Goialdeko depresioa
2025/02/28 - 14:21
Diana Morantek ez du baztertzen Mazonen aurkako zentsura mozioa, "Feijook fitxarik mugitzen ez badu"
"Gure esku balego, Mazon ez litzateke presidente izango, baina badakigu Parlamentuko arkua nola dagoen", adierazi du PSPV-PSOEko idazkari nagusiak. Gaur egun, PPk eta Voxek gehiengo osoa dute Valentziako Gorteetan.
2025/02/27 - 19:37
Mazon 20:28an iritsi zen Cecopira, herritarrei uholdeen alerta bidali eta 17 minutura
Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko (Cecopi) segurtasun sistemako kameren irudietan oinarritutako txosten batek erakusten duenez, Valentziako presidentea instalazio horietara iritsi zen 20:28an, 224 hildako eta hiru desagertu utzi zituen GOIDIaren egunean.
2025/02/26 - 15:56
Dozenaka biktima etxabeetan eta garajeetan hil ziren Valentzian, telefono bidezko alerta jaso baino lehen
Senitartekoek azaldu dutenez, biktimekin hitz egin zuten, 20:11ko mezua heldu baino lehen, eta jasan zuten egoera latza deskribatu dute.
2025/02/25 - 22:10
Valentziako Gobernuak baieztatu du Mazon ez zegoela Cecopin alerta bidali zutenean
Generalitateak Cecopiren bilerak egiten diren eraikineko segurtasun-kameren grabazioetan oinarritu du erantzuna.
2025/02/12 - 16:40
Kongresuak onartu egin du pentsioak igotzea eta garraioan ibiltzeko deskontuak luzatzea, bigarren saiakeran
Alderdi bakarrak bozkatu du omnibus dekretu berriaren aurka: Vox. Kongresuak testua lege-proiektu gisa tramitatzea onartu du, eta, horri esker, talde politikoek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte.
2025/02/12 - 08:42
Albiste izango dira: Omnibus dekretuaren behin betiko onarpena, Loiolako kuartelak eta Gazako su-etena, airean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 05:00
Omnibus dekretuak dakarren pentsio igoera eta garraiorako laguntzak onartuko ditu gaur Kongresuak
Espainiako Gobernua duela bi aste saiatu zen omnibus dekretu bat onartzen, baina PPk, Juntsek eta Voxek atzera bota zuten.
2025/02/01 - 19:26
Mazonen dimisioa eskatzeko laugarren manifestazio jendetsua egin dute Valentzian
Milaka pertsona atera dira berriro Valentziako kaleetara Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. Urriaren 29an izandako goialdeko depresioaren ondorengo kudeaketa arduragabea leporatu diote Mazoni.
2025/01/26 - 17:11
Galdakaoko boluntario talde batek Valentzian jarraitzen du logistikan laguntzen
Valentziako hondamendiari aurre egiteko jasotako laguntza pilatu zaie, eta orain soberan geratu denari irtenbide bat emateko lanean dihardute.
2025/01/18 - 21:48
Hildako bat eta zauritu bat Benetusserren, goialdeko depresioak astindutako garaje bat garbitzen ari zirela
Urri amaierako uholdeek eragindako kalteak garbitzen ari zirela hildako bigarren langilea da gaurkoa. Azaroaren 24an, 51 urteko gizonezko bat hil zen Massanassako Luis Vives ikastetxean, atariko sabaiaren zati bat gainera erorita.
2024/12/29 - 21:59
80.000 lagun bildu dira Valentzian Mazonen dimisioa eskatzeko hirugarren manifestazioan
Hirurogei bat erakunde zibikok, sozialek eta ezkerrekoek egin dute deialdia, eta 150 erakundek baino gehiagok bat egin dute protestarekin, Carlos Mazon Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko, urriaren 29ko krisiaren kudeaketagatik.
2024/12/29 - 19:24
Goialdeko depresioaren biktimak omendu dituzte eta ''Elkartasunaren Zubia'' bataiatu dute La Torren
14 lagun hil ziren bertan duela bi hilabete. Horien omenez, minutu bateko isilunea egin dute, eta boluntario gisa aritu direnak ere izan dituzte gogoan.
2024/12/23 - 13:26
2024an ekonomiaren bilakaera "bikaina" nabarmendu du Sanchezek: "Espainiak aurreikuspenak gainditu ditu"
Agerraldia egin du Espainiako Gobernuko presidenteak azken Ministro Kontseiluaren ostean, legegintzaldiaren balantzea egiteko eta Espainikako Gobernuaren konpromisoak zenbateraino bete diren aztertzeko.
2024/12/17 - 18:39
Mazonen aurkako ikerketa penala abiatzearen alde agertu da Fiskaltza, GOIDIaren kudeaketagatik
Mazonen aurkako kereilak eta salaketak aurkeztu dituzte Iustitia Europeak (1), CGTk (2), zenbait abokatuk (2) eta partikularrek (2). Zazpiak auzi bakarrean ebatziko dira, Fiskaltzak eta Aretoak ikerketa bakarra eta bateratua izan behar dela uste baitute.
2024/12/09 - 22:47
Elizkizun polemikoa Valentziako Katedralean, GOIDIaren biktimen omenez
Biktimen 400 bat senide, Espainiako errege-erreginak eta ordezkaritza politiko zabala izan dira elizkizunean. Meza polemikaz beterik egon da, senide batzuek ez dutelako gonbidapenik jaso, eta politikariek euren burua zuritzeko erabili dutela salatu dute familiek.
2024/11/30 - 15:30
Bozgorailuak, alarmak, sare sozialak… Herritarrengana heltzeko udalerriak erabili ohi dituzten moduak
Oro har, larrialdi abisuen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuari dagokio. Dena dela, udalerri bakoitzak zuzenean herritarrak abisatzeko hamaika bide ditu, eta horietako batzuk aztertu ditugu.
2024/11/29 - 21:30
Goialdeko borraskak eragindako hildakoei omenaldia egin diete Paiportan, Poyo sakanaren inguruan
Paiportako Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu biktimen eta desagertutako pertsonen omenez. Joan den urriaren 29ko goialdeko borraskaren ondorioz gehien suntsitutako udalerrietako bat da, eta 222 hildakoetatik 45 bertan izan ziren.
2024/11/29 - 09:58
Urriaren 29ko kronologia: Horrelakoa izan zen Valentzian 200 hildako baino gehiago utzi zituen GOIDIa
Gaur hilabete bete da goi-geruzetako depresio isolatu batek Valentziaren zati bat suntsitu eta gutxienez 222 hildako utzi zituenetik. Urriaren 29 hartan gertatutakoa errepasatuko dugu, AEMETen alarma gorritik Valentziako telefonoetara abisua igorri arte.
2024/11/29 - 08:49
Albiste izango dira: Osakidetzako hauteskundeen emaitzak, Valentziako GOIDIak hilabete eta Black Friday
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/29 - 06:00
Hilabete, Valentziako tragediatik: milaka langile erregulazioan eta hainbat ikasle eskolara itzuli ezinik
Kaltetutako azpiegiturak konpondu eta berreraikitzeko 2.600 milioi euro baino gehiago beharko dira. Gainera, Valentziako Nekazarien Elkarteak 1.379,4 milioira igo ditu nekazaritzan izandako galerak.