Gripea
2021/08/24 - 16:37
Frantziako gobernuak txertoaren hirugarren dosia gomendatu die 65 urtetik gorakoei eta arrisku berezia dutenei
Hirugarren dosia RNA-mezularia motako txertoena izan behar da, 65 urte edo gehiago dituztenentzat, baita covid-19a modu larriagoan izateko arriskua areagotzen duten gaixotasunak dituztenentzat ere.
2021/01/03 - 15:26
Gripeak ez du indarrik izan aurten, koronabirusaren aurkako neurriei esker
Honek guztiak eragin zuzena izan du botiketan. Gripearen aurkakoak ez dira saldu. Hala ere, farmazietan jende ugari dute egunero. Herritarren zalantzak argitzeko bide bihurtu dira.
2020/12/12 - 16:05
Landetan hegazti gripearen bi agerraldi izan dira, baina euskal hazleak lasai daude
Duela hiru urteko agerraldian, kutsatuta ez zeuden ahateak ere hiltzeko erabakia hartu zuten erakundeek, eta euskal ekoizleek intsumisiora jo zuten.
2020/10/29 - 16:55
% 55ek baino gehiagok hartu du gripearen aurkako txertoa Euskadin
240.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute txertoa eta kanpainak irekita jarraitzen du, beraz, Osasun Sailak arriskuko herritarrak beren burua babestera animatu ditu.
2020/10/16 - 15:46
Sagardui: "Kurba kezkagarria ikusita, gripearen eragina erabakigarria izango da"
Euskadi COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko beharrezkoa izango den material logistikoa prestatzen eta erosten hasi dela aurreratu du Osasun sailburuak.
2020/10/13 - 14:21
Arrisku-taldeekin hasi da EAEn gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Osasun Sailak txertoa jartzeko leku espezifikoak antolatzea erabaki du, eta, berrikuntza gisa, 300 puntu horietatik heren bat Osakidetzaren saretik kanpoak dira.
2020/10/13 - 12:59
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina, abian EAEn
Lehen aldiz, Osakidetzak berak emango die hitzordua arrisku taldeko pertsonei. Horrez gain, anbulatorioetatik kanpo hainbat txertaketa-gune prestatu dituzte.
2020/10/09 - 18:37
Nori komeni zaio gripearen aurkako txertoa jartzea?
Txertatzea ez da derrigorrezkoa baina aurten osasun agintariek bereziri gomendatzen dute, COVID-19aren pandemiarekin bat egingo duelako, batez ere.
2020/10/09 - 18:27
Horrelakoa izango da gripearen aurkako kanpaina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Osasun zentroak jarriko dira harremanetan arrisku taldekoekin (65 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoren bat dutenak eta haurdunak) hitzordua jartzeko eta, beraz, ez dute telefonoz deitu beharko.
2020/10/09 - 15:04
Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina urriaren 13an hasiko da, berrikuntza ugarirekin
Lehen aldiz, Osakidetzak emango die hitzordua arrisku taldekoei. Horrez gain, 300 txertaketa-gune paratu dituzte. Urriaren 31tik aurrera, hala eskatzen duten gainerako herritarrak txertatuko dituzte.
2020/10/07 - 17:49
Gripea eta COVID-19a: Nola desberdindu sintomak?
Birus batek eragiten ditu biak. Bata zein bestea arnasbidetik transmititzen dira, eta sukarra, eztula eta nekea eragiten dituzte.
2020/10/06 - 16:24
Erizain elkargoaren arabera, txertoa da gripearen hedapena mugatzeko tresna bakarra
Gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina aste honetan hasi da Nafarroan eta partzialki Euskal Autonomia Erkidegoan.
2020/10/05 - 22:01
Hasi dira gripearen aurkako txertoa jartzen Hego Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoko kanpaina orokorra urriaren 13an abiatuko da, baina gaurtik aurrera adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei eta Osakidetzako osasun langileei jarriko diete.
2020/10/05 - 16:49
31.000 nafarrek gripearen aurkako txertoa jartzeko eskaera egin dute dagoeneko
Nafarroako Osasun Departamentuak txertoa jartzearen garrantzia nabarmendu du, batik bat COVID-19a agertu den honetan. Aurten 270.00 dosi erosi dituzte, iaz erositakoen bikoitza baino gehiago.
2020/10/05 - 13:48
Gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina hasi da gaur Nafarroan
Helburua, urtero bezala, kutsatzeak eta heriotzak murriztea da. COVID-19aren eta gripearen infekzio bikoitz batek heriotza arriskua bikoiztu egingo luke.
2020/10/04 - 22:16
Gripearen aurkako txerto kanpainaren berezia, COVID-19 pandemia garaian
Gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpainak hasiko dira Nafarroan, modu orokorrean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetan eta osasun langileen artean.
2020/09/30 - 12:19
Nafarroako Gobernuak gripearen aurkako txertoa jartzeko eskatu die herritarrei
Urriaren 5ean abiatuko dute gripearen aurkako txertaketa kanpaina, eta osasun-zentro gehienetan eska daiteke jada hitzordua. Zehazki, 270.000 dosi erosi dituzte kanpaina honetarako.
2020/09/21 - 16:43
Gripearen txertoak COVID-19an duen eragina argitzeko ikerketa egiten ari dira Bioaraban
Araban iaz gripearen txertaketa kanpainara deitu zituzten 64.000 pazienteen datuekin ari dira lanean. Orain arte egindako antzeko ikerketek emaitza kontrajarriak izan dituzte.
2020/09/20 - 16:52
Koronabirusaren kontrako neurriek gripea geldiarazi dute Hego hemisferioan
Udazkena ate joka dugula, gripearen denboraldia ere laster iritsiko da, eta horrekin batera, gripeak COVID-19aren olatu berri batekin bat egin ahal izatea.
2020/09/17 - 01:38
Munduko Osasun Erakundeak gripearen aurkako txertoa jartzea gomendatu du
COVID-19 eta gripe kasuak aldi berean ugarituz gero, osasun zentroetako eta ospitaleetako lana nabarmen zailduko litzatekeela ohartarazi dute.