Grezia
2020/09/20 - 11:28
Moriako 12.000 migratzaileetatik 9.000 Kara Tepen daude jada, Lesbosen bertan
Koronabirus probak egiten ari zaizkie guztiei, agerraldi handi baten beldur. Oraingoz 213 kasu atzeman dituzte eta koarentenan dituzte aparte diren instalazio batzuetan.
2020/09/16 - 19:51
Zaporeak euskal erakundeak sukaldea ireki du gaur Lesbos uhartean
Segurtasun bezala hainbat egunez koarentenan egon eta boluntarioak PCR probetan negatiibo eman dute.
2020/09/15 - 17:08
Zeynab eta Zaeb, errefuxiatuen lehen bikote mixtoa
Bikotea Morian ezkondu zen eta errefuxiatuen lehen bikote mixtoa osatzen dute. Bata Somaliakoa da eta beste Afganistangoa. Oraindik familia asko daude Moriako kanpamendu inguruan kanpatuta.
2020/09/14 - 19:28
Errefuxiatuek uko egin diote Morian eraikitzen ari diren kanpaleku berrira joateari
Kartzela bat dela eta baldintzak ez direla onak ziurtatu dute. Greziako Gobernuak xantaia egin die eta kanpaleku berrian jarraitzen dutenek soilik jasoko dutela asiloa adierazi du.
2020/09/14 - 14:35
Moriako kanpalekuan dauden errefuxiatuak hartzeko prest agertu da Euskadi
Eusko Jaurlaritzaren iritziz, egoera honek Europar Batzordearen eta haren estatu kideen konpromisoa eskatzen du, errefuxiatuen krisi humanitario honen aurrean erantzun azkarra emateko.
2020/09/13 - 17:07
Ehunka errefuxiatu eraman dituzte Greziako Gobernuak eraikitako kanpaleku berrira
Zentro itxia da, eta behin barruan, ezin dira atera. Bestalde, Lesbosen, Zaporeak proiektuko boluntario guztiek negatibo eman dute koronabirus probetan.
2020/09/12 - 18:23
Greziako Poliziak gas negar-eragilea erabili du errefuxiatuen kontra Lesbosen
Moriako kanpalekua suak suntsitu eta gero, Lesbos uhartean eraikitzen ari diren eremu berriaren kontra protesta egin dute gaur errefuxiatuek. Aske izan nahi dutela aldarrikatu dute.
2020/09/12 - 17:01
Moriako pertsona errefuxiatuen egoera salatu dute ehunka pertsonak
“Europa erruduna, Genozidioari stop” lelopean, elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, 13.000 pertsona baino gehiago bizitzen ari diren egoera salatzeko.
2020/09/12 - 11:46
Moriako errefuxiatuak base militarretan biltzeko asmoa dutela salatu du Zaporeakek
Grezian gertatzen ari dena salatzeko, Ongi Etorri Errefuxiatuakek eta Mugak Zabalduz karabanak elkarretaratzeak deitu dituzte larunbat honetarako Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
2020/09/11 - 14:44
Moriako kanpalekuko errefuxiatuak, hirugarren egunez kale gorrian
Kanpalekuan bizi ziren 12.000 pertsonatik gora, su hartutako gunearen inguruetan dira, aterpe seguru bat jasotzearen esperoan. Bitartean, kale gorrian daude milaka familia, kale gorria dutelarik gordeleku bakarra.
2020/09/11 - 12:50
Lesbosen dagoen Zaporeak-eko lantaldea berrogeialdian dago, sukaldea itxita
Gobernuz kanpoko erakundeak azpimarratu du "prestutasuna agertu duten laguntzaile sare zabala" duela, eta proiektuak aurrera jarrai dezan behar dutena egingo dutela.
2020/09/11 - 11:44
Moriako errefuxiatuek hirugarren gaua igaro dute kale gorrian
Atzo arratsaldean beste sute bat izan zen, eta geratzen zen apurra erre zen. Errefuxiatuak ahal duten bezala ari dira bertan bizitzen, garretatik salbu geratu zenarekin.
2020/09/10 - 23:36
Moriako migratzaileen ebakuazioan laguntzeko eskatu die Bruselak EBko herrialdeei
Alemaniak eta Frantziak plan bat abiatuko dutela iragarri dute. Espainiako Gobernuak esan du ez duela errefuxiaturik hartuko, "dagoeneko migratzaile kopuru handia" duela argudiatuta.
2020/09/10 - 23:00
Alemaniak eta Frantziak Lesboseko adin txikikoak hartzeko ekimena jarri dute abian
Lesbosen seniderik gabe zeuden adin txikikoak hartzeko ekimen bat jarri dute martxan Alemaniak eta Frantziak. Herbehereek ere bat egin dute.
2020/09/10 - 13:42
Greziako Gobernuak gaurko agindu du Moriako errefuxiatuentzako ostatua
Mitarakisek zehaztu duenez, prestatzen ari diren hiru ontzietako batean edo beste uharte batzuetatik ekarritako karpetan egingo dute lo pertsona horiek.
2020/09/10 - 00:50
Sute berri bat piztu da Moriako errefuxiatuen gunean
Bertan geratu ziren familiak, aurreko sutean beren karpak erre ez zirelako, korrika atera dira sugarretatik eta eremu osoa estali duen ke beltz trinkotik ihes egiteko.
2020/09/09 - 14:08
Greziak larrialdi egoera ezarri du Lesbosen Moriako sutearen ondoren
Errefuxiatu-eremuan bizi zirenei uhartetik ateratzea debekatu die, koronabirusa ez hedatzeko. Duela astebetetik koarentenan zegoen gunea, eta atzo 35 positibo atzeman zituzten.
2020/09/09 - 10:59
Sute batek ia erabat kiskali du Moriako errefuxiatu-eremua
Ikusteke dago biktimarik ote dagoen, suhiltzaileak ez baitira oraindik karpetara sartu. Koronabirusa tarteko, liskarra sortu da errefuxiatuen artean, eta ondoren piztu dira garrak.
2020/07/21 - 10:44
Pandemiaren osteko krisiari aurre egiteko funtsa adostu dute EBko buruzagiek
Berreraikuntza funtsak 750.000.000 euro izango ditu, baina iparraldeko herrialdeek diru-laguntza zuzenak 390.000.000 eurora murriztea eta transferentzien kontrola indartzea lortu dute.
2020/06/15 - 11:36
Europako bost estatuk mugak zabaldu dituzte gauerdian
Egoera epidemiologikoa kontrolpean dutela ebatzita, mugak zabaldu dituzte Frantziak, Alemaniak, Belgikak, Kroaziak eta Txekiar Errepublikak.