G7 goi-bilera
2019/08/26 - 16:19
Biarritz erdiguneko lokalek asteburu penagarria izan dutela diote
Biarritz erdiunean, egunotan poliziak eta kazetariak ikusi dira gehien. Abuztu betean normalean turistek duten lekua hartu dute.
2019/08/26 - 16:13
'Munduko agintarien hipokresia' salatu dute G7aren aurkako plataformek
G7aren gailurrak bi eredu kontrajarriren desberdintasuna irudikatu duela ohartari dute plataformek.
2019/08/26 - 16:08
Donald Trumpek G7an zehar muturtura eta haserre itxura erakutsi du
Boris Johnsonekin izandako aurrez aurrekoa salbuespena izan da. Trump lasai eta irriberretsu ikusi ahal izan dugun une eskasetako bat da.
2019/08/26 - 16:01
Klima aldaketa, Iran eta Amazonia, G7ko gaurko bileretan
Klima aldaketaz hitz egin dute gaur Biarritzen G7ko kideek, baina Donald Trump ez da bertan izan. AEBko presidenteak argi utzi du, beste behin ere, gaia ez zaiola interesatzen.
2019/08/26 - 13:06
19 pertsona atxilotu dituzte G7aren goi-bileraren bigarren egunean
Guztira, 'gutxienez 100 lagun' hartu dituzte atxilo ostiraletik, goi-bileraren kontrako plataformek jakinarazi dutenez.
2019/08/25 - 23:14
Ostiraletik atxilotutako 88 manifestariren askatzea eskatu dute ehunka pertsonak
Istiluen ondoren, Baionako zubiak itxi ditu Poliziak. Igandean hiru atxiloketa izan dira Lapurdiko hiriburuan. Guztira, 88 pertsona atzeman dituzte asteburuan.
2019/08/25 - 22:35
Irango Atzerri ministroaren bisita laburra jaso dute Biarritzen
Mohamad Yavad Zarif, Irango Atzerri ministroaren bisita ezustekoa izan da Biarritzen. Guztiak daude ados Teheranek ezin duela arma nuklearrik izan, eta eskualdearen egonkortasuna bermatu behar dela.
2019/08/25 - 16:54
38 pertsona atxilotu ditu poliziak Baionan izandako istiluetan
G7aren aurkako manifestazioan izan dira istiluak. Helburu biolentoekin antolatutako bilkuretan parte-hartzea, arma bezala erabil daitezkeen objektuak izatea, aurpegia tapatzea… egotzi zaie.
2019/08/25 - 16:40
Mundu osoko 3.000 kazetari ari dira Biarritzetik gailurraren berri ematen
Bost kontinenteetako kazetariak daude Biarritzen, G7ko goi-bileraren berri mundu osoari ematen. Euskal gastronomiak kazetarien gunean ere leku garrantzitsua dauka.
2019/08/25 - 16:28
G7ko agintarien emazteak Ezpeletan izan dira goizean zehar
G7ko buruzagieen bikoteak Ezpeletan pasa dute goiza. Bertako pilotariekin ere izan dira, ardoa dastatu, herria ezagutu... eta bukatzeko, Arnaga etxean egin dute bazkaria.
2019/08/25 - 16:10
Merkataritza izan dute hizpide G7ko buruzagiek izan duten batzarrean
Lehen lan saioan agenda estrategikoa eta segurtasuna izan dituzte eztabaidagai, baita munduko ekonomia ere. Nazioarteko merkataritzan tentsioak apaldu behar direla nabarmendu du Macronek.
2019/08/25 - 14:06
G7ko goi-bileraren bigarren eguna Biarritzen
Batzarrak aurrera doaz, G7ko goi-bilkuraren bigarren egunean Biarritzen; eta buruzagien bikotekideak Ezpeltan pasa dute goiza. G7aren aurkako protestak ere gero eta gehiago dira.
2019/08/25 - 13:35
G7ko bilera aurrera doan bitartean, buruzagien bikotekideek Ezpeletan pasa dute goiza
Biarritzen G7ko goi-bilkura aurrera doan bitartean, buruzagien bikotekideek Ezpeletan pasa dute goiza.
2019/08/25 - 13:35
Irango negoziatzailea Biarritzen egon da, Trump ustekabean harrapatuz
Mohamad Yavad Zarif Irango Kanpo ministroa gonbidatu du Frantziako ministro Jean-Yves Le Drianek, G7ko goi-bileratik kanpo, eta ustekabean harrapatu ditu gailurreko presidenteak.
2019/08/25 - 11:36
G7aren aurkako protestetan atxilotutakoak askatzeko eskatu dute Hendaian eta Baionan
Hiru pertsona atxilotu dituzte motxiletan harriak eramateagatik. Guztira, Poliziak 88 pertsona atzeman ditu asteburu honetan G7aren kontra egindako izandako protestetan.
2019/08/25 - 01:16
Gerra komertzialen tentsiopean hasi da G7aren goi-bilera Biarritzen
Frantziak Estatu Batuetako enpresa teknologiko handiei jarri nahi dizkien zergek giroa gaiztotu dute bi herrialdeen artean. Macronek, gainera, agendan sartu du Amazoniako sutea.
2019/08/24 - 23:22
15.000 lagun bildu dira G7ko goi-bileraren aurkako manifestazioan
Baionan, protesta egiteko baimenik ez zuten manifestariak sakabanatu ditu Poliziak. Atzo 17 pertsona atxilotu zituzten Urruñan. Trafikoari dagokionez, berriz,ez dago zirkulazio arazorik muga aldera.
2019/08/24 - 23:06
Manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak izan dira Baionan
G7ren kontrako manifestariek baimenik gabeko protesta bat egin dute Lapurdiko hiriburuan, eta Frantziako Poliziak ur kamioak eta gas negar-eragileak erabili ditu sakabanatzeko.
2019/08/24 - 23:00
G7ko buruzagi guztiak Euskal Herrian dira jada
Heldu dira honez gero G7ko buruzagi guztiak Biarritzera. Tartean dira, Donald Trump, Angela Merkel, Justin Trudeau, Emmanuel Macron, Guiseppe Conte, Shinzo Abe eta Donald Tusk.
2019/08/24 - 19:50
Amazoniako milioi bat indigena arriskuan daude suteengatik
Europar Batasuna Brasili Amazoniako suteen kontra borrokatzeko laguntza ekonomikoa emateko prest dagoela adierazi du Europar Kontseiluko Donald Tusk presidenteak.