Grezia
2016/11/18 - 13:27
Greziako alderdi neonazia, Trumpen garaipenaren alde
Ilias Kasidiaris "Urrezko Egunsentia" Greziako alderdi neonaziko bozeramailea elkarrizketatu du Ane Irazabalek. Trumpen garaipenak Europako alderdi ultraeskuindarrei indarra emango diela uste du.
2016/11/17 - 14:24
Greziarrek ez dute suspertze ekonomikoaren zantzurik nabaritzen
Azken 8 urteetako lehen dato ekonomiko ona jaso dute Grezian, BPGa % 0.5 igo da iragan hiruhilekoan.
2016/08/15 - 17:08
Erasoa Grezian Zaporeak elkarteko sukaldean
Boluntarioek dena lurrean botata aurkitu zuten atzo goizean. Sabotaje hauen aurrean sukaldea beste toki batera eramango dute. Zaporeak proiektua Intxaurrondoko Gastronomia elkartean sortu zen.
2016/08/15 - 15:42
'Zaporeak' egitasmo solidarioaren sukaldeari eraso diote Grezian
Kios uhartean dago, eta egunero 1.300 bat errefuxiaturentzako bazkariak prestatzen ditu. Sabotajea gorabehera, boluntarioek igandean ere izan zuten ohiko laguntza emateko gaitasuna.
2016/07/28 - 15:00
Iruñeko bi gazte atxilotu dituzte Tesalonikan
Zabaldi gizarte-zentroaren arabera, biak aske utzi dituzte dagoeneko. Gaienra, atxiloketak eta EBren migrazio politika "kriminala" salatu ditu.
2016/06/03 - 12:17
9 migratzaile hil dira eta ehunka erreskatatu dituzte Creta inguruan
Gutxienez, 350 errefuxiatu salbatu dituzte salbamendu zerbitzukoek. Tokiko prentsaren arabera, 600-700 migratzaile artean zihoazen 25 metro luze den itsasontzi batean.
2016/05/29 - 15:54
Refugees TV, iheslari siriarrek sortutako telebista
Kanpalekuan famatu egin dira eta, Idomeni desegin ostean ere, haien proiektuarekin jarraitu nahi dute. Errefuxiatuen drama, errefuxiatuek beraiek kontatuta.
2016/05/28 - 14:04
Nafarroatik joandako suhiltzaile talde bat lanean ari da Idomenin
Greziak amaitutzat eman du Idomeniko kanpalekuaren hustutzea, baina boluntarioek errefuxiatuei laguntzen jarraitzen dute.
2016/05/27 - 12:05
Greziak jendez hustu du Idomeni, Ellinikon gauza bera egin aurretik
"Elliniko itxi egingo da. Ezin dizuet esan noiz. Baina gure hurrengo ekintza Elliniko jendez hustea izango da", esan du Politika eta Immigrazio ministroak.
2016/05/26 - 22:08
Amaitutzat eman dute Idomeniko kanpalekuaren desegitea
Azken errefuxiatuak gobernuaren kanpalekuetara eraman dituzte, eta, dena hustuta zegoenean, kazetariei sartzen utzi diete. ETBko taldeak barrutik ikusi du nola geratu den kanpalekua.
2016/05/26 - 10:19
Drama Greziatik Italiara igaro da
Italia jomuga, Libiatik sarri ateratzen dira errefuxiatuen ontziak. Gainezka doazen ontzi zaharkituak direnez, Egeokoak baino hondoratze hilgarriagoak izaten dira.
2016/05/25 - 16:32
Hitzarmena Eurotaldea eta Nazioarteko Diru Funtsaren artean
Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak adostu dutenez 10300 milioi euro emango zaizkio Greziari. Zorra itzultzeko epea 4 urtez luzatu zaio.
2016/05/25 - 11:50
Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua husten jarraitzen dute
Hamar egun aurreikusi ditu Greziako Gobernuak, Idomeniko kanpalekua erabat husteko. Oraingoz, ez da istilurik izan Poliziaren eta errefuxiatuen artean.
2016/05/25 - 10:33
Euroguneak 10.300 milioi euro emango dizkio Greziari zorra ordaintzeko
Hortik aurrerako ekarpenentzat, pribatizazioekin, bankuen legediarekin, zerga-bilketa agentziarekin eta energiaren sektorearekin lotutako neurriak eskatuko dizkiote.
2016/05/24 - 20:31
4.000 ume arriskuan egon litezke Idomeniko kanpalekua hustu eta gero
GKEaren arabera, kanpaleku horretan egon diren errefuxiatuen eta migratzaileen % 40 haurrak dira, eta horietako asko bakarrik bidaiatu dute.
2016/05/24 - 15:57
Heldu dira Madrilera Greziatik atera dituzten 20 errefuxiatuak
Guztira, 7 gizon, 5 emakume eta 8 haur daude lehen taldean. Katalunian, Aragoin eta Andaluzian hartuko dituzte.
2016/05/24 - 12:27
Idomeniko errefuxiatuen kanpamendua husten hasi da Polizia
Greziako Gobernuak Indomeniko 8.000 errefuxiaturen kanpamendua hustu nahi du erabat baina, horretarako, poliziak astebete inguru beharko duela aurreikusten dute.
2016/05/24 - 11:09
Alvaro Saiz,euskal boluntarioa Idomenin:'Irteteko gonbita egin digute'
Radio Euskadin azaldu duenez, goizaldean kanpaleku atariraino lagundu die Poliziak eta orain 5 kilometro ingurura daude. Bizkaian bildutako lau tona elikagai banatzen ari zen Idomenin.
2016/05/24 - 10:17
Greziako polizia Idomeniko kanpamentua hustutzen hasi da
Lehenengo bi autobusak goizean goiz irten dira Idomenitik Grezia iparraldean ireki dituzten zentro ofiziletara bidean.
2016/05/24 - 09:36
Grezia Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua jendez husten hasi da
Gunea erabat husteko astebete inguru beharko dutela aurreikusten dute. Greziako beste harrera zentro batzuetara eramango dituzte errefuxiatuak.