Goierri
2022/04/15 - 19:06
Serieko bortxatzaileak helegitea jarri du Beasaingo eta Lasarte-Oriako kasuen zigorren aurka
15 eta 9 urteko kartzela-zigorrak jaso zituen bi udalerri gipuzkoarretan egindako sexu-erasoengatik.
2022/04/14 - 22:44
Inoiz baino emakume gehiagok parte hartu dute Segurako Ostegun Santuko prozesioan
Jendetza inguratu da Segurara antzinako tradizioa ikustera. Gipuzkoan Ostegun Santuan ateratzen den prozesio bakarra da.
2022/04/13 - 22:08
70 urteko baserritar bat hil da Olaberrian, traktoreak harrapatuta
Ezbeharra 18:00etan gertatu da Barruti auzoan. Biktima traktorearekin lanean ari zen soro batean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu dira, baina azkenean tokian bertan hil egin da.
2022/03/30 - 16:15
25 urteko ama eta 17 hilabeteko semea hil dira Zaldibian, dirudienez etxeko galdararen arazo baten ondorioz
Goizeko 6:20ean aitak larrialdi zerbitzuetara deitu du bera ondoezik zegoela, eta bere emazteak eta seme txikiak ez zutela erreakzionatzen esanaz. Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratuta, logela batean zeuden ama-semeak suspertzen saiatu dira, baina berandu zen jada.
2022/03/30 - 14:47
Zaldibian gas-isuri baten ondorioz hildako bi pertsonak 25 urteko ama bat eta 17 hilabeteko haurtxoa dira
Jatorri argentinarreko familiak bost urte inguru zeramatzan Zaldibian bizitzen. "Finkatuta zeuden eta bizimodu normala egiten zuten hemen", adierazi du Eztitxu Mujikak, herriko alkateak.
2022/03/30 - 12:45
Emakume bat eta bere haurra hil dira Zaldibian, gas-isuri baten ondorioz
Gertaera 06:30ean izan da, Zaldibiako Santa Fe kaleko 58. zenbakian. Hirugarren pertsona bat, familiako aita, Zumarragako ospitalera eraman dute.
2022/03/30 - 12:01
Eztitxu Mujika, Zaldibiako alkatea: ''Sukaldeko galdarak eragin du ezbeharra''
Zaldibiako alkateak jakitera eman duenez, ama eta haurtxo bat dira ezbeharrean hildakoak. Aita bera izan da gertatutakoaren abisua eman duena.
2022/03/30 - 11:01
25 urteko emakume bat eta 17 hilabeteko semea hil dira Zaldibian etxe batean izandako gas ihesaren ondorioz
Hirugarren pertsona bat, umearen aita eta emakumearen bikotekidea, Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dute karbono monoxidoa arnasteagatik. Larri dago, baina egonkor. Gertakaria Santa Fe kaleko 58. zenbakiko etxebizitza batean jazo da, 06:30 aldera.
2022/03/30 - 01:51
CAFek asteazken honetan berreskuratuko du bere jarduera Irungo eta Beasaingo lantegietan
Garraiolarien grebaren ondorioz, hornidura nahikorik gabe geratu ziren eta bost egunetan jarduera nagusia geldituta izan dute.
2022/03/29 - 09:18
Hiru sindikatuak deituta, kamioi karabana egin dute N-1 errepidean
Garraiolariek Olaberritik Irunera joan-etorria egin dute. Hiru sindikatuko garraiolariek elkarretaratzea egingo dute berriro asteazken honetan, Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren aurrean.
2022/03/28 - 22:53
Pertsona bat atxilotu dute Urretxun, jihadisten aurkako operazio batean
Hainbat orduz, Ipeñarrieta kaleko etxebizitza bat miatu du. Burua estalita zeraman pertsona bat eraman dute atxilotuta. Operazioak zabalik eta sekretupean jarraitzen du eta, horregatik, Barne Ministerioak ez du inolako berririk zabaldu.
2022/03/24 - 13:27
CAFen enpresa batzordeak ''neurrigabetzat'' jo du zuzendaritzak ekoizpena erabat eteteko hartu duen erabakia
Enpresako batzordeko ordezkariek aurreratu dute auzitara eramango dutela enpresa. Asteartean bertan, ekoizpena erabat gelditu aurretik ia langile guztientzat lana zuen enpresak, eta ez dute ulertzen egun batetik bestera nola pasa litekeen 1.400 langilerentzat lanik ez izatera.
2022/03/21 - 17:59
CAFek jardueraren zatirik handiena geldituko du asteazkenean, garraiolarien grebaren ondorioz
Geldialdia Besaingo eta Irungo lantokietan egingo dute, eta ehunka langilerengan izango du eragina. Enpresa-batzordeak erabakia neurrigabea dela salatu du eta auzitegira jotzeko aukera aztertuko du.
2022/03/19 - 14:30
Langile bat hil da lan-istripuz, Zegamako Goilaser enpresan
57 urteko gizonezkoa da hildakoa. Ertzaintzak ikerketa ireki du. Bestalde, gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du atzo langile bat hil zen Lakuntzako enpresaren aurrean, 2015etik lau langile hil direla bertan salatzeko.
2022/03/08 - 17:59
Arcelor Mittalen Olaberriko lantegiak ekoizpena eten du energiaren prezioaren igoeragatik
Alberto Carrero Arcelor Mittaleko bozeramaileak arratsaldean, Radio Euskadiko Ganbara irratsaioan, iragarri duenez, asteazkenean lan egingo dute, baina "ordu tarteen arabera, eragina txikiagoa denean".
2022/03/08 - 12:31
15 urteko kartzela-zigorra Beasaingo bortxatzailearentzat
Gipuzkoan egindako eta oraindik epaitu gabe dauden beste bost sexu-eraso ere egozten dizkiote.
2022/02/15 - 08:53
Sabotajea egin dute Deskargako ordainlekuan, Beasain eta Ormaiztegi arteko arkuan
Ezezagunek ordainlekuaren kableak moztu dituzte bart, eta Foru Aldundiko beharginak bertaratu dira sistema berriro martxan jartzeko lanak egitera.
2022/02/12 - 13:17
Deskargako bidesariaren kontrako manifestazioa egin dute Zumarragan eta Urretxun
Joan den urtarrilaren 18an jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak arku bidezko bidesaria A-636 errepidean, Beasain eta Bergara artean. Motoek izan ezik, gainerako ibilgailu guztiek ordaindu egin behar dute.
2022/02/02 - 16:10
Arcelor Olaberriako langile bat hil da, enpresaren aurrean ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra atzo jazo zen, 21:30ean, lanetik ateratzen ari zenean.
2022/02/01 - 16:04
Defentsak Beasaingo bortxatzailea absolbitzea eskatu du, akusazio-idazkietan forma akats bat egon delako
Defentsak argudiatzen duenez, akusazio-idazkietan akusatuari zuzenean "egitateak esleitzen" ez bazaizkio, ezin da haren aurkako epairik eman.