Gure Esku
2025/05/11 - 21:58
Ekainaren 7ra bidean, "erabakitzeko eskubidearen beharraren erakusle" den Trebiñun izan da Gure Esku
Gure Eskuren ustez, Trebiñun bezala Euskal Herri osoan ere, "inoiz baino beharrezkoagoa da erabakitze eskubidea gauzatzea herritarren beharrei eta kezkei tajuzko soluzioak emateko". Datorren hilaren 7an manifestazio erraldoia deitua du Gure Eskuk 'Herri libre bat' lelopean.
2025/03/06 - 14:52
Burujabetzaren bidean ziklo berri bat irekitzeko momentua dela esan du Gure Eskuk
Ekainaren 7ko mobilizazioa aurkezteko herriz herri egiten ari diren batzarretan jaso duten gogoeta partekatu nagusia da "burujabetzaren auziari heltzeko" eta "urrats sendoak emateko" unea dela, "are gehiago nazioarteko testuinguru nahasi honetan".
2025/01/10 - 20:57
Gure Eskurentzat urte erabakigarria izango da aurtengoa burujabetzan aurrera egiteko
Gure Esku plataformarentzat urte erabakigarria izango da burujabetzan aurrera egiteko. Eta horretarako baldintza egokiak daudela uste du. Burujabetza lortzeko bidean herritarren mobilizazioa ezinbestekotzat jota, herrialde batzarrak antolatu ditu ekainaren 7an egingo den manifestazioa prestatzeko.
2024/11/16 - 20:10
Mobilizazio erraldoi baterako deia egin du Gure Eskuk ekainaren 7rako
"Euskal lurralde guztietako jendea" deitu du Gure Esku ekimenak, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean, Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitera.
2024/11/14 - 17:13
Gure Eskuk antolatuta, larunbatean egingo da Bagara ikus-entzunezko maratoia
Bideo maratoia eta ekitaldi presentzialak uztartuko ditu ekimenak. Datorren larunbatean Bilbon herri adierazpena egingo du Gure Eskuk, Gasteizen dantza emanaldia, eta Iruñean antzerki saioa izango da. Online ekitaldirako, Bagara ekimenak 200 bat bideo jaso ditu.
2024/09/14 - 21:39
Gure Eskuk, autogobernu ponentziari buruz: "Herri gisa ditugun eskubideak aitortzea lehentasunezko gaia da"
"Erabakimen handiagoa behar dugu, estatuei begira izan ditzakegun harremanetan, geure lurraldeen arteko harremanak ardazteko zein gure bizitzako alor guztiei eragiten dieten erabakiak bertan hartzeko", adierazi du plataformak.
2024/06/12 - 19:10
Bagara bideo-maratoia jarriko du martxan Gure Eskuk, “Euskal Herriaren berezitasunak irudikatzeko”
Bideo-kate erraldoi baten bidez, "gure herriaren nondik norakoak, zirrikituak eta berezitasunak erakustea" nahi dute. Herri Libre Bat kanpainaren barruan kokatu dute gaur aurkeztu duten ekimena.
2024/06/12 - 18:20
Bagara bideo maratoia aurkeztu du Gure Esku mugimenduak, Euskal Herriaren ''nortasuna irudikatzeko''
Donostian egindako agerraldian, Gure Esku mugimenduak Bagara ekimena aurkeztu du. Herriz herri egingo den bideo maratoia izango da. Euskal Herriko herrietan tokian toki dauzkaten berezitasunak bildu nahi dituzte. Herri Libre Bat dinamikaren barruko ekimena da.
2024/04/13 - 19:48
Aldarrikapena eta festa uztartu dituzte Etxarri Aranatzen Gure Eskuren lehen herri galdeketatik 10 urtera
Josu Etxaburu bozeramaileak Euskadi Irratiari aurreratu dio maiatzerako mendi ibilbide bat prestatzen ari direla. "Egindako lan oparoa elkarri aitortzeko eguna da gaurkoa", erantsi du.
2024/03/02 - 16:12
Subiranotasuna agenda publikoaren erdigunean jarri nahi duen ''Herri libre bat'' ekimena aurkeztu dute
Euskal Herriaren burujabetza prozesuan aurrerapausoak emateko abagune egokia dagoela uste du Gure Esku mugimenduak, eta erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarraitzeko, datozen bi urteetarako bide-orria aurkeztu du Bilbon.
