Grezia
2022/05/29 - 19:37
Iranek Greziako bi petrolio-ontzi konfiskatu ditu, eta Europar Batasunak gatazkaren konponbidea eskatu du
Joan den ostiralean atxiki zituen Iranek ontzi greziarrak; aldez aurretik, baina, Greziak Irango beste ontzi bat konfiskatu zuen, eta Irani lotutako hedabide batek zabaldu duenez, ekialdeko herrialdeak “zigor-neurriak” iragarrita zituen.
2022/05/27 - 22:36
Iranek bi petrolio-ontzi greziar atzeman ditu Persiar golkoan
Era berean, Greziak irandar ontzi bat atzitu zuen asteazkenean. Teheranek ohartarazi zuenez, petrolioa zeraman, Estatu Batuek hala eskatuta.
2022/05/27 - 22:15
Iranek bi petrolio-ontzi greziar harrapatu ditu Persiar golkoan
Irango Guardia Iraultzaileak bi petrolio-ontzi greziar atzeman ditu Persiar golkoan, Greziak petrolioa zeraman Irango ontzi bat atzeman eta egun batzuetara.
2022/05/25 - 18:50
Greziako kanpalekuetatik gaixo dauden haurrak ekartzeko korridore humanitarioak zabaltzea eskatu dute
Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz erakundeek salatu dute Europan ez zaie tratu bera ematen Greziako errefuxiatu-esparruetan dauden errefuxiatu siriar, afganistandar edo irakiarrei, eta Ukrainatik datozen errefuxiatuei.
2022/03/21 - 12:58
Europarren erdiak gerra nuklearraren beldur dira
Europako gehiengo zabal batek gaitzesten du Errusiaren erasoa. Halaber, Ukrainako gerra Europa osora zabaltzeko arriskua ikusten dute europarren erdiak baino gehiagok.
2022/02/18 - 12:07
Grezia eta Italia arteko bidea egiten ari zen ferry bat ebakuatu dute sute baten ondorioz
Greziako Igumenitsa hiriaren eta Italiako Brindisi hiriaren arteko bidea egiten ari zen ontzi bateko 239 bidaiariak eta tripulazioko 51 kideak ebakuatu behar izan dituzte, sute handi bat piztu ondoren. Pertsona bakarra zauritu da.
2021/12/17 - 09:58
Zirkulazio librea ez kaltetzeko koordinazioa eskatu dute EBko herrialdeek, baina ez dute akordiorik lortu
Frantziak herrialdean sartzea debekatuko die Erresuma Batuko herritarrei. Greziak, Irlandak, Italia eta Portugalek, berriz, PCR negatibo bat eskatuko die bidaiari guztiei, baita covid ziurtagiria duten europarrei ere.
2021/12/05 - 22:11
Lesbosen, aita santuak gaitzetsi egin du Europak migratzaileekin duen jokabidea
Aita Santua Greziako Lesbos hirian izan da, bost urtetan bigarren aldiz. Migratzaileen aurrean hitz egin du Frantziskok, baina Europako lider politikoei zuzendutako hitzak izan dira, kritikatu egin baititu Europak migratzaileekin darabiltzan politikak eta altxatu dituen hesiak.
2021/10/25 - 13:05
Etorkinen presioa gehituz doa Europa ekialdean
Gero eta errefuxiatu gehiago ari dira Bielorrusiatik Europar Batasunera iristen Polonia zeharkatuz.
2021/09/27 - 13:32
Pertsona bat hil da Kreta irlan izandako 5,8 graduko lurrikararen ondorioz
Hainbat eraikin erori dira gaur goizeko astinduaren eraginez, gizon bat hil egin da eta hainbat lagun zauritu. Errepide batzuk blokeatuta daude eta, ikastetxe eta eraikin publikoak itxi dituzte, badaezpada.
2021/09/04 - 11:36
Migrazio legea gogortu egin du Greziako Gobernuak, bi urtean hirugarren aldiz
Araudi berriarekin, Greziara legez kanpo sartzen den pertsona migratzaile oro atxilotzeko eta berehala deportatzeko eskumena izango du bertako Poliziak.
2021/08/12 - 14:15
Mediterraneoko suteek Aljerian utzi dituzte kalte larrienak, 69 hildako eragin baitituzte bertan
Egunotan Mediterraneoko herrialdeetan piztutako suteek kontrolik gabe jarraitzen dute Italian eta Aljerian. Grezian eta Turkian, berriz, egoerak hobera egin du, baina alerta egoeran daude oraindik, fokuak berriro pizteko mehatxua dela eta.
2021/08/11 - 17:11
Mediterraneoko ekialdean milaka sute daude piztuta
Greziako suteek baretzera egin dutela dirudi. Eubea uhartean, garrek indarra galdu dute, eta kea arintzeak erraztu egin ditu iraungitze lanak. Italian, ordea, Kalabrian eta Sizilian piztutako fokuek kezkatzen dute.
2021/08/10 - 15:40
Greziako biztanleek protesta egin dute Gobernuak suteekin egin duen kudeaketaren aurka
Telebista bidez, Greziako lehen ministroak barkamena eskatu zuen bart sutea itzaltzeko lanetan egindako akatsengatik. Parlamentuaren kanpoaldean,ehunka pertsonak aireko baliabideen falta salatu zuten.
2021/08/10 - 15:35
Etxean dituzten baliabidekin egiten ari dira aurre suari Greziako bizilagunak
Suak bizirik jarraitzen du, baretzeko itxurarik gabe. Dagoeneko 65.000 hektarea erre dira herrialde osoan, baina gune gehienak kontrolpean dituzte suhiltzaileek. Orain, Eubea uharteak kezkatzen du.
2021/08/10 - 14:03
Greziako lehen ministroak barkamena eskatu du suteen aurkako borrokan "ahul" aritzeagatik
Kyriakos Mitsotakisen hitzetan, suteak itzaltzeko lanen kudeatzaileak zigortuko dituzte, aktibo dauden sute guztiak amatatu eta gero. Bitartean, Eubea uharteko bizilagunek airezko baliabideen eskasia kritikatu dute eta sugarren aurkako borrokan jarraitzen dute.
2021/08/09 - 13:56
Turkiak, Greziak eta Italiak suteen aurkako borrokan jarraitzen dute, zazpigarren egunez
Mediterraneoko herrialdeak egoera larrian daude suteen eraginez. Grezian, 56.000 hektarea baino gehiago kaltetu dira Eubean; Turkian, 157.000 hektarea baino gehiago, eta 6 sute daude aktibo; eta Italian, Siziliako egoera oso kezkagarria da, 50 sute baino gehiago baitituzte bertan.
2021/08/09 - 13:31
3.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte Greziako Eubea uhartean, suteak direla eta
Suak hartuta jarraitzen du Greziako Eubea uharteak. 500.000 hektarea lursail eta 50 herri erre dira, eta 3.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.
2021/08/08 - 22:10
Greziako eta Turkiako suteen egoera hobetu da
Heleniar herrialdeak kontrolpean ditu sute guztiak, Eubea uhartekoa izan ezik. Turkian, asteburu honetako euriteek suteak itzaltzen lagundu dute eta sei gune aktibo baino ez dira geratzen.
2021/08/08 - 17:48
Europar Batasuneko 21 herrialdetan covid ziurtagiria eskatzen da eguneroko jardueretarako
Covid ziurtagiriaren eskakizun horrek juridikoki zalantzak piztu arren, pandemia eten eta txertaketa bultzatzeko tresna bihurtu da agintari askorentzat.