Guggenheim
2018/05/14 - 18:34
Doako sarrerak eta beherapenak euskal museoetan, Museoen Nazioarteko Egunean
Ostiralean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, euskal museoek hamaika jarduera prestatu dituzte “Museo hiperkonektatuak. Ikuspegi berria, bisitari berriak” lelopean.
2018/05/11 - 22:23
Talde animalisten protesta, Guggenheim museoaren atarian
Equo alderdiak bezalaxe, hauek ere eskatu dute, animalia biziekin egindako erakusketak debekatzeko. Guggenheim Museoak jakinarazi du bilerak egingo dituela talde hauekin.
2018/05/09 - 15:29
Guggenheimeko erakusketa batean animaliak erabiltzearen aurkako protesta deitu dute
Arte Ederretako ikasleen talde batek kontzentrazioa deitu du ostiralerako, museoaren aurrean, “Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia” erakusketan animaliak erabiltzearen aurka.
2018/04/23 - 21:09
Guggenheim museoak ikasleei zuzendutako tailer bereziak antolatu ditu
Guggenheim museoak ikasleei zuzendutako bisita eta tailer bereziak antolatzen ditu urte osoan zehar. % 40 ikasle baino gehiago frantziar Estatutik datoz.
2018/03/31 - 15:58
Turisten joan-etorria etengabea izan da egunotan euskal museoetan
Larunbat Santua izan ohi da bisitari gehieneko eguna. Ilara batzuk ere sortu dira Guggenheim Museoaren barruan.
2018/03/27 - 01:18
Guggenheimeko hiru erakusketa, munduko 10 arrakastatsuenen artean
'Ken Jacobs: Gonbidatuak', 'Bill Viola: Atzera begirakoa' eta 'George Baselitz: Heroiak' erakusketak zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarrenak dira, hurrenez hurren.
2018/03/22 - 18:34
Kultura, gastronomia, prozesioak... Zer egin Euskal Herrian Aste Santu honetan?
Euskal lurraldeetan zehar jaiak igarotzeko plan desberdinen gida.
2018/03/22 - 12:19
Guggenheim Bilbao Museoak AMPE saria irabazi du 'Bilbotarra naiz' iragarkiagatik
Arte garaikideko pertsonaia garrantzitsuek bilbotarrei egindako "omenaldi hunkigarria" jasotzen du iragarkiak.
2018/03/13 - 14:00
Guggenheimek zabaltzeko proiektuari ekin dio berriz, Gernika ingurua jomugan ipinita
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baztertu dute museoa legegintzaldi honetan zehar, 2019a baino lehen, hedatzea, baina zentroaren arduradunak hainbat aukera aztertzen ari dira.
2018/03/12 - 15:12
Euskal eredua aztertzen ari da G20rako lan egiten duen talde bat
Business 20, enpresa gizon-emakumeek osaturiko taldea, digitalizazioa eta industria iraultza aztertzen ari da. Taldea Bilbon bildu da euskal industria 4.0 gertutik ikusteko.
2018/03/12 - 12:39
Euskal industria eredua G20an aurkeztea eskatu dio lehendakariak B20 taldeari
G20ko herrialdeetako enpresa handiak batzen dituen taldea Bilbon dago Ekonomia Digitala eta 4.0 Industriari buruzko batzar batean.
2018/02/20 - 12:32
Guggenheimek Esther Ferrer donostiarraren erakusketa bat irekiko du martxoaren 16an
“Esther Ferrer: elkarri lotutako guneak” erakusketa ekainaren 10era arte egongo da ikusgai. 11 instalazio berri paratuko dituzte Bilboko museoan.
2018/02/01 - 15:58
'Henri Michaux: beste aldea' erakusketa aurkeztu du Guggenheim museoak
Maiatzaren 13ra arte, "giza irudiaren, alfabetoaren eta psike aztoratuaren" inguruko ikuspuntu panoramikoa proposatuko du Bilboko museoaren erakusketak.
2018/01/26 - 12:37
Trumpek Van Gogh bat eskatu du New Yorkeko Guggenheimen, eta komun bat eskaini diote
"Landscape with snow" izeneko koadroa eskatu zuen, mailegu gisa, Etxe Zurirako, baina ezinezkoa da; izan ere, Bilbora bidaliko dute, Bizkaiko hiriburuko Guggenheim Museoan erakusteko.
2018/01/15 - 12:05
'Henri Michaux: beste aldea' erakusketa Guggenheimen, otsailetik maiatzera
Belgikar artistaren 200 pieza jarriko dituzte ikusgai Bilboko museoan otsailaren 2tik maiatzaren 13ra bitartean. Artistaren 60 urteko sormen jarduera biltzen du laginak.
2018/01/02 - 21:06
Guggenheimek 1,3 milioi bisitari izan ditu 2017an, iaz baino % 13 gehiago
Adin nagusiko bizkaitarrek urrian museoa doan bisitatzeko gonbidapena jaso zuten, eta 113.966 bizkaitarrek aukera hori baliatu zuten.
2017/12/04 - 17:14
Chillidaren obrak eta Heideggerren filosofia bat eginda, Guggenheim museoan
Artea eta espazioa erakusketak Eduardo Chillidaren eta Martin Heidegger filosofo alemaniarraren arteko harremana du abiapuntu. Guggenheimen izango da ikusgai, 2018ko apirilera arte.
2017/11/20 - 16:41
Guggenheim museoak Artea eta espazioa erakusketa hartuko du
Erakusketak, Eduardo Chillida artista euskaldunak eta Martin Heidegger filosofo alemaniarrak gauzatutako lankidetza du abiapuntu.
2017/11/09 - 15:51
David Hockeyren '82 erretratu eta natura hil 1' ikusgai Guggenheimen
Paisaien erakusketaren ondoren, 82 erretraturekin eginiko erakusketa irekiko dute bihar, azaroak 10ean, Bilboko Guggenheim Museoan. Familia eta gertuko lagunak marraztu ditu artistak bere lanean.
2017/11/07 - 15:31
Urte osoan baino bizkaitar bisitari gehiago jaso ditu Guggenheimek urrian
Urriko bisitarien ia erdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidapenarekin sartu dira museora,