Europarren erdiak gerra nuklearraren beldur dira
Ukrainako gerra Europa osora zabaltzeko arriskua ikusten dute europarren erdiak baino gehiagok. Hala dio INSAak, Soziologia Ikerketarako Institutuak, egindako azken inkestak.
Alemaniarren ia herenak, % 32k, uste dute gerra Europako kontinente osora zabaldu eta gatazka nuklear batean amaitzeko arriskua dagoela.
Espainian eta Herbehereetan beldur hori oraindik handiagoa da. Espainiaren kasuan, % 45ekoa eta Herbehereetan, % 51 dira arrisku hori ikusten dutenak. Frantzian oraindik ezkorragoak dira, % 81 baitira arrisku nuklearra ikusten dutenak. Horietatik % 39k uste dute arriskua handia dela. Izan ere, ustezko kutsadura erradioaktiboaren aurka prest egoteko, iodo pastillen salmentak nabarmen igo dira Frantziako farmazietan.
Hala ere, gehiago dira gerra konbentzionala Europan jasateko arriskua ikusten dutenak. Italian % 63k eta Alemanian % 52k beldur hori dute.
Espainiaren kasuan deigarria da, Portugalekin batera, gerra urrunen duen herrialdea izan arren, gatazkaren beldurrik ez duen talde txikiena dagoela bertan. Espainiarren artean % 3 baino ez dira gerra iritsiko zaien beldur hori ez dutenak. Alemaniarren eta italiarren artean gehiago dira, % 14, beldurrik ez dutenak.
Errusiarren erasoa gehiengo zabal batek gaitzesten du Europan. Alemaniarren % 82k, espainiarren % 86k eta herbehereetarren % 88k.
Harrigarria da, Grezian galdetutakoen % 34k soilik gaitzesten duela Errusiaren inbasioa. Gainera, % 5 dira erasoa onartzen dutenak. Horren arrazoia, ikerketa honen arabera, zera izan daiteke: Greziak eta Errusiak erlijio ortodoxo bera izateak, kontserbadore greziarren artean errusiarrak begi onez ikustea eragiten duela. Horri gaineratu behar zaio Greziako Alderdi Komunistak ezkertiarren artean eragin handia duenez, ezkertiarrek ere jarrera eszeptikoa dutela Mendebaldearen aurrean.
Errefuxiatuei ongietorria ematerakoan dagoen jarrera ere aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Frantzian ongietorria ematen dietenak % 43 dira, ostera Alemanian jaitsi egiten da kopuru hori % 37ra. Grezian oraindik gutxiago dira errefuxiatu ukrainarrei ongietorria emateko prest daudenak, herritarren laurdena. Greziarren gehiagoak errefuxiatuen aurkako jarrera dauka.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.