Sindikatuen arabera, itunpeko eskoletako grebak % 65eko jarraipena izan du; patronalaren hitzetan, % 16koa
ELA, CCOO, LAB, UGT eta Steilas sindikatuek manifestazioa egin dute astearte honetan Gasteizen, Euskadiko gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileentzako hitzarmen berri bat eskatzeko. Sindikatuen arabera, % 65eko jarraipena izan du gaurko grebak.
Kristau Eskolak, bere aldetik, grebaren jarraipena % 16,36koa izan dela esan du. Patronalak ohar batean zehaztu duenez, 93 zentroren erantzunetatik ateratako datuen arabera, 1.070 langilek egin dute greba, eta horrek esannahi du jarraipena % 16,36koa izan dela.
Manifestazioan milaka lagunek hartu dute parte, sindikatuen arabera, eta aste honetarako deitutako hiru greba berrien hasierarekin bat egiten du. Guztira, 9.000 langile inguru daude deituta grebara.
Komunikabideei egindako adierazpenetan, Miren Zubizarreta ELAko arduradunak salatu du sektoreko patronala "etxeko lanak egin gabe" joan dela sindikatuekin izandako azken bileretara.
Sindikatuok jakitera eman dutenez, "lehenbailehen eman nahi diogu irtenbidea gatazka honi; horretarako giltza patronalek dute". Hori dela eta, patronalei eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diete "gatazka atzeratzeko estrategiak eta greba-eskubidea urratzeko jarrerak alde batera utz ditzatela, eta hitzarmena berritzeko edukiak lehenbailehen landu eta eman ditzatela".
Zubizarretak patronalaren jarrera deitoratu du, eta gogorarazi dio hitzarmenak hiru hilabete daramatzala iraungita, eta 15 bilera egin diren arren, ez dela aurrerapausorik eman. Ildo horretan, patronalaren "arduragabekeria" salatu du, egin duen proposamen "zehatz bakarra" soldata eskaintza "erabat onartezina" izan delako, "metatutako KPIa bermatzera ere ez baita iristen".
Sindikatuek beste bi greba egun deitu dituzte urtarrilerako: urtarrilaren 24rako eta 25erako. Bihar, urtarrilak 24, auto-karabanak eta mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Goizeko mobilizazio nagusiak 11:30ean izango dira Bilboko Eskolapioen ikastetxean, Kristau Eskola patronalaren egoitzaren aurrean Donostian eta San Viator ikastetxearen aurrean Gasteizen.
Otsailerako, ELAk, LABek, UGTek, CCOOk eta Steilasek beste bost greba egun deitu dituzte (6, 7, 8, 19 eta 20rako).
Lanuzteak 130.000 ikasle ingururi eragiten die, eta negoziazio mahaiaren bileretan, azkena urtarrilaren 16an, sektoreko hitzarmena berritzeari buruzko akordiorik lortu ez ostean egin dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".