Guggenheimek euskarazko funts dokumentala bildu eta kontsultagarri jarri du
Guggenheim Bilbao Museoak 21 urtean behin-behineko erakusketetarako euskaraz sortu dituen testuen funtsa webgune batean bildu eta guztion eskura jarri du, artezaleek, profesionalek eta ikasleek kontsultatzeko moduan.
Dokumentu funtsak 44 erakusketatako 1.300 dokumentu ditu egun, 1997koetatik hasita, eta “Artitz” izeneko plataforman bildu dituzte horiek guztiak, museoaren webgunean ikus daitekeenez.
Kontsultarako tresna digitala gaur aurkeztu dute kazetarien aurrean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak; Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara eta Kultura diputatuak; eta Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak.
Plataforman, testu hauek gorde dituzte: erakusketa aretoetan jartzen diren testuak; erakusketekin batera eta horiek laguntzeko lantzen diren eduki didaktikoak; eta erakusketa bakoitzerako egiten den micrositean landutako iruzkinak.
“Funtsezkoa da euskara bazter guztietara iristea, abiatzen den proiektu orotan garrantzitsua izatea, eta, horren ildotik, Artitzek agerian uzten du euskara beti dela balio erantsia”, adierazi du Lorea Bilbaok.
Zure interesekoa izan daiteke
“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten
Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.
Guggenheimek Philippe Parrenoren eta Carmen Herreraren atzera begirako erakusketak egingo ditu 2027an
Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren Patronatuak bilera egin du bart museoan, eta datorren urteko programazio artistikoa aletu dute bertan. 30. urteurrena dela eta, bilduma propioaren aurkezpen berri bat ere lantzen ari dira.
Publikoak asteazkenean ikusi ahal izango du Arte Ederren Bilboko Museoko atari berria
Museo zaharberritua urriaren 5ean ireki aurretik, publikoak asteazkenean, ekainak 24 (10:00-20:00), ikusi ahalko du, salbuespen gisa eta hitzordua hartu beharrik gabe, eraikinaren atari berria. Francisco de Durriok Arriagaren omenez egin zuen eskultura berriz jarri dute, eta ikusgai daude, halaber, Topalekua, Eduardo Chillidarena, eta Bilbao, Richard Serrarena.
David Hockney britainiar artista zendu da
Margolariak, Erresuma Batuko pop artearen izen handietako batek, 88 urte zituen.
Zabalik dago Euskal Museoa
Bilboko museo zaharberrituaren ateak gaur goizean ireki dituzte, hainbat urteko lanen eta 20.397.401,53 euroko inbertsioaren ostean. Hamar egunez, sarrera doakoa izango dute herritarrek.
Xabier Paya Bilbao Bizkaia Museoak erakundearen zuzendari nagusi izendatu dute
Sorkunde Aiarza Bilbao Bizkaia Museoak erakundearen zuzendari kudeatzailearekin batera jardungo da Paya Euskal Museoa Bilbao, Bilboko Berreginen Museoa eta San Frantziskoko komentuko aztarnategia kudeatzen dituen erakundea gidatzen.
Bilboko Euskal Museo berritua ekainaren 10ean irekiko dute eta sarrera doakoa izango da hamar egunez
Zaharberritze arkitektoniko zein museografiko sakon baten ondoren, ekainaren 21era arte herritarrak doan sartu ahalko dira Euskal Museora, Bilbon. 50.000 piezako bilduma erakusteko espazioan 20.397.401,53 euroko inbertsioa egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta proiektuak 5.000 m2 baino gehiagoko erakustokia irabazi du.
Jasper Johnsen 134 lan bildu ditu Guggenheimek
Estatubatuar artistak zazpi hamarkadako ibilbidean eginiko lanaren atzer begirako erakusketa antolatu du Bilboko museoak. Urriaren 12ra arte, "Night driver"bildumak pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, liburu bat eta eszenografia bat eskainiko dizkio bisitariari.
Bilboko Euskal Museoaren inaugurazioa
Jarraitu zuzenean Bilboko Euskal Museo berrituaren inaugurazio ekitaldia.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.