Grebak
2024/02/05 - 21:33
Garraiolari autonomoek eta txikiek nekazariekin bat egin eta lanuzte mugagabea deitu dute larunbatetik aurrera
Deitzailea 2022ko martxoan 20 eguneko greba bultzatu zuen plataforma bera da, sektoreko enpresa handiak biltzen dituzten patronalen babesik ez izan arren.
2024/02/05 - 13:37
Gizarte ekimeneko ikastetxeetako familiek grebak "berehala" bertan behera uzteko eskatu diete sindikatuei
Guraso elkarteen federazio ezberdinek ohar bateratua atera dute "ikastoletan bezala, akordioa lortzeko" deia egiteko. Diotenez, "lan gatazka izateari utzi dio eta gatazka politiko bihurtu da".
2024/02/04 - 21:17
Greba mugagabea Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegian, astelehen honetatik aurrera
Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegiko langileak hainbat mobilizazio egiten ari dira Nafarroako gainerako zentroekin parekatzea eskatzeko.
2024/02/04 - 19:20
Bilbobuseko langileek 24 orduko greba egingo dute astelehen honetan
Gainera, 8 orduko lanuztea deitu dute ostegunerako, 07:00etatik 13:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez.
2024/02/03 - 21:24
Itunpeko eskoletako familiek manifestazioa egin dute akordioa lortu eta greben amaiera eskatzeko
Itunpeko ikastetxeetako ehunka gurasok eta ikaslek manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bilbon, ikastetxe horietako grebei amaiera emango dien akordioa eskatzeko eta seme-alaben hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzeko.
2024/02/02 - 18:24
Sindikatuek eta patronalak akordiorik gabe amaitu dute bilera, eta otsaileko grebei eutsi diete
Kristau Eskolak negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi du. Sindikatuen ustez, aurkeztutako proposamena "ez da nahikoa", eta lanuzteei eutsi diete otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20rako.
2024/02/02 - 17:57
Sindikatuek eta Kristau Eskolak akordiorik gabe amaitu dute bilera, eta otsaileko grebei eutsi diete
Kristau Eskolak negoziatzen jarraitzeko asmoa agertu du eta errealistak izateko eskatu die sindikatuei. Bestalde, ELAren arabera, proposamena aurretik aurkeztutakoaren ia berdina da, baina urteko lanaldia hamar eta hogei ordu artean murriztea eskaini dute.
2024/02/02 - 11:26
Itunpeko sindikatuek eta patronalak bilera egin dute 12:30ean
Negoziazio-mahaiak beste hitzordu bat du Lan Harremanen Kontseiluan, 9.000 langileri eragiten dien hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiten saiatzeko.
2024/01/29 - 18:44
Frantziako laborariek Parisko sarbide nagusiak blokeatu dituzte
14:00etan hasi dute mobilizazioa, eta dagoeneko zortzi autobide itxi dituzte.
2024/01/29 - 11:46
Laborarien protesta Angeluko supermerkatu baten aurka
Laborariek protesta ekintza bat egin dute Angeluko Lecrerc supermerkatuaren atarian. Establezimenduko ate nagusia pneumatikoekin eta lastozko fardoekin blokeatu dituzte.
2024/01/24 - 21:07
Mileiren politiken aurkako lehen greba orokorra egin du Argentinak 2019tik
Presidentearen politika ekonomikoen aurkako mobilizazio jendetsua egin dute Buenos Aires hirian.
2024/01/23 - 20:37
Tuvisako langileek otsailaren 10era aurreratu dute greba mugagabea
Hala, Tuvisako beharginek mobilizazioen egutegia aldatzea erabaki dute batzarrean, hilabete honetarako iragarritako lanuzte partzialak bertan behera utzita. Egutegi berriak Gasteizko hiri-autobusetako langileen % 90en babesa izan du.
2024/01/23 - 15:59
Sindikatuen arabera, itunpeko eskoletako grebak % 65eko jarraipena izan du; patronalaren hitzetan, % 16koa
Sindikatuek hitzarmena sinatzeko proposamenak lehenbailehen egiteko eskatu diete patronalei. Gainera, "konponbidea ez oztopatzeko eta gatazka bideratzeko esku hartzeko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
2024/01/23 - 09:18
Albiste izango dira: Urdaibaiko Guggenheim; greba itunpeko hezkuntzan; eta euskal Zinema, Oscarretara begira
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/18 - 16:08
Patronalaren arabera, itunpeko eskoletako grebak % 15eko jarraipena izan du; sindikatuen esanetan, % 65ekoa
Biek ala biek atzoko datu berbera eman dute bigarren greba egunean.
2024/01/17 - 16:05
Sindikatuen arabera, EAEko itunpeko irakaskuntzan grebak % 65eko jarraipena izan du
ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk greba egun berriak hasi dituzte asteazken honetan, urtarrilean eta otsailean zehar deitutako hamar guztira.
2024/01/17 - 14:40
Sindikatuen arabera, itunpeko eskoletako grebak % 65eko jarraipena izan du; patronalaren hitzetan, % 15ekoa
Itunpeko irakaskuntzako sindikatuek adierazi dutenez, "patronalak dirua eta baliabideak ditu gatazka gelditzeko". Otsailera arte deitutako 10 greba egunetan lehenengoa da gaurkoa, EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan, ELA, LAB, UGT, CCOO eta Steilas sindikatuak deituta.
2024/01/17 - 14:13
Gizarte ekimeneko ikastetxeei akordio batera iristeko deia egin die Bildarratzek
Ikastoletan gertatu den bezala, negozia dezatela eta adostasun batera hel daitezela galdegin die sindikatuei Hezkuntza sailburuak.
2024/01/17 - 12:05
Gizarte Ekimeneko Irakaskuntzako langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko Jesuitetan
Sindikatuek urtarrilaren 18, 23, 24 eta 25erako eta otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20rako aurreikusitako grebei eutsi diete, sektoreko patronalekin egindako azken bilera akordiorik gabe amaitu baita.
2024/01/17 - 09:13
Albiste izango dira: Greba itunpekoetan, gutxieneko soldataren igoera eta Gorka Urbizuren diskoaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.