Goialdeko depresioa
2023/09/01 - 23:51
Ekaitza iritsi da Euskal Herrira eta gogotik ari du euria hainbat lekuan
Ekaitzak oso gogorrak izaten ari dira lurraldeko toki askotan, batez ere Pirinioetan. Bihar Erribera eta Nafarroako erdialdea alerta laranjan egongo dira prezipitazioengatik, eta gainerako lurraldeak abisu horian.
2023/08/29 - 22:39
Ostiraletik aurrera, ekaitz mardulak gurean
Ekaitz mardulak daude iragarrita, goi-geruzetako depresio isolatu baten ondorioz. Hori bai, oraindik ez dago argi non astinduko duten.
2023/08/26 - 16:44
Bermeon ere ez dute ahazten duela 40 urte udalerria ur azpian desagertzeko zorian izan zeneko unea
Bilbo urari aurre egin ezinik zegoela, Euskal Herriko beste herri askotan ere ibai eta itsasoari begira eman zituzten lehen egunak. Hori izan zen Bermeoren kasua. Herria guztiz inkomunikatuta gelditu zen eta bertakoek hartu behar izan zuten herritarrak salbatzeko ardura.
2023/08/26 - 16:39
1983ko uholde haietan boluntario aritu ziren herritar eta konpartsakideak omendu dituzte Bilbon
40 urte igaro dira uholdeetatik; Bilbo Aste Nagusian bete-betean murgilduta zegoela iritsi zen amets gaiztoa, eta herritarrak berehala hasi ziren lanean, auzolanean. Gaur, boluntario aritu ziren herritar eta konpartsakideak omendu dituzte.
2023/08/26 - 11:25
Hondamendiaren kaosa gobernatzen
Gaur 40 urte dira Euskadi urpetu zela. Tragedia gorabehera, ahalik eta hoztasun gehienaz aritu zirenekin mintzatu gara. Ricardo Olabegoyak, Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko zuzendaria zenak, orduan bizitakoak kontatu dizkigu.
2023/08/26 - 09:00
Uholdeen Larrialdi dispositiboak ondo funtzionatu zuen, zailtasunak zailtasun
Ricardo Olabegoya Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko zuzendariaren esanetan, hainbat faktorek eragin zuzena izan zuten: lehen Jaurlaritzaren garaia zen, eta baliabideak, kasu askotan, eratu berri zeuden. Gainera, abuztua zen eta langile asko oporretan zeuden.
2023/08/26 - 09:00
40 urte dira Bilboko uholdeak gertatu zirenetik, Euskal Herrian izandako hondamendi natural handiena
1983ko abuztuaren 26an Euskal Herriko ehun herri baino gehiago hondamendi eremu izendatu zituzten, eurite etengabeek Euskal Herri osoa urez bete eta uholdeek dena suntsitu ondoren. 600 litro metro karratuko erori ziren.
2023/08/23 - 16:59
Aitor Galbarriatu lankideak txosnetan aurkitu ditu 40 urte galduta egondako uholdeen argazkiak
18 urte zituen artean Aitorrek, eta egun batez hondamendiaren irudiak hartzen ibili zen. Duela 40 urte ateratako argazki haiek oparitu egin zituen, eta haien pista galdua zuen. Kasualitatez Bilboko Areatzan aurkitu ditu berriro egunotan.
2023/07/19 - 16:32
Gaur 35 urte, uholde beldurgarriak izan zituzten Deba eta Urola bailaretan
Uholde haietan 15 pertsona hil ziren eta kalte materialak oso handiak izan ziren. Elgoibar izan zen herri kaltetuena.
2023/05/20 - 17:09
Nafarroako iparraldean izandako euri-jasa iraunkorrek harridura sortu dute adituen artean
Hainbat faktorek eragin zuzena izan dute ezohikoa den fenomenoan. Arnaitz Fernandez meteorologoak, gertatutakoaren arrazoi nagusiak azaldu ditu 'Gaur Egun' albistegian.
2019/10/23 - 22:25
Tanta hotzaren eragina Katalunian, airetik ikusita
Katalunia izan da eremurik kaltetuena. Ibaiak gainezka, uholdeak, eraikinak eta zubiak hondatuta… puntu batzuetan 300 litro metro kuadroko bota ditu.
2019/09/18 - 20:15
Abisu horia Nafarroan, euri zaparrada gogorrengatik
Ikaragarrizko ekaitza bota du Nafarroan. Ordu erdian, 35 litro metro karratuko erori dira hainbat puntutuan, eta arazo ugari izan dira.
2019/09/15 - 16:49
Espainiako zenbait probintziatan izandako euri ekaitzak indarra galtzen ari dira
Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak zuhurtziaz jokatzeko eskatu du. Ekaitzaren ostean, orain, kalteak konpontzeko unea da.
2019/09/14 - 16:19
Zer egin autoan uholdeak harrapatuz gero?
Autoan uholdeak harrapatuz gero zer egin behar dugun azaldu digu Mario Garcia adituak.
2019/09/14 - 16:15
Gizon bat hil da Orihuelan, denboralea dela eta
Tanta hotzak Orihuelan utzi du bere seigarren biktima. Pedro Sanchez Espainiako presidentea denboraleak kaltetutako inguruak ikusten izan da.
2019/09/14 - 14:12
Tanta hotzak kalte handiak utzi ditu Alacanten eta Murtzian
Tanta hotzak hainbat kalte eragin ditu Alacant eta Murtziako probintzietan. Uholdeak, autoak, etxeak eta kaleak guztiz kaltetuta gelditu dira.
2019/09/13 - 19:04
Ehunka herritar ebakuatu dituzte Espainiako hego-ekialdean, euriteengatik
Gutxienez lau pertsona hil dira azken orduetan. Une honetan, begirada guztiak Valentziako erkidegoan jarrita daude, Segura ibaiak gainezka egin baitu zenbait lekutan.
2019/09/13 - 15:47
Tanta hotzak kalte handiak eragin ditu
Espainiako hego-ekialdea astindu duen tanta hotza indarra galtzen hasi bada ere, Alacant eta Valentzia alerta gorrian daude. Murtzian eta Almerian, berriz, abisu laranja ezarri dute.
2019/09/13 - 10:44
Bost pertsona hil dira Gaztela-Mantxan, Valentzian eta Andaluzian, euriteengatik
Ostiral gaueko azken orduan, Alacanteko Redovan herrian, 58 urteko gizon baten gorpua topatu dute.
2018/10/19 - 14:37
Tanta Hotza, Mediterraneoan
Azken orduetan euri jasak handiak izan dira Mediterraneoko kostaldean eta arazo ugari eragin ditu urak.