Goialdeko depresioa
2024/10/30 - 10:10
Goialdeko depresioak irudi beldurgarriak utzi ditu Valentzian eta Albaceten
Gaua luzea izan da Espainiako ekialdean, eta erreskate taldeek etenik gabe egin dute lan. Hainbat pertsona hil dira eta dozenaka dira harrapatuta daudenak.
2024/10/29 - 22:21
Letur (Gaztela-Mantxa), borraskak suntsitsu duen herrietako bat
Leturren (Albacete), sei pertsona desagertuta daude, dozenaka auto eraman dituen eta etxebizitzetan sartu den uhaldiaren ostean. Gainera, desagertutako garraiolari baten bila ari dira Alcudian (Valentzia).
2024/10/29 - 20:38
Erreskate taldeak Leturren (Albacete) uhaldi batean desagertutako 6 pertsonaren bila ari dira
Uhaldiak, 13:00ak aldera, gutxienez dozena bat auto eraman ditu herrestan, eta herriko hainbat etxebizitzatan sartu da. Gaztela-Mantxako Gobernuak behin-behineko aterpetxe bat prestatu du, 60 oherekin, kaltetutako bizilagunei babesa emateko.
2024/10/29 - 19:01
Goi-geruzetako depresio isolatu batek gogor astindu ditu Valentzia, Murtzia eta Andaluzia
Goialdeko depresioak tamaina handiko txingorra eta eurite indartsuak utzi ditu. Kalte materialak handiak eragin ditu etxebizitzetan eta azpiegituretan. Horrez gain, Malaga-Madrid abiadura handiko trena bidetik atera da.
2024/08/29 - 10:44
Euskal Herria abisupean, prezipitazio handiagatik
Zaparrada trumoitsuak eta txingorra espero dira goizean goizetik eta gauerdira arte.
2023/11/13 - 15:57
Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu maiatzetik irailera izandako euriteen kalteak ordaintzeko
Zehazki, maiatzetik irailerako euriteek nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko da dirua.
2023/09/09 - 20:46
Emakume baten gorpua aurkitu dute Valmojadon (Toledo), DANAren ostean desagertutako baten bila ari zirela
50 urte inguruko emakumearen gorpua sastraka eta lokatzaren artean ezkutatuta zegoen.
2023/09/08 - 15:28
Bi gorpu aurkitu dituzte Madrilen, depresioaren ondorioz desagertutakoak bilatzeko lanetan
Aldea del Fresno Madrilgo herrian aurkitu dituzte bi gorpuak. Toledon, desagertuta dago oraindik CM-4004 errepidetik zihoala uholdeak eramandako emakume bat.
2023/09/04 - 22:07
Euri erauntsiek kaltetutako lekuak hondamendi gune izendatzea eskatuko dute Madrilek eta Gaztela-Mantxak
Hiru pertsona hil dira Toledon euriteen ondorioz. Egoerak hobera egin eta Aemetek alerta gorriak eta laranjak kendu arren, astelehenerako abisu horia mantendu dute bost erkidegotan, tartean Euskadin, euri asko egingo baitu.
2023/09/04 - 14:33
Denboraleak tamaina handiko zuhaitz bat bota du Iruñean
Zuhaitza Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko pabiloi zuriaren gainera erori da, zauriturik eragin gabe, baina eraikinaren teilatua kaltetuz.
2023/09/04 - 12:25
Depresioa urruntzen ari da, baina euriagatik abisu horia indarrean dago oraindik bost erkidegotan
Pertsona bat hil da Toledon euriteen ondorioz, eta desagertutako beste biren bila ari dira. Madrilgo Erkidegoko 112ak 1.491 dei jaso ditu igandeko 14:00etatik asteleheneko 07:00ak arte.
2023/09/04 - 01:18
Goialdeko depresioa Mediterraneoko kostan eta Toledon hustu da, eta 'zeharka' pasatu da Madrildik
Prezipitaziorik handienak Gaztela eta Leongo mendebalderantz mugitu, eta Avila, Segovia, Valladolid eta Zamora probintziei eragingo die gehien. Haizea da orain arazo erkidego askotan.
2023/09/03 - 20:53
DANA denboraleak Espainiar Estatuan eragindako kalteak
Espero bezala, DANA denboraleak arazo anitz eragin ditu hainbat puntutan larunbat honetan. Egoera larriena bizi izan dute Castellonen, Cuencan eta Tarragonan, besteak beste. Madrilen eta Toledon espero da okerrena igande honetan. Hori dela eta, alerta gorrian daude.
2023/09/03 - 19:05
Pitillaseko urmaelak emariaren parte bat berreskuratu du bi egunetan bakarrik, DANAren euriteei esker
Azken 48 orduetako euri-zaparradei esker, gutxienez arra bete ur dauka orain aintzirak, joan den astean zuen oso bestelako irudia eskainiz.
2023/09/03 - 16:49
Denboralearen okerrena Tarragonan bizi izan dute: urak Alcanar herria hartu du
Alerta gorria ezarri dute goizean Madrilen eta Toledon, historikoa izan daitekeen euritea aurreikusten delako. Madrilgo Erkidegoa prestatzen ari da hurrengo orduetarako etorri daitekeenari aurre egin ahal izateko. Herritarrei etxeetatik ez irteteko gomendioa egin zaie.
2023/09/03 - 16:45
DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila
Eugiko urtegia, esaterako, ostiralean % 84 zegoen beteta, eta une hauetan % 91raino iritsi da. Gainontzeko presei erreparatuz gero, uraren maila ez da horrenbeste igo, pare bat puntu, baina, pare bat egunetan.
2023/09/03 - 11:05
Denboralearen ostean, barealdia eta tenperatura igoera ekarriko ditu igandeak Euskal Herrira
Gogotik egin zuen atzo euria Nafarroan, eta Iruñean inoizko prezipitazio marka historikotik gertu geratu ziren, metro koadroko 145 litro jasota. Arazo larririk ez zen izan, ordea: putzuak errepideetan, fatxada baten erorketa Burlatan eta bertan behera utzitako entzierroa Azkoienen, besteak beste.
2023/09/02 - 22:39
Goialdeko depresioagatik alertan daude Espainiako erkidego guztiak, Kanaria uharteak eta Ceuta izan ezik
Denboraleak bi hildako utzi ditu Pirineoetan. Gainera, Valentzian tornado txikiak sortu dira itsasoan, eta Logroñon musika jaialdi bat bertan behera utzi behar izan dute euri jasengatik.
2023/09/02 - 13:37
Goialdeko depresioaren euri-zaparradak Gipuzkoara iritsi dira dagoeneko
Larunbat goizetik gogotsu botatzen ari da Gipuzkoan. Irudietan, Urnietako udalerria. Jonathan Lopezek grabatutako bideoa.
2023/09/02 - 11:18
Denboralea Euskal Herrian
DANA denboralearen ondorioz, alerta laranja ezarri dute larunbat honetarako Nafarroan eta abisu horia EAE zein Iparralderako. Araba ekialdean zaparrada oso handiak eta haize indartsua dabil goizean goiz.