Grezia
2019/04/12 - 22:20
'Aita Mari' ontzia Mediterraneorako bidean da dagoeneko
Egeoko uharteetara nabigatzeko baimena eman dio Portugalek euskal ontziari. Hala ere, 'Aita Mari'k ez du oraindik erreskateak egiteko baimenik.
2019/03/17 - 15:01
Greziako errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko deia zuzendu diote euskal gizarteari
Zaporeak proiektuak pare bat hilabetez bakarrik jarraitu ahal izango du errefuxiatuei jateko ematen Grezian.
2019/01/10 - 09:17
Europaren soluzioa etorkinentzat
Europako zortzi herrialderen artean banatuko dituzte, Maltara, erreskate humanitariorako ontzi batean iritsi diren 49 etorkinak. Aurrez Maltara iritsiak ziren beste 250 lagun ere onartuko dituzte.
2018/12/17 - 10:18
SKAI TV telebista kate grekoaren egoitza atarian leherketa izan da
'Ta Nea' egunkariak jakitera eman duenez, motoan zihoazen bi lagunek egin dute erasoa. Bi kilo lehergailu zeramatzan motxila bat utzi dute eraikinaren kanpoaldean.
2018/11/17 - 14:44
Jendetza hurbildu da Grezian dauden errefuxiatuentzako arropa ematera
EAEko eta Nafarroako 35 udalerritan ari dira biltzen arropa, Zaporeak proiektu solidarioak jarritako puntuetan. Donostian lau furgoneta bete dituzte bi ordutan.
2018/11/14 - 11:49
Greziako pertsona errefuxiatuentzako arropa bilduko du Zaporeak GKEak larunbatean
EAEko eta Nafarroako 35 udalerritan bilduko dute arropa. Errefuxiatuen beharrak asetzen dituzten arropa biltegiak minimoen azpitik daude Grezian, antolatzaileen esanetan.
2018/10/26 - 11:21
6,8 graduko lurrikara izan da Grezian
6,8 graduko lurrikarak Greziako mendebaldeko kostaldea astindu du goizaldean. Agintariek ez dute biktimen edo kalteen berririk eman oraindik.
2018/10/26 - 08:47
6,8 graduko lurrikara batek Greziako kostaldea astindu du
Astinduak kalteak eragin ditu etxebizitza eta eraikinetan. Halaber, lurrikara Atenasen, Italian, Maltan, Albanian eta Libian ere sentitu dute.
2018/10/23 - 22:50
Orain dela 2.400 urte hondoratutako ontzi bat ia osorik aurkitu dute
Itsaso Beltzean izan da, Bulgariako kostatik hurbil. Karbono 14aren arabera, orain dela 2.400 urte hondoratu zen ontzia. 23 metroko Greziako zama-ontzi bat da.
2018/10/23 - 11:02
Italiak desafio egin dio austeritateari
Europako Batzordeak ezarritako defizit muga nabarmen betetzen ez duen aurrekontu proiektua aurkeztu du. Bruselak ondo pentsatu beharko du Italiari ematen dion erantzuna.
2018/10/02 - 23:00
Lesboseko kanpamentuetan dauden errefuxiatuak, egoera larrian
Hain da jasangaitza egoera, non erabaki dramatikoak hartzera bultzatu ditu asko. Asiloa eskatzen duten umeen suizidio saiakerak igo egin dira azkenaldian.
2018/08/29 - 10:40
Sutea izan da Pireo eta Kreta arteko bidaia egiten duen ferryan
Pireo eta Kretako uhartearen artean bidaia egiten duen Eletherios Venizelos izeneko ferryan piztu da sua. Ontzian zihoazen 875 bidaiariak onik atera dira.
2018/08/22 - 10:13
Tsiprasek 'Greziako odisea' amaitu dela adierazi du
Herrialdeak zortzi urte eman ditu hainbat erreskateren zamapean: "Orain, gure patua eta etorkizuna zehazteko eskubidea berreskuratu dugu; inposiziorik gabe, baina zuhurtziaz".
2018/08/20 - 17:06
Amaitu da Greziako erreskate programa
Greziako erreskatearen arduradunek azaldu dute herrialdeak erreformekin jarraitu behar duela, ekonomia berriztatze aldera.
2018/08/20 - 16:31
Hirugarren erreskate programa 'arrakasta handiz' amaitu du ofizialki Greziak
Herrialdea finantzatzeko eta bankuen birkapitalizazioa ordaintzeko Europako erreskate funtsetik laguntza gehiagorik behar ez izatea "arrakastatsutzat" hartu du Europako Egonkortasun Mekanismoak.
2018/07/28 - 21:22
88 lagun dira dagoeneko Greziako suteetan hildakoak
Oso larri zegoen 42 urteko emakumezko bat da azken hildakoa. Kaltetutako zonaldeak garbitzen eta biktima gehiagoren bila dabiltza orain.
2018/07/27 - 10:49
Grezian suteak nahita eragin zituztela diote zantzuek, Gobernuaren esanetan
Azken balantzearen arabera, 85 dira jada hildakoak, baina oraindik desagertu asko dago. Eurite handi batek urez gainezka utzi ditu Atenaseko aldiriak, bizilagunak harrapatuta geratuta.
2018/07/26 - 14:26
85 pertsona hil dira Greziako suteetan, desagertuen bila jarraitzen duten bitartean
Desagertutako pertsona kopurua zehaztugabe dago, gorpu asko identifikatu gabe baitaude. Halaber, 187 zaurituetatik 64k ospitalean jarraitzen dute eta, horietatik, hamaika egoera kritikoan daude.
2018/07/26 - 00:24
Desagertuak topatzea eta suteak itzaltzea da helburu nagusia orain Grezian
Hildakoen kopurua 80ra heldu da, baina 100 baino gehiago ere izatea aurreikusi dute, 25 bat desagertu baitaude. Herrialdean gogoratzen den gisa honetako ezbeharrik handiena da.
2018/07/25 - 16:00
Greziako suteak, azken hamar urteetako larrienak
Suteek, gutxienez, 79 hildako utzi dituzte; zaurituak 187 dira eta oraindik gainera desagertuta dagoen jendearen bila ere badabiltza. Beraz, litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea.