Goierri
2020/04/25 - 16:54
Euriteek gogor astindu dute Zaldibia
Ostiraleko (apirilak 24) euriteek eragina izan zuten Ataunen, Ordizian eta Beasainen. Hala ere, Zaldibia izan zen herri kaltetuena.
2020/03/10 - 10:48
"Iparragirreren kantuak oso erraz sartzen dira belarrietan eta bihotzetan"
Loraldia Kultur Elkarteak, Tanttakak eta Demode Quartetek “Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari” ikuskizuna prestatu dute, Urretxuko Bardoaren jaiotzaren 200. urteurrenean.
2020/03/03 - 19:20
Haize bortitzak zuhaitz bat bota du Idiazabalen
Aitor Agirrezabal eitb.eus-eko erabiltzaileak irudi hauek bidali dizkigu. Bertan ikusten denez, haize bortitzak zuhaitz bat bota du Idiazabalen.
2020/02/05 - 11:50
Hutsik zegoen eraikin bat kiskali du suak Lazkaon
Sua atzo piztu zen, baina gaur goizean berpiztu egin da, eta suhiltzaileak bertaratu egin dira sua erabat itzaltzeko.
2020/02/05 - 10:25
Sute batek eraikin abandonatu bat kiskali du Lazkaon
Sua atzo piztu zen, baina asteazken honetan berpiztu egin da, eta suhiltzaileak bertaratu dira berriro, sutea erabat itzaltzera.
2020/01/22 - 15:28
Garraiolari bat hil da Olaberrian, zamalanak egiten ari zela
Arcelorren lantegian gertatu da. LAB sindikatuak salatu duenez, 2013an, lantegi horretan bertan, antzeko istripu bat izan zen.
2020/01/16 - 16:20
Metalaren Ameriketako Elkarteak saria eman dio Mirandaolako burdinolari
AEBko elkarte hori duela mende bat sortu zuten, eta Mirandaolak azken 500 urteotan burdingintzaren garapen eta hazkundeari egindako ekarpena goraipatu nahi izan du, golardo honekin.
2019/12/28 - 18:31
Lehen Olentzeroren aztarnak aurkitu dituzte
Paco Etxeberria antropologoaren hitzetan, aurkikuntza baieztatzeko aztarna "erabakigarria" leize-zuloan kaolin pipa bat agertu izana da. Pipak 200-300-400 bat urte dituela uste du adituak.
2019/12/12 - 12:50
Azoka berezia Urretxu eta Zumarragan Santa Luzia ospatzeko
Santa Luzia azokako protagonista nagusia zaldi-azienda da. Aurtengo lehiaketan 135 buru izango dira
2019/12/07 - 20:14
Legazpiko Patricio Echeverria fabrikako langile ohi bat hil da amiantoagatik
Donostiako Auzitegiak Lanak Eragindako Ezintasun Iraunkor Absolutoa aitortu zion langileari. Enpresak helegitea jarri eta EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren zain dago kasua orain.
2019/11/25 - 18:01
ONCEren Kupoitzarrak 102.700 euro utzi ditu Ordizian
Aurreko ostiraleko zozketa gehiagarrian saritutako zenbakiek 102.700 euro banatu zituzten udalerri gipuzkoarrean.
2019/11/23 - 15:45
Zenbait bibotedun Goierrin, abenduaren 1era arte, MoHerri mugimenduari esker
'Movember' izeneko ekimenarekin bat eginez, bertako hainbat gizonek bibotea dute egunotan; xedea da adieraztea prebentzioa dela egokiena, barrabiletako edo prostata-minbiziari aurre egiteko.
2019/10/25 - 16:26
Tximeleta azala duten gaixoen inguruko laburmetraia aurkeztu dute gaur
Aktore ezagunek hartu dute parte 'El caso de los intocables' lanean. Baita Markel Lopez urretxuarrak ere.
2019/09/19 - 10:45
Autobus batek su hartu du Urretxun, matxura baten ondorioz
Lurraldebus konpainiako autobus bat erabat kiskalita geratu da GI-3771 errepidean, matxura baten ondorioz su hartu ostean. Ez da inor zauritu. | Bideoa: Euskadiko Suhiltzaileak (@BomberosEuskadi)
2019/09/07 - 16:15
Idiazabal gaztaren ibilbideak gero eta turista gehiago erakartzen ditu
Duela bost urte, GR-283 edo Idiazabal gaztaren ibilbidea martxan jarri zutenetik. Jatorri desberdineko 500 lagunetik gora erreserbatu dute ibilbidea.
2019/09/05 - 17:09
Dena prest Ordiziako ardi gazta lehiaketarako
Datorren asteazkenean ospatuko da ardi latxaren gazta lehiaketa. Enkantean lorten den dirua, herriko adinekoen egoitzara zuzenduko da
2019/09/05 - 15:16
GI-2630 errepidea lau hilabetez itxiko dute Oñati eta Legazpi artean
Irailaren 16tik aurrera izango dira gorabeherak trafikoan, Olaran errekaren gainean dauden zubiak birgaitzeko proiektua dela eta.
2019/09/01 - 19:56
Elgoibarko Mausitxa, Gipuzkoako gaztarik onena
Igande honetan ospatu da Legazpin, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa, artzaintzari omenaldia egiten dion urteroko jaiaren baitan.
2019/08/14 - 10:00
Motozale bat hil da Olaberrian, errepidetik aterata
Beste bidaiari bat zauritu eta Donostia Ospitalera eraman dute. Ezbeharra 22:15ean gertatu da A-636 eta N-1 errepideen arteko lotunean.
2019/07/25 - 12:59
Gipuzkoan atxilotutako 3 ustezko jihadistak gaur eramango dituzte epailearen aurrera
Asteartean hartu zituzten atxilo Urnietan, Ibarran eta Urretxun doktrinamendua eta terrorismoa goratzea egotzita.