Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Greba itunpekoetan, gutxieneko soldataren igoera eta Gorka Urbizuren diskoaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Greba itunpeko ikastetxeetan
Greba itunpeko ikastetxeetan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba itunpekoetan: EAEko gizarte ekimeneko ikastetxetako lan gatazkak konpondu gabe jarraitzen du, atzo ELA, COOO, LAB, UGT eta Steilas sindikatuek Kristau Eskola eta Aice-Izea patronalarekin egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean. Ondorioz, sindikatuek urtarrilerako eta otsailerako iragarritako 10 greba egunei eusten diete, eta gaurkoa izango da, hain zuzen ere, lehendabizikoa.

- Gutxieneko soldataren igoera: Lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 eurotik 1.134 eurotara igotzeko akordioa gaur izenpetuko dute Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Joan den astean egindako batzarrean adostu zuten errenta hori % 5 igotzea eta erabaki horrek atzeraeraginezko ondorioa izatea 2024ko urtarrilaren 1etik.

- Gorka Urbizuren diskoaren aurkezpena: Gorka Urbizuk Hasiera Bat izeneko diskoa aurkeztuko du gaur, Larraungo Gabari gune irekian. 19:00etan hasiko da hitzordua, eta dagoeneko agortu dira zeuden gonbidapen guztiak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X