez zela azpimarratu du Trafiko Zuzendaritzak.
2019/09/01 - 16:15
G7aren ostean, Ezpeletako produktuen ospea handiagoa da
Ezpeletako piperren ospea handiagoa da G7ko agintarien emazteek bertara egin zuten bisitaren ostean. Honez gero, merkatariak pozik daude honek sortu duen oihartzunarekin.
2019/08/31 - 16:30
Galera ekonomikoak izan arren, hautetsiek argi dute G7ak onurak ere ekarriko dituela
Komunikazio digitalean adituak diren Biarritzeko bi kazetarirekin egon gara G7ko goi-bilerak ekarri dituen onurak eta desabantailak zeintzuk izango diren ikusteko.
2019/08/29 - 00:38
G7aren kontrako protestetan atxilotutako pertsonak askatzeko eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek G7aren protestetan atxilotutako pertsonak askatzeko eskatu dute Donostian egindako manifestazio batean.
2019/08/28 - 15:55
Parisek ez du argitu nola banatuko dizkien kalte-ordainak Lapurdiko merkatariei
Frantziako gobernuak ez du oraindik argibide zehatzik eman, baina Ipar Euskal Herriko hautetsiek laguntza eremu osoan banatzea eskatzen dute, ez Biarritzen soilik.
2019/08/27 - 23:08
Macronek bere 'irainak' erretiratuko balitu, Bolsonarok G7aren laguntza onartuko luke
Azken egunotan Macronekin izandako pultsuari eutsi dio Bolsonarok, eta munduko herrialde aberatsenek eskainitako diru-laguntza baztertzeko prest dagoela iradoki du.
2019/08/27 - 22:25
AEBko Armadako hegazkinak Trumpen helikopteroa jaso du Hondarribiko aireportuan
AEBko Armadako hegazkin erraldoia itzuli egin da joan den asteartean ekarri zuen materiala eramatera. Tartean “Marine one” Trump presidentearen helikopteroa jaso du.
2019/08/27 - 19:27
Trumpek G7aren datorren goi bilera bere jabetzetako batean egin nahi du Miamin
Trumpek esan zuenez, lur sail handiak ditu, eraikin dotoreak, bakoitzean luxuzko 50/70 gela, bista onak, aparteko bilera gelak eta sekulako jantokiak.
2019/08/27 - 18:44
Biarritz egunerokotasuna berreskuratzen ari da
Lehengora itzultzen hasi da Lapurdiko hiria atzo arratsaldetik. Aireportua ireki dute, tren geltokia ere bai eta jende “arrunta” dabil kalean.
2019/08/27 - 13:34
G7 Ez! plataformak protesta deitu du Donostian atxilotutakoak aske uzteko eskatzeko
Manifestazioa bihar izango da Donostiako Boulevardean (19:00etan). Guztira, 90 pertsona atxilotu ditu Frantziako Poliziak, eta horietatik 39 aske utzi ditu.
2019/08/27 - 00:51
G7aren goi-bilera: 3 egun, 7 lider eta akordio bakarra
Asteburuan Biarritzen bildu diren estatuburuek eta buruzagiek adierazpen bateratu baina labur bat kaleratu dute astelehen honetan
2019/08/27 - 00:14
G7ren aurkako protestetan atxilotutakoak aske uzteko eskatu dute Irunen
Oraindik atxilotuta daudenak askatzeko eskatu du Sare Antifaxistak Irunen egindako elkarretaratze batean.
2019/08/27 - 00:13
G7aren goi-bilera adierazpen bateratu eta labur batekin amaitu dute
Bestalde, G7ko herrialdeek 20 milioi dolarreko diru-laguntza bideratuko dute Amazoniako suteei aurre egiteko.
2019/08/26 - 23:05
Zortzi kilometrotako ilarak sortu dira Biriatuko muga kamioirentzat ireki dutenean
18:00etan Biriatu behin-betiko ireki dute eta 8 kilometrorainoko ilarak ikusi ditugu Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan.
2019/08/26 - 22:44
Hainbat gairen artean, Iran eta Txinaren auziak nabarmendu dira G7ko bileran
G-7ko goi-bileraren amaieran, Emmanuel Macronek eta Donald Trumpek prentasurrekoa eman dute: bata aurtengo bileraren antolatzailea den aldetik eta bestea datorren urtekoarena.
2019/08/26 - 20:39
Kontragailurraren proposamenak agintariei ematea galarazi diete ekintzaileei
G7EZ eta Alternatives G7 plataformek "kapitalismo basatiaren kontrako aldarria" egin dute, eta "mundu hobeago bat eraikitzeko ekimenak" jaso dituzte zazpi puntuz osaturiko txosten batean.