Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheim Museoak 1,2 milioi bisitari izan ditu 2018an

Museoaren historiako hirugarren urterik onena izan da. 2017an –XX. urteurrena- eta 1998an -inaugurazioaren urtea- soilik izan zituen bisitari gehiago.
Guggenheim Bilbao Museoa.
Guggenheim Bilbao Museoa. Argazkia: Iñaki Zabaleta

Bilboko Guggenheim Museoak 1.265.756 bisitari hartu zituen iaz, gaur argitaratu duten balantzearen arabera.

Bere historiako hirugarren urterik onena izan da. 2017an –museoaren XX. urteurrenean- eta 1998an –bere lehendabiziko urtean- soilik izan zituen iaz baino bisitari gehiago.

2017ko datuekin alderatuta, 2018an bisitari kopurua % 4 jaitsi da, baina urte hartan 113.966 lagunek museoa doan bisitatzeko aukera izan zuten, Bizkaiko Foru Aldundiak gonbidatuta.

Museoaren laugarren urterik onena 2016a izan zen. Urte harekin alderatuta, iaz 96.352 bisitari gehiago izan ziren; eta 2015eko datuekin alderatuz gero, 162.545 gehiago. Hortaz, gorako joerari eusten diola esan daiteke.

Bisitariei dagokionez, gehienak (% 71) atzerritarrak dira: Frantziakoak (% 18), Erresuma Batukoak (% 9), Alemaniakoak (% 6), Estatu Batuetakoak (% 6) eta Italiakoak (% 5).

Euskal herritarrak % 9 dira, eta gainerako bisitariak Estatukoak dira, batez ere Madrildik eta Bartzelonatik etorritakoak.

Iazko obrarik arrakastatsuena Joana Casconcelosen erakusketa izan zen. 649.082 lagunek ikusi zuten uztaila eta azaroa bitartean. Eguneko bataz bestekoa kontuan hartuta, museoaren historian gehien ikusi den hirugarren erakusketa da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X