Gosea
2022/06/26 - 20:38
Lehorteak eta goseteak Etiopia astindu dute
G7 bileran mahaigaineratutako gaietako bat, NATOren gailurrean ere jorratuko dena, Ukrainako gerrak areagotutako gosetea da. Afrikan bereziki biziagotu da, bertako herrialdeek gerran dauden bi herrialdeetatik inportatzen duten gariarekiko dependentzia dela eta.
2022/06/07 - 16:36
Elikagaiak zaborretara ez botatzeko legea onartu du gaur Ministro Kontseiluak
Pertsonako 31 kilo elikagai botatzen ditugu zaborrera urtean. Jatetxean soberan geratzen den janaria bezeroarentzat izan beharko du. Nahi izango ez balute, Elikagaien Bankua moduko erakundeetara bideratu beharko dira.
2022/06/07 - 15:49
Jatetxeek bezeroari bere janariaren soberakinak eskaintzeko legea onartu egin dute
Espainiako Gobernuak taberna eta supermerkatuetako elikagaien xahutzearen aurkako legea onartu du, zaborretara botatzen diren janarien kopurua prebenitzeko eta murrizteko.
2022/06/06 - 17:35
Errusiak, Ukrainak eta Turkiak zerealen esportazioak desblokeatzeko aurreakordioa lortu dute
Zenbait komunikabideren arabera, Turkiako Armada arduratuko da Odesako kostaldetik minak eta beste edozein lehergailu kentzeaz, bai eta ontziei eremu neutraleraino eskolta emateaz ere. Plana aste honetan Ankaran egingo duten bileran ofizialean berrestea aurreikusten da.
2022/06/04 - 17:15
Ukrainako gerrak elikagaien eskasia eragin du Afrikan
Ukrainako gerrak elikagai-krisia eragin du. Portuak blokeatuta daude, eta, ondorioz, zerealak bertan daude pilatuta. Ukrainak eta Errusiak arazoari irtenbide bat bilatzen duten bitartean, prezioen garestitzea eragin du herrialde garatuetan; txiroenetan, aldiz, elikagaien eskasia.
2022/05/25 - 14:28
Ukrainako laboreak, gerrarako eta negoziaziorako arma
Potentzien arteko gerra Ukrainako portuetan ere borrokatzen da. Errusiak inbasioari ekin eta laster blokeatu egin zituen Itsaso Beltzeko portuak eta 20 milioi tona ale harrapatuta daude haietan. Errusiak zigorrak altxatzea eskatu du elikagaiak ateratzeko korridore humanitario bat irekitzearen truke.
2022/05/24 - 16:43
Elikagai krisia gerrarako arma gisa erabiltzea leporatu dio Ursula von der Leyenek Errusiari
Davoseko foru ekonomikoaren bigarren jardunaldia izaten ari da gaurkoa, eta Europako Batzordeko presidenteak hartu du hitza. Ukrainako gerraren ondorioz elikagai horniketa krisia larria da, eta von der Leyenek horren errua, Errusiari egotzi dio.
2022/05/23 - 23:32
Energia eta elikagaien krisiak direla eta, Davoseko Foroak kezka agertu du
Energia eta elikagaien krisia, Ukrainako gerraren ondorioak edota larrialdi klimatikoa izan dituzte hizpide Munduko Ekonomia Foroan.
2022/05/22 - 23:35
Gosea, desagertzen ez den pandemia
Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du azken bi urteotan bikoiztu egin dela elikadura-ziurgabetasuna duten pertsonen kopurua. Egun, munduan 276.000.000 pertsona daude egoera horretan, eta Afrikako adarra delakoan, 48 segundoan behin pertsona bat hiltzen da gosez.
2022/05/22 - 21:54
Gosea, gaixotasunak eta klima larrialdiak, gero eta herrialde gehiagotan
Mugarik Gabeko Medikuak-eko larrialdi koordinatzailearekin egon gara. Aitor Zabalgogeazkoak mundu mailan dauden arazorik larrienak eta datorrena azaldu digu. Herri txiro eta ahulenetan bai baina gainerakoetan, geurean ere, eraginik izango dute, gaixotasunek, pobreziak eta klima larrialdiek.
2022/05/02 - 12:25
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko elikagai-bankuek gaur ekingo diote Udaberriko Bilketari
Bilketa maiatzaren 2tik 7ra egingo da Eroski eta BM supermerkatuetan. Antolatzaileek kanpaina honen garrantzia nabarmendu dute, krisiak eta inflazioak gero eta pertsona gehiagori eragiten baitie. Aurten, gainera, Ukrainatik etorritako 200 lagun gehitu zaizkie laguntza behar duten pertsonei.
2021/06/12 - 18:09
Gosete egoera ezartzea eskatu dute hainbat erakundek Etiopian
Etiopia iparraldean oso egoera larrian daude. Nazio Batuen Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, 350 mila lagunek nekez lortzen dute egunero jatea.
2021/04/26 - 14:33
Bizitza hobeago bat helburu
Chernobil Elkarteak 26 urte bete ditu istripu nuklearrak kaltetutako haurrei laguntza eskaintzen. Orain, pandemia dela eta, beste era batean ari dira atxikimendua ematen.
2020/12/22 - 14:49
CEAR-Euskadik "Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes" kanpaina abiatu du berriro
Gabonetan opari berezi bat egiteko gonbita egin dute oraingoan: erakundearen laguntza jasotzen duten errefuxiatuen bizimodua hobetzen laguntzen duten txartel solidarioak.
2020/12/22 - 10:29
Seme-alabak dituzten familia zaurgarriak dira kaltetuenak Gabonetan
Honen harira, #GabonikGabekoFamiliak kanpaina aurkeztu du Save the Childrenek, familia zaurgarriek Gabonetan dituzten zailtasunak ikusarazteko.
2020/11/16 - 14:32
Bizkaiko Elikagaien Bankuak bere izena erabiliz iruzur egiten ari direla salatu du
Bankuaren izenean telefono deiak egiten ari omen dira, biktimei banketxeko datuak eskatuz. Erakundetik gogorarazi dutenez, ordea, ekarpenak bonuen edo webgunearen bidez bakarrik egin daitezke.
2020/10/09 - 14:31
Elikagaien Mundu Programak irabazi du Bakearen Nobel saria
"Gosearen kontra borrokatzeko, gatazka eremuetan bakearen alde egiteko eta gosea gerra arma ez bilakatzeko egindako lana" goraipatu du Nobelaren batzordeak.
2020/08/01 - 16:15
Ilara gero eta luzeagoak janaria eskuratzeko Italian
Osasun larrialdiak eragin duen krisi ekonomikoaren ondorioz, pobrezian erori diren pertsonen kopuruak gora egin du eta janari sozialetan igarri da. Erroman, esaterako, jantoki sozialak beteta daude.
2020/07/25 - 16:57
Gosete larri baten atarian dago Yemen, NBEaren arabera
Haurrak dira gosetearen biktima nagusiak. 10 urteko Hasan da elikadura krisi larri horren ondorioak pairatzen dituen umeetako bat.
2020/03/03 - 20:13
Zaporeak erakundeak Lesbosen jarraituko du, "errefuxiatuak bakarrik ez uzteko"
Gobernuz kanpoko erakunde horretako hainbat kidek talde faxista baten erasoa jasan zuten Lesbosen.