Guggenheim
2020/05/18 - 14:06
Guggenheimeko lan gustukoenak aukeratu dituzte Kortajarenak, Ituñok eta Valverdek
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Jon Kortajarena modeloak, Itziar Ituño aktoreak eta Ernesto Valverde entrenatzaileak Guggenheim Bilbaoko euren lan gustukoenei buruz hitz egiten dute.
2020/05/08 - 19:44
Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 1ean irekiko ditu ateak berriro
Museoko bozeramaileek jakitera eman dutenez, oraingoz ez dute ekitaldi berezirik egiteko asmorik.
2020/04/27 - 14:04
Bilboko museo handiek ekainean ateak irekitzea espero dute
Arte Ederren museoak eta Guggenheimek ekainaren erdialderako ateak irekita izateko aurreikuspenarekin ari dira lanean, “turismorik ez” dela egongo jakintun.
2020/03/27 - 10:14
Guggenheimek erakusketak eta museoaren alderdi ezezagunak erakutsiko ditu
Erakusketei, bildumari, eraikinari, kontserbazioari eta beste hamaika arlori buruzko bideoak erakutsiko dituzte webgunean eta sare sozialetan.
2020/02/28 - 14:51
Richard Artschwagerren 70 artelan ikusgai, Guggenheim museoan
Bilboko Guggenheim museoak ateak zabaldu dizkie artista estatubatuarraren margo, eskultura eta objektuei. Bost hamarkadako ibilbide oparoaren 360 graduko errepasoa. Kontraesanez jositako ibilbidea.
2020/02/13 - 15:01
Olafur Eliasson artista daniarraren obrak ikusgai daude Guggenheim Museoan
"Bizitza errealean" izena du erakusketak eta 30 bat piezaren bidez puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu. Goroldioa, ura, lainoa eta ispiluak erabiltzen ditu bere lan harrigarriak egiteko.
2020/02/05 - 14:25
Guggenheimek Richard Artschwagerren obraren inguruko erakusketa paratuko du
Bilboko museoak pinturaren eta eskulturaren arteko lerroan mugitu zen estatubatuar artistaren 80 lan erakutsiko ditu otsailaren 29tik maiatzaren 10era.
2020/01/02 - 14:06
Guggenheim museoak 1.170.000 bisita jaso ditu 2019an
Museoaren historiako laugarren zifrarik onena izan da joan den urtekoa. Bisitariei egindako galdeketetan oinarrituta, museoaren jarduerak Ogasunari 67,9 milioi euro eman dizkiola balioztatu dute.
2019/12/31 - 16:34
Yoko Onoren Desioen Zuhaitzak bisitarien gurariak jaso ditu gaur Guggenheim museoan
Data seinalatuetan, Yoko Ono artistak Guggenheimen utzitako olibondo bat biziberritu egiten dute, jendeak desioak idatzi eta bertan zintzilika ditzan.
2019/12/18 - 17:45
Bilboko Guggenheim museoa artelanak argiztatzeko LED teknologia ezartzen ari da
Museotik azaldu dutenez, bisitarien esperientzia estetikoan ez ezik, artelanen kontserbazioan ere eragina dauka. Eta jakina, elektrizitatearen kontsumoan ere bai.
2019/11/29 - 13:28
Jaurlaritzak eta Aldundiak 3 milioi emango dizkiote Guggenheimi, artelanak erosteko
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak, museoaren jabeek, 1,5 milioi euro emango dizkio bakoitzak museoari, bere bilduma zabal dezan.
2019/11/26 - 11:44
18 urtetik beherakoek doako sarrera izango dute Guggenheimen
2020ko programazioan, erakusketak eskainiko dizkiote El Anatsui, Richard Artschwager, Lygia Clark, Olafur Eliasson eta Lee Krasner artistei.
2019/11/15 - 17:23
Bi euskal gazte, New Yorkeko Guggenheimen praktikak egiten
"Basque artist" programaren baitan, Guggenheimek euskal artistentzako egonaldiak antolatzen ditu New Yorken.
2019/10/31 - 14:58
'Dar-dar' bideo instalazioa aurkeztu du Bilboko Guggenheim Museoak
Jesse Jones artista irlandarraren sorkuntza lanean sorgina da protagonista eta sorginkeria, emumeak askatzeko eta ahalduntzeko tresna.
2019/10/25 - 15:12
'Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak' erakusketa, Guggenheimen bisitagai
XIX. eta XX. mendeetako frantziar eta alemaniar arteen arteko loturak agerian uzten ditu erakusketak.
2019/10/24 - 11:07
Doako sarrera Guggenheim Museoa bisitatzeko asteburu honetan, 22. urteurrenagatik
Gainera, igandean, Veneziako eta New Yorkeko Guggenheim museoetan bezala, nazioarteko marrazketa-topaketa bat egingo dute; herritar guztiek dute aukera parte hartzeko.
2019/10/18 - 17:47
Jesus Soto venezuelarraren arte dinamikoak Guggenheim argituko du
“Soto. Laugarren dimentsioa” erakusketa 2020ko otsailaren 9ra arte egongo da ikusgai Bilboko museoan.
2019/10/02 - 18:48
Guggenheimek Jesús Rafael Sotoren eskultura bat jarriko du urmaelaren gainean
Bilboko museoak atzera begirako erakusketa eskainiko dio venezuelar artistari urriaren 18tik aurrera.
2019/10/01 - 17:47
Thomas Struth argazkilariaren erakusketa inauguratuko du Guggenheimek
Gerraondoko argazkilari europar garrantzitsuenetako baten lana erakutsiko du Bilboko museoak urriaren 2tik aurrera.
2019/07/30 - 13:12
Guggenheimek 'Soto. Laugarren dimentsioa' erakusketa irekiko du urrian
Bildumak Jesus Rafael Soto venezuelar artistaren hirurogei lan baino gehiago paratuko ditu ikusleen gozagarri.