88 lagun dira dagoeneko Greziako suteetan hildakoak
Joan den astelehenean Greziako mendebalde kostaldeko Atika zonaldean izandako suteen ondorioz hildako lagun kopuruak gora egin du larunbat honetan, eta 88 dira jada, azken txosten ofizialaren arabera. Oso larri zegoen 42 urteko emakumezko bat da azken hildakoa.
Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, 48 lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute. Horietako bi haur dira, baina hobera egin dute eta litekeena da datorren astearen hasieran alta jasotzea. Bederatzi zaurituk, ordea, oso larri jarraitzen dute.
Autopsiak egin ostean, orain arte 10 bat lagun identifikatu dituzte. Dena dela, biktima guztiak identifikatuta ez daudenez, oraindik ez dakite zenbat desagertu dauden.
Kaltetutako zonaldeak garbitzen eta biktima gehiagoren bila dabiltza orain.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte