Guggenheim
2019/01/10 - 14:39
Bilbok eta Bizkaiak 85.000 turista gehiago jaso nahi dituzte 2025era bitartean
Turistak gau gehiago ematea eta horien batez besteko gastua zein errepikatze-tasa handitzea dira Bilbo eta Bizkaiaren helburu nagusiak, datozen zazpi urteotarako.
2019/01/02 - 21:54
Guggenheim Museoak 1,2 milioi bisitari izan ditu 2018an
Museoaren historiako hirugarren urterik onena izan da. 2017an –XX. urteurrena- eta 1998an -inaugurazioaren urtea- soilik izan zituen bisitari gehiago.
2018/12/18 - 11:33
Holzer, Struth, Fontana, Moradi eta Sotoren lanak Guggenheimen, 2019an
Abenduaren 17ra arte, 1.220.449 pertsonak bisitatu dute Bilboko museoa 2018an. Datorren urteko aurrekontua 28,4 milioi eurokoa izango da, azken urteetan izandakoaren antzekoa.
2018/12/17 - 16:34
Guggenheimek Zero aretoa inauguratu du
Proiekzio inguratzaile baten bidez, bisitariak bertan izango du lehen harremana museoarekin. Zentzumenen bidez, museoaren eta hiriaren historian murgilduko da.
2018/11/30 - 14:30
Guggenheimek euskarazko funts dokumentala bildu eta kontsultagarri jarri du
Artitz izeneko funtsak museoan egindako 44 erakusketaren 1.300 dokumentu (testu eta saio akademikoak, azalpen testuak…) gordetzen ditu.
2018/11/17 - 19:16
Performancea egin dute Guggenheimen, 'Iruña-Veleiako injustizia judiziala' salatzeko
10 urte beteko dira astelehen honetan, Lurme enpresari iruzurra egitea leporatu, eta indusketatik bota zutela. Laster bi arduradun epaituko dituzte.
2018/10/28 - 19:23
Museoaren alderik gogokoena marraztu dute herritarrek Guggenheimen
Bilboz gain, Venezian eta New Yorken ere egin dute ekimena, ume zein helduekin. Iaz antolatu zuten aurrenekoz, Guggenheim museoak 20 urte bete zituenean.
2018/10/19 - 14:59
Guggenheimerako sarrera doakoa izango da asteburuan
Museoaren 21. urteurrena dela eta, urriaren 20 eta 21ean bisitariek ez dute ordaindu beharko, besteak beste Giacomettiren lanaren inguruko atzera begirako erakusketa ikusteko.
2018/10/18 - 18:43
Guggenheimek Alberto Giacomettiren 200 pieza bildu ditu erakusketa batean
Bilboko museoak Alberto Giacometti (1901-1966) suitzar artistaren inguruko atzerabegirakoa irekiko du ostiralean.
2018/09/20 - 16:40
'Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua' erakusketa, Guggenheimen
Margolari inpresionista, postinpresionista eta modernoen lanak bildu ditu Bilboko museoak. Thannhauser bilduma ia osorik New Yorketik kanpo ikusiko den lehen aldia da.
2018/09/07 - 15:41
Guggenheimek Giacomettiren lanen antologia bat erakutsiko du urritik aurrera
Bilboko museoak suitzar artistaren, XX. mendean itzal handia izan zuenetako baten, berrehun eskultura, pintura eta irudi paratuko ditu.
2018/09/03 - 22:46
445.147 bisitari izan ditu Guggenheim museoak ekain eta abuztua bitartean
Aurtengo udan bisitetan errekorra izan dute. Azken 20 urteetan inoiz baino bisitari gehiago izan dituzte aurtengo udan: 445.147 bisitari izan ditu.
2018/08/30 - 21:33
Lazo horiak Guggenheimen jartzen zeudela, kontrakoen irainak jaso dituzte
Preso dauden Kataluniako politikarien aldeko sinboloak jarri ditu talde batek, Guggenheim inguruan. Baina momentu horretan kontrakoen irainak jaso dituzte.
2018/07/27 - 15:05
'Lilicoptère' artelanak Joana Vasconcelosen erakusketa osatuko du Guggenheimen
Helikoptero erraldoi eta bitxiari doikuntza batzuk egin behar zizkioten, eta ezin izan zuten Bilbora ekarri portugaldar artistaren erakusketaren inauguraziorako.
2018/07/23 - 12:42
Guggenheimek jazza eskainiko du Bilboko Aste Nagusian
Abuztuaren 21etik 24ra, Javier Colina; Uffe Markussen; Mouhannad Nasser eta Albert Sanz; eta Marco Mezquida arituko dira museoko atrioan.
2018/07/20 - 15:10
'Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua' erakusketa prestatu du Guggenheimek
Irailaren 21ean irekiko duten erakusketan ia 50 lan izango dira ikusgai: Cezanne, Manet, Picasso, Van Gogh…
2018/07/11 - 23:02
Guggeheim museoan ''Night and Day'' musika festak ehunka lagun batu ditu
Dagoeneko Kobetamendin antzematen da jai-giroa, gaur eguerdian kanpalekua irekitzearekin bat. Baina Bilbo erdialdean ere, giroa nabaritzen da. Guggenheim aurrean kontzertuak hasi dira gaur bertan.
2018/07/02 - 14:05
Guggenheim irekita egongo da udako astelehenetan
Gaurtik, uztailak 2, irailaren 10era arte, erakusketa zentroa zabalik egongo da, 10:00etatik 20:00etara.
2018/06/28 - 18:23
Joana Vasconcelosen erakusketa ireki du Guggenheimek
Portugaleko artista ospetsuenetakoa da Vasconcelos, eta artelan bitxi askoak egiten ditu, ikusgarriak bezain esanguratsuak. Azaroaren 11ra arte egongo dira Bilbon ikusgai.
2018/06/21 - 15:08
Zoriaren gaileta txinatarrak saltzeko makinak jarri dituzte Bilbon
Guggenheim Bilbao Museoak zoriaren gaileta txinatarrak saltzeko makinak jarri ditu ostegun honetan Bilboko kaleetan, 'Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia' erakusketa dela eta.