Nafarroako Gobernuak gripearen aurkako txertoa jartzeko eskatu die herritarrei
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina datorren astelehenean, urriak 5, hasiko da Nafarroan, eta azaroaren 27ra arte luzatuko da. Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak txertoa jartzeko eskatu die herritarrei, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz arrazoi gehiagorekin, gainera. Nafarroak, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioarekin batera prestatu du aurtengo kanpaina.
Ildo horretatik, Nafarroako Osasun Departamentuak 270.000 dosi erosi ditu kanpaina honetarako, hau da, iaz baino kopuru bikoitza (126 000), Santos Indurain Osasun kontseilariak kazetarien aurrean egindako agerraldian azaldu duenez.
Nafarroako osasun-zentro gehienetan eska daiteke jada txertoa jartzeko hitzordua, baita esteka honen bidez ere. Azken kasu horretan, nahikoa izango da osasun-txartelaren zortzi zifrako zenbakia eta jaioteguna jartzea. Gainera, berrikuntza gisa, telefono bidez aurretiko hitzordua eskatzeko sistema berria gaitu dute aurten, dagoeneko martxan dagoena.
Iruñerako eta Eskualderako, telefonoa 659 100 300 da; Tuteran, hitzordua 848 434 430 telefonoaren bidez eskatu behar da. Bi telefonoak astelehenetik ostiralera daude martxan, 08:00etatik 20:00etara. Gainerako tokietan, dagokion osasun-zentrora deitu behar da hitzordua hartzeko.
Arrisku-baldintzak dituzten pertsonak
Gripeak osasunean eragin gehien izan dezakeen pertsonei zuzenduta dago bereziki kanpaina, hala nola 60 urtetik gorakoei, haurdun daudenei, helduei eta osasun-arazo kronikoak dituzten 6 hilabetetik gorako haurrei. Arazo horiek, besteak beste, honako hauek dira: kardiobaskularrak, diabetesa, obesitate morbidoa, giltzurrunetako gaixotasunak, gibelekoak, neuromuskularrak, immunogutxitzea eta minbizia.
Halaber, gripea arrisku-baldintzak dituzten pertsonei kutsa diezaieketen pertsonei ere txertoa jartzeko eskatu die Foru Gobernuak. Hori dela eta, garrantzitsua da osasun-langileek ere txertoa jartzea. Gainera, txertaketa langile soziosanitarioentzat ere gomendatzen da, baita etxeko zainketakoentzat ere, eta baita etxean arrisku handiko pertsonekin bizi diren adin txikikoentzat ere.
Txertoa bereziki egokia da, halaber, hezkuntza-maila guztietako irakasleentzat, segurtasun-indarretako kideentzat, suhiltzaileentzat, babes zibileko zerbitzuentzat, osasun-larrialdietako langileentzat, espetxeetako langileentzat eta ebazpen judizial bidez barneratze-zentroetako langileentzat.
Gripearen aurkako txertaketa kanpainaren helburua aurreko urteetakoa da, alegia, utsatzeak eta gripearen ondorioz hiltzen diren pertsonen kopurua murrizte. Aurten, gainera, COVID-19aren eta gripearen infekzio bikoitz batek heriotza arriskua bikoiztu egingo luke. Horrenbestez, gripearen aurkako txertoa jartzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.
2019/2020 gripearen txertaketa-kanpainan, Nafarroan 15.576 kasu atzeman zituzten (15.031 gaixo izan ziren aurreko urtean), 449 pertsona ospitaleratu zituzten eta 17 pertsona hil ziren. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, 60 urte baino gehiagoko pertsonen artean, % 54k jarri zuten gripearen aurkako txertoa. Haurdun zeuden emakumeen artean, gripearen aurkako txertoaren estaldura % 62koa izan zen, eta osasun-langileen artean, % 29koa.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion euskal itsasgizon handi honi buruz? Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu, haren heriotzaren 500. urteurena bete berri den honetan. Hain justu, Getarian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute gaur arratsaldean, lau urtean behin egiten den gisara, eta Orain-ek zuzenean eskainiko du, streaming bidez.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.