Gorliz
2020/01/27 - 11:56
Gorlizko Udalak oraindik ez du erabaki bigantxen inguruko galdeketa loteslea den
Nagore Utxupi alkateak adierazi duenez, bere pozik dago galdeketan izan den % 18ko parte hartzearekin. Orain, Gorlizko Udalak galdeketa loteslea izan den erabaki beharko du.
2020/01/27 - 09:53
Ibarbengoako geltokia martxan jartzeko administrazio-izapideak amaitzear daude
Getxoko geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2020/01/27 - 07:17
Horrelakoa da Ibarbengoako geltokia (Getxo)
Getxon kokatuta dagoen geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2020/01/26 - 11:42
Gorlizek ez du jaietan bigantxa-ekitaldirik nahi
Bigantxa-ekitaldiak ez egitearen alde bozkatu dute 689 lagunek. Galdeketa ez da loteslea, baina emaitzak kontuan hartuko dituela esan du Udalak.
2020/01/07 - 13:15
50 urteko gizon bat hil da Gorlizen, etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Halaber, bi udaltzain zauritu dira, kea arnasteagatik; bata Gorlizkoa eta bestea Plentziakoa. Iberre Zeharbidea gertatu da; sua etxeko gela batean piztu da.
2019/11/30 - 15:16
Plentzia, Barrika eta Gorlizko eragileak, 'elkarrizketa eskaintzarekin' itxaropentsu
Portuetako agintariei, Euskal Kirol Portuei (EKP) eta udalei "mahai bateratu bat" osatzea eskatu diete, "herri osoaren eta itsasadarreko erabiltzaileen iritzia errespetatzeko".
2019/11/24 - 15:53
Itsasadarreko pantalan proiektua gelditzea eskatu du giza kate batek Plentzian
SOS Itsasadarra plataformaren hitzetan, "XXI. mendekoa baino XX. mendeko egitasmo bat gehiago ematen du".
2019/11/13 - 13:41
Itsas kutsaduraren aurkako simulazioa egin dute Gorlizeko eta Plentziako hondartzetan
Ehun bat lagunek parte hartu dute gaur goizean Gorlizko eta Plentziako hondartzetan egin den itsas kutsaduraren aurkako simulazio batean.
2019/11/09 - 15:00
Euri-jasek eta haize bortitzak kalteak eragin dituzte Gorlizko Ospitalean
Gela batzuetan ur filtrazioak, zenbait leiho hautsi, uholdeak, aretoren bat estalkirik gabe eta ospitalea argindarrik gabe utzi zuen denboraleak.
2019/10/10 - 10:47
Gorlizeko hondartzan zutik zirauen azken jatetxea eraitsi dute
Hondartzape Erretegiak hiru hamarkadatik gora zeramatzan Astondoa hondartzan. Eraisteko agindua aspaldi eman zen kosta legea zela eta, baina, jabeek, orain arte atzeratzea lortu dute.
2019/10/03 - 16:40
Zortzi hilabeteko zaintzaren ondoren, dortoka bat askatu dute Santa Klarako uretan
Dordoka kumea duela zortzi hilabete aurkitu zuten Gorlizeko hondartzan hilzorian. Gaur erabat sentatuta itsasoratu dute Donostian.
2019/08/17 - 18:31
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak migrazio politikak aldatzeko eskatu dio EBri
Horrekin batera, mila pertsona migratzaile dauden Open Arms eta Ocean Viking erreskate ontziak lehorreratzen uzteko eskaera egin diote Italiako Gobernuari.
2019/05/19 - 15:52
Euri jasa handia
Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, uholde txikiak sortu dira.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/04/13 - 14:01
Uribe Kostako ura berriz ere edan daitekeela iragarri du Bizkaiko Ur Partzuergoak
Ostiralean iturriko ur arrea ez edateko eskatu ondoren, gaur ohiko puntuetan laginak hartu eta aztertu dituzte, eta egoera "erabat normalizatuta" dagoela jakinarazi dute.
2019/04/10 - 22:40
Laukiz, Urduliz, Plentzia, Gorliz eta Sopelara sasoi onean iritsi da Korrika
Uribe Kostako bazter ederrek eta lasterketak bat egin dute arratsaldean. Gogoz eta hunkituta ikusi dugu Laukiz, Urduliz, Plentzia, Gorliz eta Sopelako jendea.
2018/11/16 - 21:07
48 urteko urpekari bilbotar bat hil da Armintzan
15:00ak aldera, hainbat lekukok gizonaren gorpua ikusi dute uretan, eta larrialdi zerbitzura deitu dute.
2018/10/28 - 11:10
Sute batek itsas pasealekuko taberna bat kiskali du Gorlizen
Gertaerak goizaldeko 03:30 aldera izan dira, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Ez da inor zauritu.
2018/10/13 - 22:07
Gorlizko eta Donostiako bi eskalatzailek orduak eman dituzte paretan zintzilik
Peña Fresnedillo (1.477 metro) igotzen ari ziren, zailtasun handiko ‘Via buitres’ izenekotik. 180 metroko altueran zintzilik geratu ziren.
2018/09/07 - 21:08
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.