2023/12/02 - 15:59
Datozen urteetan ''herritarrak batzea eta sinergiak sortzea'' du helburu Gure Eskuk
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Batzar Orokorra egin du larunbat honetan Gasteizen, eta datozen urteetarako urratsak eta ekimenak zehaztu ditu.
2023/09/09 - 15:35
Josu Etxaburu (Gure Esku): ''Ez dugu mugarik nahi, Larraineko igarobidea zabalik nahi dugu''
Espainiako Itzulia bertatik igaroko dela eta, gaur eta bihar Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek Nafarroa eta Xiberuako errepideetara joateko deia egin diete euskal herritarrei, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
2023/09/02 - 15:26
Espainiako Vueltan Euskal Herriko errepideak ikurrinaz betetzera deitu du Gure Eskuk
Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak adierazi duenez, txirrindulariak animatuko dituzte, "errespetuz, baina gure nortasuna eta ikurrak harro zabalduz, eta gure aldarria argi utziz".
2023/07/06 - 15:33
Gure Eskuk euskal herritarrak zoriondu ditu, "erronkei aurre egiteko gaitasuna erakutsi izanagatik" Tourrean
Bide bazterretan bizi izandakoa "oso hunkigarria" izan dela nabarmendu du Josu Etxaburu bozeramaileak: "lasterkariak errespetuz animatu ditugu eta aldi berean gure nortasuna, ikurrak eta aldarriak harro zabaldu ditugu".
2023/07/03 - 16:11
Gure Eskuk Frantziako Tourra aprobetxatu du Bidasoa ibaia "muga baino, zubi izan dadin" aldarrikatzeko
Halaber, ekimenak salatu du gaur egun muga horrek arriskuan jartzen dituela Europara etorkizun duin baten bila datozenen bizitzak.
2023/07/01 - 15:35
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrin olatu bat zabaltzen hasi da Tourreko zirkuitu osoan
Gure Eskuk Frantziako Tourra baliatu nahi du erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herriaren izaera aldarrikatzeko. Ekitaldi nagusia astelehenean egingo dute, Irun eta Hendaia arteko zubian.
2023/06/22 - 14:27
Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria zabaltzeko, 60.000 ikurrin banatuko ditu Gure Eskuk Tourrean
Gure Eskuk Tourrak nazioartean duen oihartzuna probestuko du Euskal Herria zazpi lurraldez osatuta dagoela eta euren etorkizuna libre erabaki nahi dutela aldarrikatzeko. Horretarako, "Euskal Herriak Erabaki – Basques decide" leloa duten 60.000 ikurrin banatuko dituzte.
2023/04/22 - 17:50
Gure Eskuk erreferenduma lortzeko helburuz lan egiteko konpromisoa berretsi du, 10. urteurrenaren atarian
Horretarako, "burujabetza esparruak irabazteko eta euskal lurralde guztietako herritarron arteko lankidetzan sakontzeko" pausoak ematen jarraituko omen dute.
2023/04/22 - 17:43
Gure Eskuk erreferenduma lortzeko bidean egin duen ibilbidearen irakurketa egin du Ficoban
Itsasargia izeneko gogoeta prozesuaren emaitza da gaur aurkeztu dutena, 10 urteko ibilbidearen emaitza, alegia. Gainera, mobilizazioak iragarri ditu ekainaren 8rako Bilbon, eta uztailaren 1, 2 eta 3rako Tourraren harira.
2023/04/05 - 15:42
Crowdfunding kanpaina abiatu du Gure Eskuk, Frantziako Tourrean ikurrin erraldoi bat sortzeko
Hainbat txirrindularik (Amets Txurruka, Peio Goikoetxea, Iñaki Isasi, Aritz Bagues, Eugenio Goikoetxea, Mikel Astarloza, Usoa Ostolaza, Nahia Polo, Idoia Eraso, Eukene Larrarte, Lierni Lekuona eta Ainhoa Ostolaza) egin dute bat ekimenarekin. Ekarpena Itsulapikoa.eus webgunean egin daiteke.