Albiste izango dira: Osakidetzako hauteskundeen emaitzak, Valentziako GOIDIak hilabete eta Black Friday
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Osakidetzako hauteskunde sindikalen emaitzak: SATSE sindikatuak irabazi ditu Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Guztira 89 ordezkari lortu ditu eta, hortaz, lehen indar izaten jarraituko du. Azken hauteskundeetan baino 11 ordezkari gehiago lortu ditu. ELAk, berriz, bigarren tokiari eutsi dio, eta 81 ordezkari izango ditu. Horien atzetik ageri dira LAB, 44 ordezkarirekin (bi gehiago), 34na dituzte Medikuen Sindikatuak eta UGTk (12 gehiago), CCOOk 29 (bi gutxiago), ESK-k 27 (bederatzi gehiago), eta, azkenik, USAEk 23. .
- Valentziako GOIDIak hilabete: Gaur hilabete bete da goi-geruzetako depresio isolatu batek Valentziaren zati bat suntsitu eta gutxienez 222 hildako utzi zituenetik. Bestalde, kaltetutako azpiegiturak konpontzeko eta berreraikitzeko 2.600 milioi euro baino gehiago beharko direla aurreikusi du Valentziako Generalitateak. Kopuru horri Espainiako Gobernuak Valentzian mugikortasuna berreskuratzeko (123 milioi euro) aldirietako eta abiadura handiko sarea konpontzeko (185 milioi euro) aurreikusitakoa gehitu behar zaio. Uholdeak kaltetutako 18 ikastetxetako 9.750 ikaslek eskolara itzuli ezinik jarraitzen dute, eta aldi baterako lan erregulazioko espedienteek (ERTE) 27.765 langile eta 2.539 enpresa babesten dituzte dagoeneko.
- Black Friday egunerako aholkuak: Nola saihestu Black Friday eguneko (ostiral beltza) iruzurrak. Benetako maukak identifikatzeko gakoak: 1) zerrendatu interesatzen zaizkizun produktuak eta berrikusi horien prezioa aste batzuk lehenago, 2) ez gelditu lehenengo deskontuarekin eta erabili app-ak edo webguneak prezioa lehiakorra den egiaztatzeko, 3) ez erosi presiopean eta berrikusi eta ziurtatu merezi duela erostea, eta 4) ziurtatu produktua itzul dezakezula.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.