Gure Esku
2016/06/04 - 09:00
125.000 lagun, herri galdeketetan parte hartzera deituta
Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo ditu Gure Esku Dagok Euskal Herriko 34 herritan. 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak eta 22:00ak baino lehen jakingo dira emaitzak.
2016/06/03 - 13:19
2017an 60 herritan baino gehiagotan egingo dituzte galdeketak
'Igandekoa egun historikoa izango da, zalantzarik gabe. Baina olatuaren hasiera da eta atzetik datorrena askoz ere indartsuago dator', esan du Gure Esku Dago herri mugimenduak.
2016/06/02 - 15:51
Gipuzkoako Batzar Nagusiek babesa eman diete igandeko galdeketei
Bere aldetik, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak 'esku ez hartzeko' deia egin die galdeketak egin behar dituzten udalerrietako alkateei.
2016/06/02 - 15:47
Galdeketetan 'esku ez hartzeko' ohartarazi die Urquijok 34 alkateri
Idatzi bana igorri die Urquijok datorren igandean Gure Esku Dagok deitutako galdeketak egingo dituzten herrietako alkateei, kontsulten antolaketan esku ez hartzeko esanez.
2016/05/28 - 16:47
Gure Esku dagok hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainaren 5ari begira
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak zenbait ekitaldi gauzatu ditu gaur Azpeitian, Bergaran, Goierrin, Hondarribian eta Ispasterren.
2016/05/28 - 15:57
Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia egin dute
Gure Esku Dagok dei egin die herritarrei igandeko kontsultetan parte har dezaten.
2016/05/22 - 20:14
Independentziari buruzko galdeketak egingo dituzte 2017an Uribe Kostan
2017ko apirilaren 2an herri galdeketak egingo dituzte Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan.
2016/05/21 - 15:52
2017an Sakanako eskualdean izango diren galdeketak iragarri dituzte
Berme Batzordeko kideak ziurtatuko dute herri-galdeketak berme juridiko guztiekin egiten direla.
2016/05/07 - 14:33
Hainbat herri-galdeketa aurreratzea erabaki du Gure Esku Dagok
Hori dela eta, ekainaren 5ean egingo dira herri-galdeketa horiek Euskal Herriko 34 herritan.
2016/04/16 - 21:24
Goierriko 300 hautetsik erabakitzeko eskubidea babestu dute, Araman
Gure Esku Dagok Goierriko 300 alkate eta zinegotzi baino gehiago batu ditu Araman erabakitzeko eskubidearen alde, duela 85 urte egin zutena gogora ekartzeko.
2016/03/20 - 15:46
Oarsoaldea, erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketarekin bat
Gipuzkoako eskualde horretako 300 bat herritarrek babesa eman diote 2017ko martxoaren 19an Oiartzun, Lezon, Pasaian eta Errenterian egingo den kontsultari.
2016/02/27 - 18:47
Gure Esku Dagok galdeketak egingo ditu ekainaren 12an Debagoienan
Debagoieneko eta Aramaioko herritarrek galdera hau erantzun beharko dute: 'Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Bai/Ez'.
2016/01/30 - 18:34
Gure Esku Dagok 'ekitaldi erraldoia' iragarri du ekainerako Bilbon
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 'erabakitzeko aroaren erdigune' bihurtu nahi du Bilbo.
2016/01/30 - 15:12
Bilbon egingo duten ekitaldiaren berri eman du Gure Esku Dagok
'Bilbo handia', erabakiaren hiria dela azpimarratu nahi dute, euskal herritarren heren bat bertan bizi baita.
2016/01/17 - 21:18
EH Bilduk babestu egin du Gure Esku Dagori Gipuzkoan emandako laguntza
Aldi berean, salatu egin ditu Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok 'euskal erakundeen autonomiaren aurka egindako eraso etengabeak'.
2016/01/16 - 21:35
Independentziari buruzko herri-galdeketa egingo dute Azpeitian
Azpeitiko hitzordua datorren ekainaren 12an izango da. Gainera, Diman ere herri-galdeketa izango da, eta horren inguruko aurkezpena egingo dute bihar bertan komunikabideen aurrean.
2016/01/16 - 14:59
Gure Esku Dagoren laguntzen inguruko epaia errekurrituko du Gipuzkoak
Epaileak 100.000 euroko diru-laguntza itzultzera behartu du Gure Esku Dago dinamika. Carlos Urquijok salaketa jarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzaren kontra.
2016/01/09 - 15:46
Gure Esku Dagok bazkide egiteko kanpaina jarri du martxan
"Erabakitzeko etapa bultzatzea" da kanpainaren xedea.
2016/01/09 - 14:58
Herritarren laguntza eskatu du Gure Esku Dago plataformak
Zornotzan bilduta, erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarraitzeko eta laguntzeko deia egiten diete herritarrei.
2015/11/28 - 15:12
Gure Esku Dagok herri galdeketak egingo ditu ekainaren 19an, Goierrin
Datozen hilabeteetan kontsultaren nondik norakoak zehaztu eta sinadura bilketa egingo dute. Galdera, berriz, apirilean erabakiko dute.