Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina urriaren 13an hasiko da, berrikuntza ugarirekin
2020/2021eko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina urriaren 13an hasiko da Euskadin, berrikuntza ugarirekin, koronabirusa dela eta. Hilaren 13an modu orokortuan hasiko da kanpaina. Aurrez, adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta osasun- eta gizarte-langileei eman diete txertoa.
Lehen aldiz, Osakidetzak berak emango die hitzordua arrisku taldekoei (65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei eta haurdunei). Horrez gain, anbulatorioetatik kanpo hainbat txertaketa-gune paratu dituzte: guztira, 300 bat, herena Osakidetzako saretik kanpo. Arrisku taldekoak izan ez baina txertoa jaso nahi duten herritarrek hala eskatu ahalko dute urriaren 31tik aurrera. Horretarako, hitzordua eskatu beharko dute dagokien osasun-zentroan.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aurkeztu du kanpaina, "Aurten, inoiz ez bezala, gripetik alde egin!" lelopean, eta azaldu du, aurten, koronabirusa tarteko, osasun arloko profesionalak eta biztanleria babesteko ahalegin berezia egin dutela.
Txertaketa, hiru fasetan
Osasun Sailak bi milioi euro inbertitu ditu 558.000 dosi eskuragarri izateko, iaz baino heren bat gehiago. Txertaketa-denboraldia hiru bloketan antolatu da: lehen fasean, urriaren 5ean abiatu zena, egoitzetako pertsonei eta osasun- eta gizarte-langileei eman zaie txertoa. Bigarren fasean, urriaren 13tik aurrera, Osakidetzak berak arrisku taldeetako pertsonei txertoa jartzeko hitzordua emango die. Azkenik, hirugarren fasean, hilaren 31tik aurrera, txertoa hartu ez duten gainerako herritarrek hitzordua eskatu ahalko dute dagokien osasun-zentroan eta txertoa jasoko dute data horretatik aurrera.
Ildo horretan, sailburuak herritarren elkarlana eskatu du Osakidetzako oharrei jarraitzeko, baita "pazientzia" ere. Izan ere, nahikoa denbora dago datozen asteotan txertoa jartzeko.
300 txertaketa-gune
Era berean, Osakidetzak txertoa jartzeko leku bereziak jartzea erabaki du. Guztira 300 gune daude, eta, aurten, nobedadea da gune horietako herena Osakidetzako saretik kanpoko lekuetan gaitu dela. Besteak beste, kiroldegiak, karpak eta jubilatuen etxeak atondu dira.
Helburua da arrisku taldekoak anbulatorioetara ez joatea, kutsatzeak saihesteko.

Sagardui, kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Sagarduik adierazi duenez, bi txerto motako 558.000 dosi eskuratu dituzte. "Oso zaila da jakitea zenbat dosi beharko ditugun. Gehiago behar baditugu, baliabideak jarriko ditugu", erantsi du.
Osasun sailburuaren hitzetan, aurten "ezinezkoa da zehaztea noiz helduko den gripea" eta zelako eragina izango duen. Dena dela, hego hemisferioan aurreko urteetan baino eragin gutxiago izan du.
Hori gorabehera, txertoa hartzearen garrantzia azpimarratu du Sagarduik, eta iazko txertaketa-kanpainaren tasak gogorarazi ditu: 65 urteko edo gehiagoko pertsonen % 58,8k hartu zuen txertoa; adinekoen egoitzetako langileen % 95,5ak; haurdunen % 44,3ak, eta Osakidetzako langileen % 37,4ak.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.