48 urteko urpekari bilbotar bat hil da Armintzan
Ertzaintzaren helikopteroak 48 urteko urpekari bilbotar baten gorpua erreskatatu du ostiral arratsalde honetan, azaroak 16, Armintzako (Bizkaia) hondartzatik gertu dagoen haitz-gune batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
15:00ak aldera, hainbat lekukok gizonaren gorpua ikusi dute uretan, eta larrialdi zerbitzura deitu dute.
Ertzaintza eta erreskate unitateko helikoptero bat lekura hurbildu dira, baina urpekaria ikusi dutenean, hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Hilotza helikopteroaren laguntzaz erreskatatu dute eta, behin lehorrean izanda, epailearen zain gelditu dira gorpua altxatzeko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.