Goierri
2022/01/31 - 21:12
Epaiaren zain geratuko da Beasaingo ustezko bortxatzailearen kontrako epaiketa
Epaiaren zain geratuko da Beasaingo ustezko bortxatzailearen kontrako epaiketa. Gaurko azkenurreneko saioan bere kontrako froga gehiago aurkeztu dira.
2022/01/26 - 16:18
Beasaingo bortxatzailearen beste sexu-eraso batzuen bideoak eta argazkiak aurkitu zituzten ertzainek
Akusatuak jatetxe batean erabilitako koilara bati esker, Beasaingo akusatuaren DNA aurreko kasuetan aurkitutako profil genetikoarekin alderatu ahal izan zuten.
2022/01/25 - 22:07
Beasainen bortxatutako emakumearen lankideak: "Lur jota eta aurpegia txikituta topatu genuen"
2019ko uztailaren 13an, Beasainen izandako bortxaketa argitzeko epaiketaren bigarren saioan, biktimaren lankideek deklaratu dute. Akusatuak erruduna zela aitortu zuen lehen saioan.
2022/01/24 - 12:22
Beasainen emakume bat bortxatu zuen gizonak errudun dela aitortu du
Errudun dela onartu du, nahiz eta esan duen ez duela 2019ko uztailaren 13an gertatutakoa gogoratzen, alkohola eta drogak kontsumitu zituelako.
2022/01/24 - 12:00
Malu Valles, Beasainen bortxatutako emakumearen abokatua: ''Kondena sendoa espero dugu''
Gaur hasi da 2019ko uztailaren 19an Lazkaon atxilotu zuten ustezko serie-bortxatzailearen aurkako epaiketa Donostian. Urte hartako uztailaren 13an Beasaingo emakume batek jasandako sexu erasoaren ostean hasi zen ikerketa, eta kasu hori izango da, hain zuzen ere, epaituko duten lehena.
2022/01/18 - 15:33
Deskargako autobiako bidesaria martxan dago jada
Beasainen, Ezkio-Itsason eta Deskargan bertan jarritako arku sistema baten bidez egingo da ordainketa. Egunero 9.000 ibilgailu inguruk darabilte errepidea eta guztiek ordaindu beharko dute bidesaria, motorrek salbu. Inguruko herrietako hainbat bizilagun haserre daude, baita garraiolariak ere.
2022/01/18 - 09:40
Deskargako autobiako bidesaria martxan dago jada
Beasainen, Ezkio-Itsason eta Deskargan bertan jarritako arku sistema baten bidez egingo da ordainketa. Egunero 9.000 ibilgailu inguruk darabilte errepidea eta guztiek ordaindu beharko dute bidesaria, motorrek salbu. Inguruko herrietako hainbat bizilagun haserre daude, baita garraiolariak ere.
2021/12/30 - 18:02
Beasain eta Bergara arteko A-636 autobiako bidesaria urtarrilaren 18an sartuko da indarrean
Motordun ibilgailu guztiei eragingo die, motozikletei izan ezik. Erabiltzaileek Abiatu gailuari buruzko informazioa eskatu ahal izango dute, telematikoki zein Bidegik ezarritako guneetan.
2021/12/30 - 13:44
A-636 autobia itxiko dute abenduaren 31ko ordu txikietan mantentze-lanengatik
Autobia bihar goizaldean itxiko dute 00:00-05:00 artean, Beasaingo noranzkoan Zubiaurreko tuneleko mantentze-lanak direla medio.
2021/12/15 - 14:32
Miren Pagolak irabazi du Euskal Herriko txistorra lehiaketa
Tolosako harakinak Zarauzko Precocinados Gesalaga eta Donostiako Juan Jose Etxezarreta gainditu ditu Ordizian egindako lehiaketan.
2021/12/14 - 15:26
Ordiziako Jubilatuen Elkarteak covid pasaportea lortzen laguntzen diete adineko jendeari
Covid ziurtagiria ateratzeko modu errazena online dugu, baina ez da gauza erraza adineko askorentzat. Pertsona hauei laguntzeko martxan jarri dira Ordiziako Jubilatuen elkartean.
2021/12/10 - 15:58
Omenaldia egin diete Jose Luis Gonzalez eta Iñaki Mendiluze ertzainei Beasaingo ertzain-etxean
Iñaki Mendiluze eta Jose Luis Gonzalez, Mikel Otegik hil zituen bi ertzainei omenaldia egin diete gaur Beasaingo ertzain etxean, hain justu Itsasondon izan zen hilketaren 26. urteurrenean.
2021/12/09 - 17:52
Beasain eta Brinkola arteko aldiriko trenbidea moztu behar izan dute Gabirian izandako luizi baten ondorioz
Renfe ezbeharrak eragindako bidaiarien garraioa kudeatzeaz arduratzen ari da. Trenbidea itxita dago bi noranzkoetan. Egile ezezagunaren irudi biralizatuak.
2021/12/09 - 10:50
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Zumarragan bost pertsonari labanaz zauriak egiteagatik
Ustezko bi erasotzaileak 21 eta 19 urteko bi gizonezko dira. Atzo goizean, 05:30 aldera, Nafarroa plazan izandako borroka batean hainbat pertsona zauritu zituztela jakinarazi zioten Ertzaintzari telefono-dei baten bidez.
2021/12/03 - 16:37
Gizon bat atxilotu dute Zumarragan emakume bat bortxatzeagatik
Eraso matxista astelehenean gertatu zen erasotzaileak biktimari alokatutako etxean.
2021/11/30 - 15:33
Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi feria bertan behera geratu da
Idatzi bateratu batekin jakinarazi dute Urretxuko eta Zumarragako udalek aurten ere ez dela Santa Lutzi feriarik izango. Donostian datorren astean erabakiko dute zer gertatzen den San Tomaseko feriarekin.
2021/11/30 - 12:04
Bertan behera gelditu da Urretxu eta Zumarragako 2021eko Santa Lutzi Feria
Bi udalek aurtengo hitzordua bertan behera uztea erabaki dute azokan sor daitezkeen pilaketak saihesteko eta osasuna lehenesteko, covid-19ak bertan izan duen eragin handia ikusirik. "Inoiz baino gehiago" bertako produktuak kontsumitzeko deia egin dute.
2021/11/23 - 21:39
Mikel Karrera eta Itxaso Zaldua ikertuko dituzte Beasainen duela 20 urte izan zen bi ertzainen hilketagatik
Gaur 20 urte dira ETAk Beasainen Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijancos ertzainak erail zituenetik. Hilketa horiek argitu gabe geratu ziren, eta gaur Auzitegi Nazionalak Mikel Carrera Sarobe eta Itxaso Zaldua ETAkide ohiak deitu ditu hilketa biengatik deklaratzera ikertu gisa.
2021/10/29 - 14:13
Subfusilak, munizioa eta lehergailuak egiteko materiala aurkitu dituzte Ataungo zuloan
Ertzaintza materiala aztertzen ari da, oraindik argitu gabe dauden ETAren atentatuak ikertzeko lagunduko duelakoan.
2021/10/25 - 16:16
ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat atzeman dute Ataunen, armekin
Lehen ikerketen arabera, aspaldikoa da zuloa, duela hamarkada batzuetakoa. Armak, munizioa eta matrikulak aurkitu dituzte bertan.